II. Atala. Euskal Herriko administrazio publikoen jarduera ikuskatzea
EAEko herritarren eskubideak babesteko ardura esleitu diote Arartekoari, EAEko herri-administrazioen irregulartasunen, akatsen, gehiegikeriaren eta jardun okerraren aurrean jardun dezan. Horretarako, oinarrizko bi lanabes erabiltzen ditu:
2012. urtean 2.943 kexa egin dituzte herritarrek; beraz, nabarmen gehitu dira (%24,40) joan den urtean jasotakoen aldean. Arartekoa sortu zenetik, orain 23 urte, jaso den kopururik handiena da.
Gainera, urtean zehar ofiziozko 69 espediente hasi dira (iaz 74). Arloen arabera, nabarmentzekoak dira Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren ekimenez hasitakoak, baita herritarren segurtasunari eta ogasunari buruzkoak ere.
Kapitulu honetan egituratuta daude jarduera guztiak, Arartekoaren bulegoa antolatzeko dauden 16 arloen arabera multzokatuta. Arlo bakoitzean jarduerarik adierazgarrienak aztertuko ditugu, eta arlo horretan bideratu diren kexarik garrantzitsuenak azalduko ditugu, gai multzoetan bereizita. Era berean, urtean barrena gertatutako lege-aldaketak aipatuko ditugu, halakorik izan bada.
Egindako kexak zer arlorekin lotuta dauden kontuan hartuta, 2012. urtean oso nabarmen gehitu dira (1.010, 2011ko 329 kexen aldean) gizarte bazterketaren kontra borrokatzeko bitartekoekin zerikusia duten kexak. Bereziki gailentzen dira Lanbideren funtzionamendu-arazoei dagozkienak, baita ere erakunde horrek diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren arloan burutu dituen jarduerekin lotutakoak.
Aurten, arlo bakoitzeko lana aurrez garatutako jarduera-planaren inguruan egituratzea indartu da. Arlo guztietan lana planifikatzeko eta homogeneoagoa egiteko tresna da, 2010. urtetik aurrera ezarri duguna. Arloen plangintza estrategikoa egiteko tresna gisa erabiltzen ari da pixkanaka. Era berean, arlo bakoitzaren bukaeran, arlo horrekin lotutako herritarren eskubideak baloratzeko atala agertzen da. Horri esker, begiratu azkar batean, 2012. urtean gaikako arlo bakoitzean kontua nola dagoen ikus daiteke.
Merezi du Arartekoaren lan-mekanika aipatzea, bai Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidalitako kexei dagokienez, bai onartzen ez diren kexei dagokienez, izan ere, horietan denetan izapide laburtua egiten da, baita bideragarritasunezko eta eskumenezko azterketa ere. Horregatik, bideratzen ez diren kexetan ere dedikazio hori egiazta daiteke. Kasu askotan, horren osagarri, kexagileari aholku ematen zaio jarduteko modurik egokienaz, edo konponbide zehatzak bilatzen dira azaldutako arazo zehatzetarako −hori da Arartekoarentzat garrantzitsuena−, egin daitekeen edo egin nahi den izapidea edozein izanda ere, edo eragindako administrazioari luzatutako gomendioa alde batera utzita. Alegia, administrazio-prozeduraren aurretik, benetako konponbideak lortzea lehenesten dugu eta nolabaiteko bitartekaritza informala egiten dugu. Bitartekotza horrek oso emaitza onak izaten ditu eta kexagileak gogobetetzen ditu.
1. Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola
1. Arloa kopurutan
Arloan guztira 26 espediente ireki dira 2012. urtean, Arartekoak urtean izapidetzeko onartu dituen espediente guztien %1,03 direnak.
Ondoren administrazioka xehakatuko ditugu:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza).....15
– Foru administrazioa.....6
– Toki administrazioa.....3
Hona hemen arlokako banaketa:
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....8
– Herritarren hizkuntz eskubideak justizia administrazioa-rekiko harremanetan.....6
– Kirol jarduerak.....5
– Herritarren hizkuntz eskubideak euskal administrazioekiko harremanetan.....3
– Kultura, industria eta arte ondarearen babesa.....2
– Kultur ekintzak.....1
– Herritarren eskubideak.....1
Arlo honetan jarritako kexa-espedienteen eta kontsulten izapidetze-egoerari eta emaitzari dagokionez:
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Komunikazio elebiduna udalarekin
Salatutako egoera: Usurbilen bizi den eta bertan erroldatuta dagoen herritar batek aurkeztutako kexan azaltzen zuenez, euskaraz bakarrik idatzita zeuden udaleko hainbat jakinarazpen jaso ondoren, hari zuzendutako idazkiak erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan idatzita egon zitezen eskatu zion, osterantzean, ezingo baitzituen ulertu euskara ez zekielako. Hala ere, ez zuen emaitzarik lortu. Adierazi zuenaren arabera, konponbide bakarra eskaini zioten, hain zuzen ere, udaleko zerbitzuei idazkiaren erreferentzia zenbakia eman ziezaien haiek edukia gaztelaniaz azaldu ziezaioten.
Erreklamatzailearen ustez, udaleko langileen borondate ona baino haratago, planteamendu horrek diskriminatzen zuen euskaraz hitz egiten ez zuelako eta intimitaterako eskubidea urratzen zuen.
Arartekoaren esku-hartzea: Udalarekin batera gogoeta bati hasiera eman genion, euskal guneetan euskarak bizitza gehien duela kontuan hartuta eta bere tokiko erabileran ez duela zertan euskararekin batera egon, betiere, horrekin hizkuntza hori erabili nahi duten pertsonak diskriminatzen ez diren heinean. Kexak aipatzen zituen jakinarazpen zehatzak aztertu ondoren, egoera horixe zela iruditu zitzaigun, izan ere, gaztelania erabili ez izanak ulertzeko aukera modu erabakigarrian baldintzatzen zuen. Horregatik, eta erreklamatzaileak bi hizkuntza ofizialetako bat berariaz aukeratu zuela kontuan hartuta, udalari proposatu genion bere eskaera kontuan hartu behar izan zela emakume hori itzulpena eskatzera behartu gabe idazki berri bat bidaltzen zioten bakoitzean.
Emaitza: Udalak proposamen hori onartu zuen eta pertsona horren eskubidea azaldu bezala bideratzeko beharrezkoak ziren neurriak ezarri zituen.
2.2. Eskola-kirola: aldundiek lehiaketen partaidetza– eta heziketa-izaera errespetatzearen alde egin behar dute
Salatutako egoera: Emakume batek erakunde honetara jo zuen futbol-klub baten kasua azaltzeko, izan ere, baieztatu zuenaren arabera, urtebetean talde hartan Eskola Kirolaren programan parte hartzen zuten 17 haur kanporatu zituen. Bere ustez, erakundeek, eta bereziki Bizkaiko Foru Aldundiak, programa horretan atxikita zeuden kirol-kluben politiken gaineko kontrol handiagoa izan beharko zuketen, hura erregulatzen duen araudiak ezartzen dituen printzipioetara egokitu daitezen. Zentzu horretan bi alderdi azpimarratu zituen: alde batetik, lehiaketaren arrakastaren gainetik, haur eta gazteen artean hezkuntza-helburuen lorpena eta kirolerako ohituren sustapena lehenesteko beharra; bestetik, datuak babestearen esparruko araudia errespetatzekoa.
Arartekoaren esku-hartzea: Gertatutakoa aztertu ondoren gomendio bat bidali genuen salatutako moduko gertakariak ikertzeari zegokionez aldundiak hobekuntzak gaineratu behar zituela aipatuz. Era berean, halakoak gertatzea ekidin behar zuen programa horretan parte hartu nahi duten kirol-kluben praktika onak sustatuz.
Emaitza: Bizkaiko Foru Aldundiak erakunde honek egindako gomendioak onartu zituen eta horren inguruan hartu zituen neurrien berri eman zion.
3. Jasotako kexak, dagokien testuinguru sozial eta arauemailean
3.1. Elebitasuna: aurrerapen nabarmenik ez esparru kritikoenean
Euskal hiztunen hainbat eskubideen eraginkortasun falta izan da, aurten ere, Arartekoak bere jardueraren arlo honetan bideratu dituen esku-hartze gehienen eragilea. Eta berriro ere, Justizia, Polizia eta Osasuna kexa nabarmenenen jatorria izan dira, bai euren maiztasunarengatik, bai azaldu dituzten arazoen garrantziarengatik.
Txostenak jasotzen dituen datuak hartu zireneko datan eguneratuta daude. Harez geroztik urtebete igaro bada ere, ez dugu antzeman euren diagnosia zalantzan jartzen duen aldaketarik. Diagnosi horrek bat egiten du erakunde honek herritarrengandik jasotako kexen eta botere publikoek erantzuteko izandako moduaren ondorioz emandakoarekin. Bereziki aipatutako hiru esparruetan, batzordeak erreferentzia gisa hartzen dituenak gutunean sinatutako konpromisoen urratzearen berri emateko.
2012. urtean amaitutako Plangintzaldiaren hasieran egoera hori izanik, haren ebaluazioa ezin da tarte horretan hartutako neurrien birpasa izan, horiekin bilatzen ziren helburuen betetze-maila aipatu beharra dago. Era berean, ezin da izan, batzuetan gertatzen ohi den moduan, arauzko esparruan egondako aurrerapenen zerrenda: berriro ere “izan behar” eremuan geratuko ginateke, helburua “izan” eremuarekin kontrastatzea bada ere, herritarrek, gaur egun, zerbitzu publiko jakin batean aurkitu nahi duten euskararen erabilera errealeko mailarekin kontrastatzea. Soilik horrela zehaztu daiteke zein esparrutan lortu den sailburuordeak hizpide zuen zuloa estutzearen helburua eta esparruren batean berdin mantentzen ote den edo handitu ere egin den.
“Egungo egoeraren diagnostiko laburra eta zer hobetuak” atalak zentzu horretan hizkuntza ofizialen ezagutza eta erabilerari dagokionez, bai erakunde publikoetan bai autonomia erkidegoko herritarren artean egoera oso ezberdina dela besterik ez du aipatzen. Baina kontuan hartu behar dugu, zuzen aipatu ohi den moduan, eskubideak dituztenak hizkuntzak ez badira, pertsonak baizik, ahal denaren eta errealaren arteko ezberdintasunaren esanahi juridikoa ezin da bera izan herritarren arteko euskararen erabileraz ari garenean edo botere publikoen esparrua hizpide dugunean: lehenengo kasuan, erabilera hori indartzeko beharra kontu eztabaidagarria da eta ikuspuntu ezberdinak egon daitezke aukeratzen den herrialde ereduaren arabera, eztabaida politiko demokratikoaren esparruan guztiak legezkoak izango litzatekeenak; bigarrenean, berriz, behar hori hizkuntza-koofizialtasunaren ondorio saihestezina da, bertatik herritarrentzat sortzen diren eskubideak ezingo baitira eraginkorrak izan, ez dira izaten ari, erabilera euskara erabiltzen ez duten langileak dituzten zerbitzu publikoa erabiltzeak dakarren kostuaren mende dagoen neurrian. Egiaztatu dugunaren arabera, Epaitegira, Poliziara edo arreta eskaintzen dioten mediku-zerbitzuetara hizkuntza horretan zuzendu nahi denak bere gain hartu behar dituen kostuak.
Urtean zehar burutu ditugun esku-hartzeen bidez lotura zuzena ezar dezakegu kostu horien izaeraren eta hiru zerbitzu publiko horietan izatearen artean, bertan, hain zuzen ere, langileen artean euskara gutxiago erabiltzen dela ikusi dugu. Hori, beraz, gaitasun falta hutsa baino haratago doa, sailburuordeak aipatutako aurkezpenean ondo azpimarratu zuen kontua:
Filosofia hori partekatu behar dugu, baita oinarrizkotzat jotzen dugun eta aipatu dugun planean ondorio gisa erabil daitekeen ideia ere: Euskarak ez du salbatzailerik behar, hiztunak baizik. Kontua da, Justizia, Polizia eta Osasunaren esparruetan, eta Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak zein erakunde honek egiaztatu ahal izan duten erabilera-maila ikusita, ez dirudi abian jarri diren neurriak borondate hori sustatzera heldu direnik, ezta atxikimendu hori bultzatzera ere, proposatutako helburuak lortzeko beharrezkoa den neurrian.
Atal honi amaiera emateko aipatutako eremu bakoitzean herritarren kexak eragiten dituen egoera motarekiko berariazko erreferentzia egingo dugu, paradigmatikotzat jo ditugun bi kasuren harira.
3.2. Osasuna: “Si no me habla en español, salga de aquí o llamo a seguridad”
(Espainieraz hitz egiten ez badidazu, atera zaitez hemendik edo segurtasun zerbitzuei deituko diet)”
Donostiako herritar batek, bere familia-medikuak otorrinologia kontsultara bidali zuenean, euskal hiztuna zen edo gutxienez euskara ulertzen zuen espezialista batek artatzea eskatu zuen. Anbulatorioan zegokion medikuarekin hitzordua ematera mugatu ziren, azaldu ziotenaren arabera, ez baitzekiten medikuak euskaraz zekien edo ez (kasu hartan ez zekien). Gaixoak bere hizkuntzan hitz egin zuenean, funtzionarioak hari gaztelaniaz egitea esan zion. Erreklamatzaileak behin eta berriro euskara erabiltzen zuela ikusita, haserre bizian gaztelaniaz egin zezala edo bertatik joan zedila eskatu zion, eta lanean zeramatzan 33 urtetan halako begirune falta inoiz ikusi ez zuela esan zion eta, gaztelania ofiziala izanik, arreta eskaintzeko hizkuntza horretan hitz egin zezala eskatzeko eskubidea zuela.
Gaixoak azaldu zion koofizialtasunak ez zuela esan nahi berak administrazioak eskatutako hizkuntza ofizialean hitz egin behar zuenik, baizik eta horrek herritarrak aukeratutako hizkuntzan eskaini behar ziola arreta, bereziki berariaz eta behar bezalako aurrerapenarekin eskatu zuela kontuan hartuta. Medikua, oso haserre, kontsultatik atera zen segurtasun zerbitzuen bila eta une hartan erizainak euskara ulertzen zuela esan zuen, baina gaixoak medikuari gaztelaniaz hitz egiteko beharra zuela. Kontsultatik bota zutenean, erreklamatzaileak bezeroarentzako arreta-zerbitzura jo zuen eta bertako arduradunak barkamena eskatu zion eta medikuaren aurrean itzultzaile lanak egiteko proposamena eskaini zion. Gaixoak aukera hori onartu zuen baina ez ordea medikuak.
Osakidetzako bezeroarentzako arreta-zerbitzuek zein Donostia Ospitaleko Mediku Zuzendaritzak errespetuz eta arduraz erantzun zuten gertatutakoaren aurrean, gaixoaren eskubidea onartuz eta horrelako zerbait berriro gerta ez zekion neurriak ezarriz.
3.3. Justizia: “Tenía usted que haber pedido intérprete, como la señora china del juicio anterior”
(Interpretea eskatu behar izan zenuen, aurreko epaiketako emakume txinatarrak bezalaxe)
Herritar batek bere etxebizitzatik gertuen zegoen Ertzaintzaren komisariara jo zuen, Bilboko Indautxu auzoan, merkataritza-gune batean eraso bat pairatu ondoren. Arreta eskaini zioten agenteek komisaria hartan salaketa euskaraz jaso zezakeen inor ez zegoela adierazi zioten, erreklamatzaileak hala nahi zuen arren, izan ere, Bilbon horretarako agente bakarra zegoen eta Deustuko komisarian zegoen. Hara joan nahi ez bazuen, esan ziotenez, harekin hitzordua adostu beharko zuen. Hala egin zuen eta hurrengo egunean berriro ere komisariara joan behar izan zuen eta salaketa Deustutik joandako agenteak jaso zuen. Horren ondorioz, Getxoko epaitegi batean bideratuko zen falta-epaiketa sortu zen.
Hilabete geroago, epaitegiko itzulpen-zerbitzuen deia jaso zuen salaketaren hainbat kontu argitze aldera, izan ere, idazkera ez zitzaien argia iruditzen. Epaiketaren egunean kexagilea hitzartutako orduan agertu zen (11:00etan), merkataritza-guneko bi langile eta segurtasun arduradunarekin batera, erasoaren lekuko gisa. Bi ordu geroago, oraindik ere deitu ez zituztenez, eta pertsona horiei atzerapenak eragiten zien kaltearengatik kezkatuta, interpretea ez egoteagatik epaiketa bertan behera geratuko ez zela bermatu nahi izan zuen. Agente judizialari horren inguruan galdetu zion. Funtzionarioak, galdera gaztelaniak errepikarazi ondoren, interpreterik espero ez zela jakinarazi zion, inork eskatu ez zuelako.
Azkenik 15:00etan sartu ziren aretoan. Erreklamatzaileak euskaraz agurtu zuenez, epaileak gaztelania erabil zezala adierazi zion, ez baitzuen interpreterik eskatu. Hizkuntza aldatuta, kexagileak erantzun zion epaiketarako jaso zuen zitazioak ez zuela helarazten euskaraz hitz egin nahi izatekotan iragarri behar zuenik eta, hori uste izatea ondorio logikoa izango litzatekeela epaitegiaren aldetik, salaketa hizkuntza horretan idatzita zegoela eta euren itzulpen-zerbitzuak harekin harremanetan jarri zirela kontuan hartuta. Une hartan, fiskalak esan zion aurreko epaiketan deklaratu zuen herritar txinatarrari ezta ez ziotela horren berririk eman eta, hala ere, hura interpretazio-zerbitzua eskatzeaz arduratu zela. Erreklamatzaileak erantzun zion euskara ez zela atzerriko hizkuntza eta, nolanahi ere, interpretea behar zuena ez zela bera, adierazteko erabil zezakeen hizkuntza ofiziala ulertzen ez zuena baizik. Epaileak ondoren sortutako eztabaidari amaiera eman behar izan zion eta, erreklamatzailearen ustez, gertakari hartan entzun zituen zentzuzko lehen hitzak esan zituen: “Ez ditzagun hizkuntzak erabili aurre egiteko, komunikatzeko baizik”. Epaiketa bertan behera geratu zen eta ahozko egintza berri bat adostu zen interpretazio-zerbitzuak bertan egon zitezen.
Herritarrek erakunde honi arrazoi horregatik bidaltzen dizkioten kexek helarazten dituzten egoerak ez dira aldatu, eta auzitan euskaraz jardutea erabakitzen duen epaituak bere gain hartu behar dituen kostuak islatzen dituzte. Horren inguruan jasotako kexa-kopuru ugariek eta kontsultatutako operadore juridiko guztien iritziek hori guztia islatzen dute. Baita gure esperientziak ere, bereziki izapidetutako hainbat espedientetan errepikatu den kexa baten inguruan. Erakunde honetako langileek epaitegietara egin dituzten bisitetan beti euskaraz mintzatu gatzaizkio hasiera batean arreta eskaintzen zigun pertsonari. Ondorio estatistikoak lortzeko asmorik izan gabe, garrantzitsua iruditzen zaigu, bisitatutako hamaika organo judizialetatik, kasu bakar batean hizkuntza horretan erantzun izana, eta gehienetan, hasiera batetik, gaztelaniaz hitz egin genezan eskatu izana.
Hori gure epaitegietako langileen artean euskara gutxi erabiltzen denaren isla besterik ezin da izan, ezagutza-maila eta bermatuta izan ditzaketen profilak ere alde batera utzita. Baina, hobetze aldera, gure ustez nabarmendu beharra dago funtzionario batzuek, haiei zuzentzen zaizkien herritarrek hizkuntza ofizial batean hitz egiten dutenean, erabateko naturaltasunez bestea erabil dezaten eskatzen dietela. Jarrera arazo bat eta zuzentarau egokirik ez dagoela islatzen duela uste dugu, eta ez soilik hizkuntza eskubideen edo hizkuntza-mailaren gaitasun faltari dagokionez. Hori, zalantzarik gabe, ezinbestekoa da, baina kontuan hartu behar dugu prestakuntzak ez duela bere baitan euskarazko arreta egokia bermatzen. Eta, hizkuntza-normalizazioa errealitate bat ez den bitartean, arreta horrek ziurrenik ahalegin osagarria eskatuko dio eskaintzen duenari –bai hizkuntza horretan gaztelanian baino hitz-jario edota hizkuntza-erregistro txikiagoa izanagatik, bai beste lankide bati laguntza eskatu izanagatik, aldi berean, lankide horrek bere zereginak alde batera utzi beharko dituela kontuan hartuta. Ahalegin hori ez litzateke beharrezkoa izango euskaraz hitz egiten duen epaituak gaztelania aukeratuko balu, hizkuntza hori ezagutzen baitu. Epaitegietako langileek, hori jakinda, azken hori erabil dezan eskatzeko tentazioa izan dezake izapidea azkarrago burutze aldera, bereziki lana pilatzen denean edo langile gutxi daudenean, bulego judizialetan maiz gertatzen ohi dena eta, errealistak izanda, bitartekoen murrizketarekin areagotu besterik egingo ez dena.
Beraz, oinarrizko errealitate printzipioa da jokabide horiek ulertzea eskatzen duena. Ez justifikatzeko, gure epaitegietan zenbateraino gertatzen diren jakiteko, baita horiek ekiditeko eta antzemateko neurri eraginkorrak hartzeko beharraz ohartzeko ere. Osterantzean, gaur egun auzitan euskaraz aritzeak dakarren gainkostuari, dirudienez murrizteko horren zaila denari, argi eta garbi saihestezina den beste bat gainera dakioke, jendearentzako arretarako funtzionarioekin sortutako tentsioa hain zuzen. Kostu hori, beti gertatzen ez bada ere, euskaraz hitz egiten duenari “en castellano, por favor” (gaztelaniaz, mesedez) erantzuten zaion bakoitzean sortzen da. Hala islatzen dute herritarrengandik jasotako lekukotzek, izan ere, adierazitakoaren arabera, euskaraz mintzatzearekin tematu ondoren soilik gaztelaniaz hitz egiteko eskatu zien funtzionario berak euren hizkuntzan hitz egiteko ahalegina egitea onartzen zuen edo euskaraz hitz egin zezakeen norbait bilatzen zuen –gure esperientzian, aldaketa erakunde honetako langileak identifikatzen ziren unean bertan gertatu ohi izan da.
3.4. Herrizaingo Saila: lankidetza falta
Arartekoak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari gomendio
bat bidali zion halako moldez antolatu zitzan beren giza baliabideak, non, txanda eta zerbitzu ezberdinetan, faktore
objektiboen arabera banaturiko pertsonal elebiduna bermatuko baita, hala nola testuinguru soziolinguistikoa eta kokatzen diren tokiko biztanleen kopurua, pertsonala edo, betetzen den eginkizuna dela bide, publikoarekiko interakzio handiagoa edo txikiagoa izatea.
Sailak gomendioa onartu zuen eta hura betetzeko eta erakunde honi horren inguruko informazioa helarazteko neurriak hartzeko konpromisoa hartu zuen. Horretarako Giza Baliabideen Zuzendaritzara jo zuen eta, jakinarazi zigutenaren arabera, bi konturen berri emango zigun: alde batetik, jendearentzako arreta-guneetan eta, bereziki, ebazpen hau eragin zuen kexaren jatorria izandakoan, hala eskatzen duen herritarrari euskarazko zerbitzuak eskain diezaiokeen agente bat gutxienez egongo dela bermatzeko hartuko liratekeen antolamendu aldaketak; bestetik, zerbitzua eskaintzen deneko lekuaren errealitate soziolinguistikoa eta herritarrekiko harremana kontuan hartuta, Ertzaintzaren lanpostu zerrendan (LPZ) jasotako derrigortasun daten eta euskara-mailen berrikuspena.
Harez geroztik, hala ere, Giza Baliabideen Zuzendaritza horrek erakunde honi horren inguruko informazio generikoa bakarrik eskaini dio: 2012an Ertzaintzan Euskararen Normalizazio Dekretuaren aldaketa aurreikusita zegoela iragarri ondoren, LPZ horretan 2. hizkuntza-eskakizuna “zegozkion lanpostuei” esleituko zitzaiela aipatu zen, baita derrigortasun data berriak ere. Informazio-eskaera ugari aurkeztu ditugun arren, ez zuen zehaztu zein izango ziren data horiek ezta zein lanposturi esleituko zitzaion aipatutako hizkuntza-eskakizuna. Kontu horiek, azkenik, ez ziren arautu 76/2012 zenbakiarekin maiatzaren 22an onartutako Dekretuan eta horren edukiak ez du Ertzaintzarako euskara erabileraren planik gaineratzen. Besterik gabe, profil bakoitzeko titularren eskumenak zehazten ditu, hizkuntza zailtasuna eskatzen duten zereginak burutzeko gaitasun handiagoa edo txikiagoa izatearen arabera, 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunaren artean ezberdinduz. Araudi horretarako igorpenak, beraz, ez zuen inolako eduki materialik erakunde honi interesatzen zitzaizkion kontuen inguruan, izan ere, beharrezkotzat jotzen zen lekuan maila altuagoa eskatuko zela aipatzea besterik ez zen. Zentzu horretan, irailean eta urrian argitaratutako Ertzaintzaren LPZren aldaketak ezta ez ziren garrantzizkoak izan. Legebiltzarrean, galdera berak egitean sailburuak erantzun zuen, intendente, superintendente, komisario, komisariorde eta ofizialen lanpostuez gain, 2. hizkuntza eskakizuna “lanpostuetan burutzen diren zereginen hizkuntza zailtasunak hala eskatzen duenean bakarrik” eskatuko zela.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Arartekoak arlo honetan duen jarduketa eraentzeko planaren eremuan, nabarmentzekoa da antolaturiko gizartearekin izan dugun lankidetza.
Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin bildu gara, eta uneoro agertu da prest guri laguntzeko, erakunde honetan kexa jartzeko zioak izan diren unean uneko kasuak ebazte aldera, bai euskal administrazioen ingurukoak, bai estatuko administrazioen gainekoak. Aipatu beharra dago, esparru honetan, Elebide Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuak jardutean izan duen proaktibitatean antzemandako hobekuntza.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
2. Hezkuntza
1. Arloa kopurutan
2012an 178 erreklamazio jaso dira hezkuntzaren arloan. Kexa hauen artean hezkuntza-premia bereziak edo ezgaitasunarengatik, jatorriagatik, etniagatik edo egoera sozio-ekonomikoagatik hezkuntza-premia espezifikoak dituzten ikasleekin edo tratu txar eta jazarpen egoerekin lotuta egoteagatik Haur eta Nerabeentzako Bulegoari esleitzen zaizkionak gaineratuta daude.
Honako hauek dira ukituriko administrazioak:
– Autonomia Erkidegoaren Administrazio Nagusia (Eusko Jaurlaritza).....137
– Toki administrazioa.....6
– UPV/EHU.....6
Ohikoa izaten den moduan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurkeztutako kexa gehienak hartzen ditu. Hori dela-eta, eta batzuetan gorabehera puntualak egon arren (atzerapenak informazioaren bidalketan, etab.), sail horretako arduradunek erakundeari kexa moduan aztertzen ditugun gaiak behar bezala izapidetzeko eskaini dioten laguntza azpimarratu nahiko genuke datu positibo gisa.
Horien edukiari dagokionez, jasotako kexak honako gai hauei buruzkoak izan dira:
– Bekak eta bestelako laguntzak.....29
– Eskubideak eta betebeharrak.....22
– Ikasleen onarpena.....21
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....19
– Haur hezkuntza.....14
– Lanbide heziketa.....14
– Hizkuntzen irakaskuntza.....13
– Hezkuntzako plangintza/programazioa.....9
– Eskola-garraioa.....9
– Unibertsitateko irakaskuntza.....8
– Eskola-jantokia.....7
– Beste alderdi batzuk.....6
– Ikastetxeak-instalazioak.....3
– Ikastetxeak-antolaketa.....1
– Lehen hezkuntza.....1
– Irakaskuntza artistikoak.....1
– Hezkuntza-premia bereziak.....1
Oro har, aurreko ekitaldietako joera mantendu da eta kexa gehienek ikasleen onarpenari, eskubide eta betebeharrei eta beka eta bestelako laguntzei lotutako gaiak dituzte hizpide. Datu berritzat jo daiteke agian hizkuntzen irakaskuntzari eta lanbide heziketari buruzko kexak ugaritzea.
Urte honetan zehar kudeatu diren kexen izapide prozesuaren xehetasunei dagokienez, azpimarratzekoa da 2012an jaso diren kexa guztiak, 2012ko urtarrilaren 1ean abian zeudenak gaineratuta, txosten hau idatzi den unean honako egoera honetan daudela:
2. Kexarik aipagarrienak
Ikasleen onarpenari buruzko kexa kopurua aurreko urteetan aurkeztutakoen antzekoa da. Kexak eragin dituzten arrazoiak errepikatu egin dira. Hala, aurten berriz ere lekurik ez dagoenean aplikatzen diren onarpenerako lehentasunezko irizpideak zalantzan jarri dira –bereziki, familia unitatearen urteko errentaren irizpideari lotutakoa– eta berriro agerian jarri da erroldaren datuen gehiegizko erabilera.
Halaber, hezkuntza-administrazioak baimendutako ratioa berriro aintzat har dezan hizpide duten kexak jasotzen jarraitu dugu. Horri dagokionez, interesdunei jakinarazi diegu indarrean dauden ratioak gaindi daitezkeela, bakarrik, eta salbuespenez, ezarritako arrazoien ondotik, aurretik zentroen berariazko eskaera eginda, eta ratioa ehuneko hamar handitzeko egungo aurreikuspenak xede duela behin ikasturtea hasita eskolatu behar diren ikasleak eskolatzea.
Hori horrela, azpimarratu nahi dugu, gure iritziz, hezkuntza-administrazioak prozesuaren kudeaketa mekanizaturako bidea emango duen aplikazio informatikoaren xehetasunak argitaratu beharko lituzkeela, bereziki, bigarren eta hirugarren aukeren esleipenari buruzkoak.
Jakina den moduan, ohiko prozesu horretatik kanpo, ikasleen onarpena eskolatzeko lurralde batzordeen bidez kudeatzen da. Proposamenak aurkezterakoan, batzorde horiek, familiek adierazitako borondateaz gain, euskal hezkuntza-sisteman ahalik eta integraziorik normalizatuena jarraitu behar dute, zehazki honako irizpideen babesean: 1) zentroaren gertutasuna familia etxebizitzari dagokionez eta eskolan dagoeneko anai-arrebarik ote dagoen; 2) funts publikoekin mantendutako zentro guztien (publikoak eta itunduak) arteko oreka; 3) zentroetan dauden baliabide teknikoen eta giza baliabideen erabilera eraginkorra eta 4) zentroaren egokitasuna ikasleari hezkuntza-erantzuna emateko.
Joan den urtean, aipatu genuen izapidetutako kexa batzuen ondotik beldur ginela ea familien nahia behar bezala kontuan hartzen ari ote zen, adierazi baikenuen hainbat kasutan eskolatzeko proposamenak hizkuntza eredutik eta familiek eskatutako zentro motatik aldentzen zirela. Hori horrela, aurten are kezka handiagoaren isla agerian jarri behar dugu. Hain zuzen, familia batzuen kexak jaso ditugu eta horiek, egindako eskolatze-proposamenarekin ados ez egoteaz gain, eskolatze-gastuak gain hartzea zailtzen duen egoera ekonomiko zailaren egoera agerian jartzen saiatu dira. Ildo horretan, kexa horiek eskolatze-gastuen arteko desberdintasuna mahaigaineratzen dute, dela ikastetxe publikoa edo pribatu hitzartua, egoera hori alde batera utzi ezin dela argudiatzeko, hain zuzen, familien asmotik aldentzen diren eskolatze-proposamenak egiteko irizpideak ponderatzerakoan.
Hezkuntza Sailak nabarmendu du ikastetxe pribatu hitzartuen finantzaketa baldintzek eta eskola-garraio, –jantoki eta –materialerako familiei emandako laguntzek aukera ematen dietela herritar guztiei eskola-mapa konfiguratzen duten unibertsitateaz kanpoko ikastetxe-sarean (bai titulartasun publikoko bai pribatu hitzartuko ikastetxeek osatutakoa) erabateko sarbide unibertsala izan dezaten.
Halaber, ikastetxe aldaketa edo lekualdaketaren aukerari lotutako kexa nahikotxo izapidetu ditugu, ikasleak onartzeko ohiko prozesua alde batera utzita. Egoera horren ondotik egiaztatu ahal izan dugu bi arrazoi daudela aurretik eskatutako zentroan ikasturte batez egotetik salbuesten dutenak: ikaslearentzako arriskua edo pairamendua dakarten egoerak eta hezkuntza-ikuskapenaren txosten baten bitartez behar bezala egiaztatuta egon daitezela, eta adin oso goiztiarretan distantzia esanguratsuetara aldatzea dakarten bat-batean jazotako helbide aldaketak –azken egoera hori eguneratutako erroldaren egiaztagiriarekin froga daiteke–.
Gure ustez, beharrezkoa da zenbait adingaberen eskolatzerik ezaren egoerarekin amaitzen saiatu diren erabaki judizialen gainean jarraitu diren eskolatze aginduak jorratu dituzten hainbat kasu aipatzea. Halaber, erakunde honetara jo dute deseskolatzea eta eskola-absentismoa errotik kentzeko onartutako programa aplikatzeko moduaren aurka dauden hainbat familiak. Gure iritziz, kexa horiek guztiek agerian jartzen dute gizarte-izaerako demanda bat dagoela “etxeko hezkuntza” edo “homeschooling“ izenarekin ezagutzen den hezkuntza-aukeraren inguruan.
Beste kontu batzuk aintzat hartuz, esan behar dugu, oro har, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako datuek optimistak izateko bidea ematen digutela, hain zuzen, hezkuntza-eskaintzaren etengabeko hobekuntzarako ezarritako adierazleen betetzeari dagokionez. Hori bai zailtasunik handienek zero eta hiru urteko hasierako tartean egoten jarraitzen dute, batez ere, bi urteko gelen eskaintzan.
Horri dagokionez, urte horretan aurkeztutako kexa guztien artean Barakaldon dagoen herritarren demanda bideratzeko asmoz aurkeztutako kexa gailentzen da. Jakin dugun eskaera horrek ekimen garrantzitsuak eragin dituela, horien artean, udalbatzak 2011ko abenduaren 29an egindako ohiko bilkuran onartutako mozioa. Horren arabera, dagozkion aginduak eman daitezen eskatu da Barakaldo Haurreskolak Partzuergoan sar dadin. Hain zuzen ere, mozio hori ez betetzeak herritarren demandari funtsa ematen dio, kontuan hartuta une honetan zero eta bi urteko tarte horretarako programatutako hezkuntza-eskaintza zabal dadin eskatuz erakunde honetan kexa moduan aurkeztu dela. Euskadiko Eskola Kontseiluak aurkeztutako Txostena 2008-2010 urteetakoak Barakaldon jazotako plaza eskasiaren arazo partikularrak biltzen ditu.
Hezkuntza-plangintza edo –programazioaren alderdiei dagokienez, 2012. urtean hainbat ebazpen eman ditugu Iruarteta HLHIren hezkuntza-komunitateak hala eskatuta izapidetutako kexen ondotik. Lehenengoa (Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 31koa) ikastetxe honetara Mujika-Solokoetxe HLHIko ikasleak lekualdatzea hizpide duen hartutako erabakiari buruzkoa, hain zuzen, azken ikastetxe hori barne hartzen duen eraikinaren egitura berritzeko obren ondotik eta, jarraian, bigarrena (Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 12koa) Iruarteta HLHIren hezkuntza-eskaintza laugarren ildo batera zabaltzeko erabaki administratiboari buruzkoa. Bi ebazpenetan nahitaez aintzat hartu behar diren bi alderdi gailendu behar ditugu hezkuntza-programazioari edo –plangintzari lotutako hainbat kontu jorratzen direnean: alde batetik, egoeran sartuta dauden hezkuntza-agenteen parte-hartzea eta, bestetik, hartutako erabakien motibazio betea.
Hain zuzen, Irungo Elatzeta HLHIrako aurreikusitako hezkuntza-ibilbide berriari buruzko kexa bat izapidetzeak aukera eman digu egiaztatzeko hezkuntza-administrazioaren aldetik jarrera harkorra egon dela. Ildo horretan, interesdunei adierazi diegu oso positibotzat jo dugula Hezkuntza Sailak aintzat hartu izana familiek 2. zk.ko ibilbide hori prestatu eta indartzeaz arduratu den lantaldean (Hirubide BHI, Elatzeta HLHI eta Leka-enea HLHI zentroak barne hartzen ditu) zuzenean parte hartu izana.
Are gehiago, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Hezkuntza Batzordearen aurrean Arabako eskola-maparen berri emateko egindako Legebiltzarreko agerraldi batean gailendu nahi izan du aipatu mapa plangintza demokratikoaren ondorioa dela, hezkuntza-komunitatearen ordezkari guztien partaidetzarekin, erakunde honek behin eta berriro errepikatu duen moduan.
Aurreko honi lotuta, onartu behar dugu Gasteiz hirirako mapa berri honetan ezarritako programazioak aukera eman duela joan den urteko (2011) txostenean jaso genuen egoera bideratzeko; bertan haur kopuru esanguratsua geratu zen plazarik gabe ikasleen onarpenerako prozesuan.
Sarreran adierazi dugu hizkuntzen irakaskuntzari eta lanbide heziketari buruzko kexak ugaritu egin direla. Gure iritziz, krisi ekonomikoaren egungo egoerak gazte askori bultzatzen die haien heziketa lan-merkatuan sartzen lagun diezaieketen ikasketa berriekin zabaldu eta osatu dezaten.
Lanbide heziketaren esparruan goi-mailako irakaskuntzen eskaintza handiagoa ez egotearen ondotik haserre dauden herritarren kexak jaso ditugu. Horrez gain, nabarmendu beharrekoak iruditzen zaizkigu zenbait interesdunek egindakoak, kontuan hartuta aldez aurretik euren aukeraren barruan dagoen familietako bati lotutako erdi-mailako ziklo bat gainditu ostean, probaren zati zehatza egitetik salbuetsita egongo zirela uste zutela. Haien matrikulak izapidetzerakoan horiek izapidetzeaz arduratzen ziren ikastetxeen akats baten ondotik, probaren emaitzak argitaratzerakoan, zati zehatzean kalifikatu gabeko hautagaitzat jo ziren. Dena den, azkenean, salatutako akatsak konpondu egin dira.
Hizkuntzen irakaskuntzari dagokionez, azpimarratu behar dugu espediente kolektibo bat ireki dugula Hizkuntza Eskola Ofizialetan ikasleak onartzeko irizpideei buruzko hainbat kexaren ondotik. Kexa horiek ez datoz bat adinari buruzko atalean 2012ko apirilaren 20ko aginduaren bidez sartu eta berrogei urtetik gorako eskatzaileek puntuaziorik jaso ez dezaten beste adin tarte batzuetakoei ematen zaienean xedatzen duen baremazio berriarekin. Baremazio berri horren ondorioz, haien eskaerek ez zuten emaitzarik eduki haien interesekoak ziren matrikulazioak gauzatzerakoan. Araubide hori berria da eta 2012-2013 ikasturtean gaineratu dute, hau da, ez dator bat aurreko urteetan jasotako xedapenekin.
Gaiaren berri izateko Hezkuntza Sailaren lankidetza eskatu ondoren eta dagokion azterketa eginda, ondorioztatu genuen egindako aldaketak oinarria zuela eta arbitrariotzat jotzeko arrazoirik ez genuela. Horri dagokionez, hezkuntza-administrazioak haren zifra zehatzekin berretsi zuen irakaskuntza horien demanda nabarmen handitu dela eta, eskola-lanpostu gehiago sortzeko egindako ahaleginak bideratu arren, ezinezkoa dela eskaera guztiei erantzuna ematea. Horregatik, eskatzaile bakoitzaren eskubide onena antolatzeko baremoa artikulatzerakoan adin txikiagoko interesdunei lehentasuna ematea erabaki dute, ikasketa horiek gaindituta izateak lan-merkatuan sartzen lagun baitezake.
Kexa horien harira, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren onarpenaren berri eman nahi dugu. Horren bidez euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzen dira eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesten da (EHAA, 74. zk., apirilaren 16koa).
Halaber, berriz ere ikastetxe atzerritarretan euskara eta euskal literaturaren irakaskuntza ezartzearen ondotik sortutako arazoak mahaigaineratu behar ditugu. Tamalez, aipatu arazoek oraindik ere dihardute hainbat zentrotan, zehazki, San Bonifacio ikastetxe alemanean, eta arazook bideratzeko hezkuntza-administrazioaren jarrera erabakigarriagoaren falta sumatzen dugu.
Horrez gain, 2012. urtean Hezkuntza Marko Hirueleduna (HMH) (Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 22koa) esperimentatzeko hautatutako ikastetxe batean erabilitako ikasleen banaketarako irizpideen gaineko iritzia azaldu behar izan dugu.
Egia da HMHren jardun esperimentalaren ezaugarri diren orientabide ireki eta malguek ikasleak taldekatzeko hainbat irizpide barne hartzen dituztela, ikastetxeei aitortu zaien antolakuntza-, pedagogia- eta kudeaketa-autonomia gauzatuz. Kexa eragin duen kasuan, aukeratutako sailkapena justifikatzeko argudiatu da baliabide gehiago esleitu dituztela taldeen artean zeuden desberdintasunak orekatzeko. Izan ere, ematen du taldeen ebaluazioaren emaitzek erabilitako estrategia bermatzen dutela. Edonola ere, emaitza horiek alde batera utzita, noiz nolakoak baitira, erakunde honen ustez, komenigarria litzateke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak azterketa sakonagoa egingo balu. Horrela, ondorioztatu ahalko da HMH esperientzian parte hartzeko baldintzak egokiak diren haien prestakuntza akademikoa hezkuntza hirueleduneko proiektu horrekin bat eginez jarraitu nahi duten ikasleen aukera berdintasuna bermatze aldera.
Ikastetxeei dagokienez, adieraziko dugu Txingudi-Irungo ikastola HLHIko eta Txingudi BHIko gurasoen elkarteak erakunde honen esku-hartzea eskatu dutela, zenbait helbururen artean, ikastetxe horien ohiko mantentzean tartean dauden hainbat administraziok eduki behar duten ardura-maila zehazteko. Jakin badakigu ikastetxe horiek –ikastolak eta eskola publikoa batzeko prozesuaren ondorioz irakaskuntzako sare publikoaren zati direnak– egoera berezia ari direla pairatzen. Izan ere, hezkuntza-egitasmoaren eta –plangintzaren ondorioetarako Irungo udalerrian bizi diren ikasleei erantzuna ematea aurreikusi bada ere, zentro horiek dituzten ondare ondasunak eta 2011ra arte eman ez zen titulartasuna Hondarribiko Udalari dagozkio. Bideratutako izapideetan Hondarribiko alkatetzaren jarrerak harritu gaitu, kategorikoa izan baita Txingudi ikastolako instalazioak barne hartzen dituen eraikinen sarbideak eta instalazioak mantentzeko baliabide ekonomiko gehiago ez emateko erabakiari dagokionez.
Garraio eta jantoki zerbitzu osagarriei dagokienez, joan den urtean adierazi genuen garraio eta jantoki zerbitzu osagarriak konfiguratzeko moduak gure esku-hartzea baztertzea eragin zuela, hain zuzen, eztabaidatik salbuetsi gabeko hainbat kasutan, kontuan hartuta kudeaketa zuzenaren jantoki zerbitzuaren baimenak berekin dakarrela eguerdiko eskola-garraioaren zerbitzua ukatzea. Halaxe jazo zen Duranako Ikasbidea Ikastola IPIren inguruan aurkeztutako kexarekin.
Horri dagokionez, 2012. urtean agerian jarri behar da Ikasbidea ikastolako autobusaren erabiltzaileen guraso elkarteak (TTIPI-TTAPA Ikasbidea elkartea) hilabeteak daramatzala haren eskaeretan aintzat hartzeko bide formal bat gaitzeko helburuaren inguruan lanean. Ildo horretan, erakunde honen bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean mahaigaineratutako eskaera bat berariaz ebazten ahalegindu gara baina, saiakerak behin eta berriro egin arren, oraindik ez dugu aldeko emaitzarik lortu.
Halaber, eztabaida eragin du hezkuntza-administrazioak hartutako erabakiak, alegia, Ametzaga, Sarria eta Bitoriano herrietan bizi diren ikasleei ematen zitzaien eskola-garraioaren zerbitzua eteteari buruzkoak. Eskola-kontseiluetako hainbat ordezkarik, baita Arabako Zuia udalerriko ikastetxeetako gurasoen elkarteetakoek ere, gure bitartekaritza eskatu dute.
Jantoki zerbitzuari dagokionez, jankideek garraiorako eskubidea izan edo ez izatearen arabera ordaindu behar dituzten zenbait prezio zalantzan jartzen dituzten kexak gailendu behar ditugu.
Zerbitzu horren gaineko irizpideek xedatzen dute garraiorako eskubidea duen ikaslearen jantokiko kuota eskubide hori ez duenarena baino baxuagoa izan dadin. Azken horiek tratu desberdintasun horretaz kexu ziren eta, gure iritziz, ez dakar oinarririk gabeko bereizkeria, eskola-jantoki zerbitzua ezartzeko lehentasuna lotuta baitago eskola-garraiorako eskubidea duten ikasleak egoteari.
Hala, iruditzen zaigu kexa horiek agian agerian jartzen dituztela krisi ekonomikoaren ondorioak, beste ekitaldi batzuetan ez baitira mahaigaineratu, kontuan hartuta duela gutxi arte jantokirako eskubidea lortzeaz baino arduratzen ez ziren familiek orain prezio sistema zalantzan jarri dutela.
Horrez gain, azken urteotan familia batzuek behin eta berriro egindako bi eskaera jorratzen ari gara. Horietako bat, dieta begetarianorako aukera aitortzea, azkenean onartu egin dena. Hain zuzen, Administrazioen eta Zerbitzuen sailburuordearen zirkularra. Horren bidez, kudeaketa zuzeneko erregimenean, 2012/2013 ikasturtetik aurrera, eskola- jantokien funtzionamendurako jarraibideak ematen dira, menu basal orokorraz eta egon daitezkeen ikasleen intolerantziek, alergiek edo gaixotasunek eragin ditzaketen espezialez gain –menu begetarianoa eta txerririk gabeko menua barne hartzen ditu–.
Azken hori, ordea, txerririk gabeko menua, hezkuntza-administrazioaren ustez arrazoi erlijiosoengatik dieta desberdina nahi duten familia horiei erantzuna eman nahi izatea, ez da nahikoa eta, horregatik, halal dieta izenekoa onar dadin eskatzen dute.
Eskaera hori, besteak beste, Euskadiko Kontseilu Islamikoak sinatu du eta haren eskaerak beste esparru batzuetara zabaltzen ditu, adibidez, arabiera eta Marokoko kultura irakastera bideratutako Espainia eta Maroko arteko programaren esparruan irakasleak kontratatzera.
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei dagokienez, 2012. urtean osasun-arloko premia jakinei buruzko kexak (1 motako diabetes mellitus) izapidetzen jarraitu dugu eta eskola-orduetan eskaini beharreko osasun arreta bereziari buruzko zirkularra, 2005eko azaroan onartutakoa, gure jardueraren oinarritzat hartu dugu.
Halaber, 2012ko azaroaren 29ko Arartekoaren ebazpenean adierazitakoa gailendu behar dugu, hain zuzen, hezkuntza-premia bereziak dituen adingabe baten kasua (haren familia-etxebizitzatik gertu dagoen hitzartutako zentro batean matrikulatzea baimendu zaio eta hezkuntza-laguntzarako espezialista bat behar du).
Horrez gain, familia baten kexa ebazteko aukera izan dugu. Familia horrek haren semearen txosten psikopedagogikoak eskuratu nahi zituen, baita adingabeak, La Ola eskola itxi eta Berango-Merana HLHIko gela egonkor batean eskolatuta egon ostean, Getxoko Julio Caro Baroja BHIn egon eta gero, gelako arduradunaren, laguntzarako langileen eta garraio-arduradunen laguntzarekin lekualdatu zituzten egiaztatu ere.
Beste urtebetez, eragindako familia batzuek azpimarratu dute gaindohatzeko baldintza pertsonalei loturiko hezkuntza-premia bereziak dituzten eta arreta faltaren nahasmenduak dituzten ikasleei erantzun hobea ematen ahalegintzeko premia. Horri dagokionez, Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa abian jartzeak xede hori lortzeko beharrezko estrategiak indartzeko aukera emango duelakoan gaude.
Halaber, Euskal Gorrak - Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak berriro ere entzumen ezgaitasunen bat duten ikasleen premien inguruko hainbat kexa helarazi dizkigu, bereziki, hizkuntzak eta lanbide heziketako ikasketa jakinak ikasten ari direnen aldetik.
Hain zuzen, eskaera mota horiek unibertsitateko aldia ere jorratu dute. Urte honetan ahalegindu gara Ezgaitasunen bat duten pertsonei arreta emateko zerbitzuak berriro aintzat har dezan bat-batean entzumen ezgaitasunak eragin dion Medikuntza Fakultateko ikasle bati laguntza emateko aukera. Hala, saiatu gara unibertsitateak estenotipia teknikak sartzeko aukera edo dauden laguntzarako langileei esleitu ohi zaizkien egitekoak zabaltzeko aukera baloratu ditzan. Unibertsitateak planteatutako proposamenak ukatu ditu gehiegizkotzat jo baititu. Tamalez, laguntza falta horren ondotik ikasleak, azkenean, medikuntzako ikasketekin jarraitzeko grina alde batera utzi du.
Azkenik, eskola-bizikidetzari dagokionez, gure jarduerak ikastetxe batean berdinen artean jazotako tratu txarren kasu bati lotutako jarduera amaitzen duen 2012ko martxoaren 27ko Arartekoaren ebazpena aipatuz laburtuko ditugu. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako 2. mailan ikasten zegoen bitartean berdinen arteko tratu txarren kasu batean egon zen gazte baten familiak erakunde honen esku-hartzea eskatu du, hezkuntzako agenteek egoera horren aurrean jardun zuten moduagatik. Erakunde honek positiboki baloratzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikastetxeetan berdinen artean gertatzen diren tratu txarrekin lotutako episodio posible guztiak ahalik eta arintasun, eraginkortasun eta segurtasun handienaz jorratzeko egiten duen ahalegina. Horretarako neurria izan da, esate baterako, Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarrak gertatzen direnean jarduteko gida eta Eskolan ciberbullying-aren aurrean jarduteko protokoloa gida berriak onartu izana. Hala ere, kexa honetan aztertutako kasuaren errealitatearen ondorioz, berriz ere azpimarratu behar dugu jarduera burokratizatuak ekidin behar direla eta tratu txarren errealitatearen diagnostiko ona egiteko, biktimei laguntza, babesa eta segurtasuna emateko eta ukitutako familiekin konfiantzazko harremana eta komunikazio ona izateko helburu saihestezinak era arrakastatsuan bete eta aseko dituzten gida berri hauen aplikazio sistematiko eta eraginkorra sakondu behar dela.
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
2012. urtean Gasteiz hirian bi urteko geletan hezkuntza-plangintzan ezarritako adierazleen betetzearen jarraipena egiteko hasitako ofiziozko jarduera amaitu dugu. Ikastetxeen zuzendariak emandako erantzuna eta, bereziki, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2012ko martxoaren 19ko saioan Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean izandako esku-hartzeak aukera eman du plaza eskaintza familien demandara egoki dadin hezkuntza-administrazioak egindako plangintzaren ahalegina berresteko. Hala, adierazi behar dugu 2012-2013 ikasturterako ikasleak onartzeko prozesua itxi egin dela eta ez dela aparteko kexarik erregistratu Gasteizen zabalkuntza eremu berrietan bi urteko plazen eskaintzaren inguruan.
Horrez gain, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak haur hezkuntzako lehenengo zikloaren gainean egindako diagnosiaren lehenengo aurrerapenaren berri izan dugu.
Jakin badakigu, diagnosi horren esparruan, hezkuntza-ikuskapenak txosten bat egin duela hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeetako bi urteko geletarako langile laguntzaileei buruzkoa, eta honako alderdi hauek jorratzen dituela: (1) Bi urteko geletan Hezkuntza Sailekoak ez diren zenbat langile dauden; (2) eskaintzen dituzten zerbitzuaren modalitateak, kontratuen tipologia eta kontratatzen dituzten eragileak; (3) geletan langile horiek eman beharreko denbora –ordutegiak– eta esku-hartze motak; eta (4) familiek ordaindu beharreko kuotak.
Txosten hori egiterakoan sailak beharrezko esku-hartze ildoak zehazteko eta horretarako jarduera egutegi bat ezartzeko proposamenaren berri baino ez dugu izan. Hortaz, jarduera horrek eman ditzaken erantzunak ezagutzeko zain geratzen gara.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Urte honetan izapidetutako kexa kopurua aintzat hartuta adieraz dezakegu hezkuntzaren arloa, aurreko ekitaldietako joerarekin jarraituz, erakunde honen jarduera guztien artean zamarik handiena duen eremua dela.
Ikasleak onartzeko prozesuari buruzko kexak behin eta berriro egoteak eragiten du beste urtebetez indarrean egon dadila, gure ustez, erakunde honek hezkuntza-administrazioari mahaigaineratzen dion gomendioa, alegia, hezkuntza-administrazioak kontu handia izan behar du ikasleak onartzeko prozesuak kudeatzean, plaza nahikorik ez dagoen kasuetarako ezarritako lehentasunezko irizpideak erabat aplikatzen direla egiaztatuz eta beharrezkoak diren helburuetan –familiaren eta laneko beharrak bateratzea, adibidez– lagundu ezin duten beste horien aplikazioa berraztertuz edo berriz hausnartuz.
Hori horrela, azpimarratu nahi dugu lurralde batzordeak direnean eskolatze-proposamenak egiten dituztenak, hezkuntza-administrazioak bermatu beharko duela zentroetan finantzaketa baldintzek, baita eskola-garraio, –jantoki eta –materialerako familiei emandako laguntzek ere, bidea ematen dutela herritar guztiek unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-ikastetxe guztietarako sarbidea izan dezaten, adierazi den moduan, eta are gehiago une hauetan, hain zuzen, hainbat proposamenek dakartzaten eskolatze-gastuak gain hartzeko zenbait familiek zailtasun ekonomikoak dituztela esan dutenean.
Halaber, hezkuntza etxean ematea (homeschooling) erabaki duten familia batzuetan antzemandako ondorioak aipatu behar ditugu. Horri dagokionez, kezkatzen gaitu halako egoeren ondotik bideratutako eskolatze-aginduen behin-behineko ez betetzea tartean dauden adingabeen zaintza galdu edo kentzeko aukerarekin lotzeak.
Oro har, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eman dizkigun datuek aukera eman digute positibotzat jotzeko hezkuntza-eskaintzaren etengabeko hobekuntzarako ezarritako adierazleen betetzea. Dena den, zailtasunik handienek zero eta hiru urteko hasierako tartean egoten jarraitzen dute, batez ere, bi urteko gelen eskaintzan.
Lehenengo aldi horri dagokionez, Hezkuntza Sailak horren inguruan egindako diagnosiaren ziozko ondorioek, egungo eskaintza egokitzen laguntzeaz gain, estrategiak ezartzeko aukera emango dutelakoan gaude, hain zuzen, azken horiei jarraiki hezkuntza-aldi horretako hainbat kontu eztabaidagarri jorratzeko (adibidez, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeetako bi urteko geletarako langile laguntzaileak egotea).
Edozelan ere, uste dugu beharrezkoa dela hezkuntza-arduradunek gain hartutako ildoa onartzea plangintza demokratikoa hezkuntza-komunitatearen ordezkari guztien partaidetzarekin ahalbidetu eta errazteko, nabarmendutako kexa batzuek agerian jartzen duten moduan. Arduradun berriek ildo horretatik jardungo dutelakoan gaude.
Krisi ekonomikoaren egungo egoeraren ondorioa da hizkuntzen eta lanbide heziketako ikasketen demanda handitu izana. Horregatik, Hezkuntza Saila animatu nahi dugu egungo eskaintza handitzeko bidea eman dezaketen aukera guztiak agortzen saia dadin eta, hala, goi-mailako ikasketetarako eta hizkuntzen prestakuntzarako sarbidea bidera dezan, gure gazteak lan-merkatuan sar daitezen errazteko.
Horrez gain, zerbitzu osagarrien konfigurazioan –adibidez, jantokia–, ahal den neurrian, familia erabiltzaileen artean geroz eta gehiago zabaldutako eskaera berriak aintzat har daitezen animatu nahi dugu –adibidez, halal dieta eskatzen duten horien kasua–.
2012. urtean Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategiakoa abian jarri dela ikusi dugu. Plan horretan, azken batean, ikasle guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko zenbait helburu, xede eta ekintza estrategiko ezartzen dira.
Plan horren ebaluazio eta jarraipenaren bitartez kexa batzuk eragin dituzten egoerak pairatzen dituzten ikasleei ematen zaien hezkuntza-erantzuna hobetzen lagunduko duelakoan dago erakunde hau –adibidez gaitasun benetan handiak dituzten ikasleen kasua, baita arreta faltaren nahasmenduak dituzten ikasleenak ere-.
Hori horrela, berriz ere, eskola-ordutegian zehar osasun-premia bereziei emandako erantzuna bizkortzeko premia azpimarratzen dugu.
Azkenik, eskola-bizikidetzari dagokionez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila berdinen artean gertatzen diren tratu txarrekin lotutako episodio posible guztiak ahalik eta arintasun, eraginkortasun eta segurtasun handienaz jorratzeko egiten ari den ahalegina positibotzat jotzen badugu ere, nabarmendu nahi dugu jarduera burokratizatuak saihestu behar direla eta tratu txarren errealitatearen diagnosi ona lortu, biktimei laguntza, babesa eta segurtasuna eman eta eragindako familiekin konfiantzazko komunikazio egokia izatea xede duten helburu saihestezinei behar bezala erantzuteko bidea emango duten gida berrien aplikazio sistematikoa eta eraginkorra sakondu behar dela.
3. Ogasuna
1. Arloa kopurutan
2012. urtean zehar 99 erreklamazio izan dira Ogasunaren arloan; beraz, Erakundeak izapidetutako kexa guztien %3,91 arlo honetakoak izan dira. Ondoren administrazioka xehakatuko ditugu:
– Tokiko administrazioa.....55
– Foru administrazioa.....32
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza).....5
Honela sailkatu ditugu aztertutako kexak, gaiak edo azpiarloak kontuan hartuta:
– Tasak.....32
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....29
– Tokiko zergak.....14
– Foru zergak.....12
– Prezio publikoak.....11
– Beste alderdi batzuk.....1
Ondoko taulan 2012ko ekitaldian kudeatutako kexen estatistikak ageri dira, ekitaldia itxi denean (abendua) eduki diren datuen arabera:
2. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan herritarrek Ararteko erakundearen aurrean aurkeztu dituzten kontu nagusiak jorratu behar dira. Jarduera batzuk besteen gainetik azpimarratzea oso zaila bada ere, bi kontu bakarrik nabarmenduko ditugu: Ohiko etxebizitzan inbertitzeko epeari dagokionez PFEZan lurraldeen artean dagoen tratamendu ezberdina eta zergaren mende dagoen ondasunaren titularkideen senar-emazte arteko hausturek Ondasun Higiezinen gaineko Zergan duten eragina.
PFEZa erregulatzen duten hiru arauek zergadunaren ohiko etxebizitza eskualdatzeagatik lortutako ondare irabaziak ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik salbuespena jasotzen dute, betiere, eskualdaketa horretan lortutako zenbateko guztia ohiko etxebizitza berri baten erosketan inbertitzekotan, beste hainbat baldintzen artean, 2 urteko epean.
Egoera oso larriak eragiten ari zen hipoteka-maileguen eskaintzan egondako geldiarazpenaren aurrean, Gipuzkoako Foru Ogasunak, Zerga Koordinaziorako Organoan jakinarazitako erabakien oinarriaren gainean, inbertitzeko epea 2 urtetik 3 urtera luzatu zuen, ohiko etxebizitza 2006ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean erosten zenerako eta ondoren aurreko ohiko etxebizitza eskualdatzeko. Luzapen horrek ez zuen onurarik ekarri kontrako egoeran, hau da, hasierako ohiko etxebizitza eskualdatu eta ondoren ohiko etxebizitza berria erostekotan. Bigarren egoera horretan, etxebizitza horien eskualdatzaileek hasierako 2 urteko epea izaten jarraitzen dute ohiko etxebizitzan inbertitzetik lortutako salbuespena gauzatzeko.
Araba eta Bizkaiko foru ogasunek epe hori are gehiago luzatu zuten eta 4 urtetan finkatu zuten, bai etxebizitza berria erosi (2006ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean) eta ondoren aurreko ohiko etxebizitza eskualdatzen zenerako, bai kontrako egoerarako, hau da, hasieran eskualdatu (2006ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra) eta ondoren ohiko etxebizitza berria erosten zenerako.
Gipuzkoako herritarrak egungo egoera ekonomikoaren eta uneko merkatu higiezinaren zorroztasun handiagoaren aurrean egoera zaurkor eta zailago batean daudenez hurbileko arabar eta bizkaitarrekin alderatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiari kontu honen inguruan tratamendu homogeneoa bila zezala proposatu genion.
Ezberdintasun mota horiek, legezkoak diren arren eta lurralde historikoetan PFEZaren alorrean dagoen arauzko ahalmen osoan justifikatzen badira ere, herritarrentzat ulertzeko oso zailak dira, izan ere, bereziki une honetan horren korapilatsua den kontuari, hau da, ohiko etxebizitzan berrinbertsioa gauzatzeko epeari dagokionez bat egiten ez duen legeria ikusi dute, harrituta.
Zoritxarren, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez zuen gure eskaera kontuan hartu eta Batzar Nagusietan ez da inolako zuzenketa edo proposamenik egin zentzu horretan.
OHZn ondasun higiezinen titularkidetasunari dagokionez, aintzat izan behar dugu subjektu pasiboan ondasun komunitate bat dagoela egiaztatzen ez bada, udalak kargatutako higiezineko titular guztiei OHZren likidazioaren jakinarazpena burutzeko beharra duela eta, ondorioz, horietako bakoitzak banakako likidazio baterako eskubidea dauka ordaindu beharreko dagokion kuota zehaztuz.
Guk aztertu behar izan genuen kasuan, irabazpidezko sozietatea iraungi zen senar-emaztearen arteko erregimen ekonomikoa desegin zuen dibortzioaren epaiaren babesean. Une horretatik aurrera ez zegoen unitate ekonomikorik, baizik eta ondasun higiezin baten %50aren titularrak ziren bi pertsona.
Ondoren, banakako likidazioak igorri behar ziren, administrazioak horiek emateko beharrezkoak ziren datu nahikoak ezagutzen baitzituen. Jarduera horrek ez du inolako zailtasun osagarririk eragiten zergak ordainarazten dituen administrazioarentzat, horrek, gainera, premiamenduzko bidea dauka zorraren ordainketa eskatzeko, hori borondatezko epean ordaintzen ez bada.
Administrazioak datu horiek ez baditu, ordaintzeko betebeharra dutenek lagundu behar dute datu pertsonalak, helbidea eta bakoitzaren parte-hartze portzentajea helaraziz.
3. Araudi- eta gizarte-testuingurua
Zerga araudia oso alor dinamikoa da eta ohikoa da foru zein udal mailako araudian eragina duten etengabeko doiketa eta eguneratzeak izatea.
Foru araudiaren aldaketa orokorrak Arabako Lurralde Historikoan 2012. urterako Zerga Neurriei buruzko abenduaren 22ko 18/2011 Foru Araua eta Ondarearen gaineko Zerga arautzen duen abenduaren 22ko 19/2011 Foru Araua onartzean gertatu ziren; Bizkaian, 2012rako eta 2013rako zenbait xedapen iragankor eta zergen arloko beste neurri batzuk onartzen dituen otsailaren 29ko 1/2012 Foru Arauarekin eta 2011rako eta 2012rako Ondarearen gaineko Zerga ezartzen duen abenduaren 28ko 4/2011 Foru Arauarekin eta Gipuzkoan, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga ekitatea lortzeko bidean aldatu eta beste zerga neurri batzuk onartzen dituen abenduaren 26ko 5/2011 Foru Araua eta Ondarearen gaineko Zerga berrezartzen duen abenduaren 26ko 6/2011 Foru Araua onartzerakoan.
Ezin dugu zalantzan jarri hartutako neurrien garrantzia; hala ere, uneko krisi ekonomikoak sakontasun handiagoko zerga politikako erabakiak hartzea eta iruzurraren eta itzurpen fiskalaren aurkako borroka gehiago indartzea eskatzen du.
2012. urtea bereziki aztoratuta egon den ekitaldia izan da, politika publikoetan egondako murrizketak ezaugarritzat dituena, bai estatu mailan bai EAEren esparruan. Igarotzen ari garen egoera ekonomiko zailak lurralde historikoen bilketan eragina izan du eta horrekin, politika publikoen gastua eta ezarketa baldintzatzen da.
Gure erakundeak buru dituzten sentsibilitate ezberdinen arteko desadostasuna Zerga Koordinaziorako Organora heldu da eta bertan ez da lortu, gai garrantzitsuei dagokienez, behar bezalako harmonizazioarekin aurrera egitea.
Nolanahi ere, uneko zerga sistemaren erreforma koordinatu egituratuagoa burutu nahi dela dirudi, adostasunez guztiz biribiltzen ez dena.
Aipatu beharra dago, garrantzia handia duelako, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-dekretuak, 2012ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren tasa orokorra eta murriztua nabarmenki igo zituela, %18 eta 8tik %21 eta 10era pasa baitira, hurrenez hurren.
Tokiko zergen alorrean, berritasun nabarmenenak Ondasun Higiezinen gaineko Zergan izan dute eragina, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetan.
Bizkaian, azkenik, Lurraldean ondasun higiezinen balioespen katastrala eguneratzeko gomendatutako prozesua burutu da eta horretarako araudi multzo garrantzitsua onartu da. Balio berriak aplikatu aurretik jakinarazi behar direnez, balorazio berriak 2014an sartuko dira indarrean.
Gipuzkoan, udal zergen esparruan zenbait aldaketa sartzen dituen uztailaren 4ko 4/2012 Foru Arauak toki erakundeei eskumena eman die, euren ordenantzen bidez, OHZren kuota likidoaren %150ra arteko gainordaina eskatu ahal izateko subjektu pasiboaren edo hirugarrenen –alokatu izanagatik edo erabilera lagatzeagatik– ohiko egoitza ez diren egoitza erabilerako ondasun higiezinei dagokienez.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Ogasuneko alorrak garatzen duen jarduera nagusia herritarrek helarazten dizkiguten kexa partikularrak aztertu eta ebaztean datza. Hala ere, alorrean ere garrantzia hartu du gomendio orokorrak burutzeko eta jarraitzeko zereginak, baita ofiziozko jardueren bultzadak ere. Azken horien helburua, araudi aldaketak sustatzea eta herritarrentzat egokiagoak diren administrazio jardunbideak ezartzen laguntzea da.
Krisi ekonomiko larri batean gaude eta horrek familien ekonomian duen zuzeneko eragina euskal gizartearen ehuneko oso handi batek pairatzen du, herritarren sektore askok jasandako erosteko ahalmenaren galera garrantzitsuan antzematen dena. Langabezia, lanaren estutasuna, jarduera ekonomiko mantsoagoa… familietan eskura dituzten baliabideen hondatze nabarmena eragiten ari dira eta, horrekin batera, baita bilketaren murrizketa ere.
Familia askoren finantza-egoera oso zaila da gaur egun, izan ere, euren diru-sarreren murrizketa zorrotzari dagoeneko pairatzen zuten zorpetze-maila handia gaineratzen zaio, halabeharrez.
Bereziki dramatikoa da euren ohiko etxebizitza galdu dutenen pertsonen egoera, sinatutako maileguaren kuotei aurre egin ezinik, hipoteka-bermea burutu delako.
Higiezin baten jabetzaren eskualdaketa hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren (HLBGZ) zerga egitateetako bat da eta, ondorioz, horren kokalekuaren herriko udalak hipoteka zordunari zerga horri zegokion likidazioa likidatzen zion.
Arazo larri horren aurrean, Ararteko erakundeak 2011n gomendio orokor bat eman zuen, foru arauak aldatzeko helburuarekin eta ondoren, horri jarraiki, baita zerga hori arautzen zuten udal ordenantzak ere, ohiko etxebizitzaren gaineko hipoteka betearazpenetatik sortutako lurren eskualdatzeak zergatik salbuetsita geratzeko.
Proposamen horren ondorioz hiru foru arauak aldatu dira, modu berean izan ez bada ere, izan ere, egoera horietan burututako ohiko etxebizitzaren erosleari lortutako zerga-kuotaren ordainketa helarazi zaio, eroslea zergadunaren ordezko subjektu pasibo bihurtu dela oinarri hartuta. Horrek, gainera, ezin dio zergadunari eskatu ordaindutako zerga betebeharraren zenbatekoa.
Hiru foru arauak 2012. urteko udaberrian zehar sartu ziren indarrean. Aldaketa hori zerga ordenantzetan gaineratu ez bada ere, hainbat toki erakundek zuzenean aplikatu dutela jakin izan dugu. Nolanahi ere, foru arauen eduki berria indarrean sartu zenetik, erakunde honetan ez dugu arrazoi horren inguruko kexarik jaso.
2010. urtean erakunde honek gomendio orokor bat eman zuen salatzeko zaborraren tasa kobratu izana, nahiz eta Gipuzkoako zenbait udalerritan zerbitzua modu eraginkorrean eman ez.
Onartu behar dugu, denbora ugari igaro bada ere, jardunarekin jarraitzeaz gain arazo bera antzematen hasi garela Bizkaiko Lurralde Historikoko landa guneko zenbait udalerritan. Murrizketek zaborra biltzeko zerbitzuaren antolamenduan eragina izan dute eta zerbitzu horri loturiko hiri altzarien hurbiltasun eta eskuragarritasunaren inguruko ohiko irizpideak edukiontzien eraginkortasun ratioak nagusitzen edo handitzen dituzten beste batzuekin ordezkatzen ari dira.
2012ko ekitaldi honetan zehar toki erakundeei proposatu diegu ordainagiri bidez aldizka kobratzen diren zergetan, zerga-onurak urtero eskatzeko baldintza aldatzea, onuraz hobeto baliatzeko aukera eskaintzen duten beste baldintza batzuen truke.
Toki erakundeek euren zerga ordenantzetan ordainagiri bidez aldizka kobratzen diren zergetan herritarren eskaerako zerga onura zerrenda anitza jasotzen dute. Udal batzuek, ziurrenik pertsona onuradunek ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituztela kontrolatu ahal izateko, onura horiek urtero konfiguratzen dituzte. Hori dela-eta, herritarrek urtero dagokion epean eskatu behar izaten dute aplika ditzaten.
Administrazio jardunbide oker hori hainbat udalerrik familia ugarietako kideei OHZn hobaria aplikatzean antzeman da.
Bereziki neketsua da pertsona onuradunei onuraren aplikazioa urtero ezarritako epean eskatzearen karga nekagarria helaraztea. Helburu bera lor daiteke, hau da, baldintzak behar bezala egiazta daitezke, herritarren intereserako egokiagoak diren neurriak erabiliz.
2012an ofiziozko 11 jardueren izapidea hasi da, hartzaile gisa hiru foru aldundiak eta Gasteiz eta Portugaleteko Udalak izan dituztenak. Zehazki, espediente horietan, ohiko etxebizitzaren hipoteka-betearazpenaren ondorioz sortu ahal izan zen ondare irabazia PFEZan zergatik salbuetsitzat jotzea proposatu da.
Uneko krisi egokiaren ondorioz ezohiko neurriak hartu behar dira familia asko pairatzen ari diren zailtasun larriak arintze aldera. Salbuespen horren helburua ez da euren etxebizitzaren hipoteka-betearazpena pairatu duten pertsonek bidezkoa ez den aberastasuna lortzea, ekonomikoki berreskuratzeko aukera eskainiko liekeen zerga tratamendua ezartzea baizik, etxebizitza galtzearen ondorioz eragindako familiak gizartetik baztertu ez daitezen. Foru aldundiek proposamenari heldu diote.
Etxeko langileak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean barneratu izanaren ondorioz, hiru foru aldundiei PFEZn zerga pizgarriren bat sortzeko aukera helarazi genien, etxebizitza horientzat, burututako arauaren aldaketaren ondorioz, langile horien Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzeak –etxebizitzan jardundako orduak aintzat izan gabe– zekarren ahalegin ekonomikoa aritzeko helburuarekin.
Egiturazko konponbide batek, zerga pizgarri bat ezartzeak, adibidez, etxeko lana neurri handiago batean azaleratu eta erregulatzera lagundu dezake, sektore horretan dagoen enplegu-maila hondatu ez dadin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, hasiera batean, proposamenarekiko desadostasuna helarazi zuen, ahalmen ekonomiko txikiagoa izateagatik, gastu horiek ordaindu ezin dituzten zergadunen aurrean diskriminatzailetzat jotzen duelako.
Arabako Foru Aldundiak ez du baztertu aurrerago PFEZan neurri pizgarriak gaineratzea, baina onartzen du une honetan ezin direla bideratu.
Txostena ixteko egunean ez genuen Bizkaiko Foru Aldundiaren behin betiko erantzunik jaso.
Era berean, Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergaren esparruan araudia berrikus dadin proposatu dugu, lurren balorazioa malgutzeko aukera eskaintzen duten neurriak bideratu daitezen, subjektu pasiboak frogatzen duenean higiezinaren eskualdaketan gainbaliorik egon ez dela.
Etxebizitza asko higiezinen merkatuaren goranzko zabalkuntza egoeran erosi izan dira. Hala eta guztiz ere, uneko egoera ekonomikoaren ondorioz, jabe askok saldu behar izan dituzte, baldintza zorrotzetan eta eskaerarik gabe, eta horrek higiezin horien prezioen beherakada nabarmena eragin du. Horrek guztiak, titular batzuek bizi duten estutasun egoerarekin batera, higiezin horiek erosterakoan ordaindutakoa baino gutxiagorengatik bideratutako eskualdaketak eragin ditu.
Normalean, higiezinen plusbalioen gaineko tokiko ezarpenaren helburua lurraren titularrak edo edukitzaileak ahaleginik gabe eta berezko jarduerarik gabe eskuratu dituen irabaziak zergapetzea izan da. Hau da, nabarmenki hirigintza plangintzari eta inbertsio publikoari erantzuten zioten lurren balio igoerak zergapetzen ziren eta, beraz, logikoa zen irabazi horien zati bat behintzat erkidegoan leheneratzea, udalek sortu baitzuten aberastasun hori euren hirigintza jarduerarekin.
Oso zaila da herritarrei ulertaraztea zergak ordaintzeko beharra dutela euren ikuspuntutik egon ez den aberastasun bat adierazteagatik.
Zerga horren izatezko ekitatea hiri lurrek izandako balioaren hazkundeak eratzen du, horiek eskualdatzean edo horien gainezko gozatze eskubide errealak eratzean edo eskualdatzean agertzen dena. Hori bai, foru arauek metodo objektiboa ezartzen dute hiri lurren balioaren hazkundea kalkulatzeko, printzipioz ondorioztatzen baita jabetzaren eskualdaketak edo gozatze eskubide erreal baten eratzeak edo eskualdaketak balio igoera sortuko duela beti.
Arauek ez dute jasotzen higiezinak erosi baino prezio txikiagoan eskualdatzea, baina higiezinen trafikoak erreala dela islatu du.
Hasiera batean hiru foru aldundiek, gaiaren garrantzia zela-eta, proposamenaren azterketa Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoari helaraztea eta, behar izanez gero, neurri egokiak hartzea erabaki zuten arren, koordinaziorako organo horretan sustatu beharreko ekimenen inguruko zehaztapena eskatuta, uneko araudiak zergadunaren eskubideak urratzen dituela ukatu da eta, ondorioz, proposatutako zerga erreforma gaitzetsi da.
2012ko urtarrilaren 1ean Gasteizko zaborrak bildu eta suntsitzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen udal ordenantzaren 72. tarifa indarrean sartu zen, herritarren artean desadostasun handia eragiten ari dena.
Tarifa hori, ordenantzaren hitzez hitzeko testuaren arabera, honako hauei aplikatuko zaie: “Zergaldiaren urtarrilaren 1ean inor erroldatuta ez duten etxebizitzak”. Ordaindu beharreko kuota 260 eurokoa da.
Zerga ordenantzak, gainera, zera zehazten du: “72. tarifari dagokionez, tasa honen subjektu pasibo direnen alokairuko etxebizitzei 11. 12. eta 13. epigrafeetako tarifak aplikatuko zaizkie, etxebizitza horietan inor erroldaturik ageri ez bada ere. Jabeak dagokien foru zergetan egindako aitorpenen bitartez egiaztatu egin beharko du alokairua badela”.
Eragindako herritar batzuek helarazi zizkiguten kontsulten ondorioz, ofiziozko kexa-espedientea ireki genuen Gasteizko Udalaren aurrean, neurriaren helburua zein zen zehaztu ziezaguten eskatuz. Era berean, gure zalantzak helarazi genituen, kargatutako tasa horrekin, antza, lortu nahi zen zergaz gaindiko arrazoia ikusita. Gure antolamenduak tasen zenbatekoetan aldaketak onartzen ditu, kontribuzio-ahalmenaren printzipio orokorrekin bakarrik justifika daitezkeenak. Nolanahi ere, aplikazioa malgutzeko beharra proposatu zen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren legerian etxebizitza hutsaren legezko kontzepturik ez dagoela gogorarazi zen.
Gure txosten-eskaerari erantzunez, Gasteizko Udalak, 2012ko otsailaren 21ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuela eta bertan zerga ordenantzaren epigrafe hori zalantzan jartzen zela besterik ez zuen adierazi. Toki erakunde horrek, gainera, udal hori auzitegiak horren inguruan ebatzitako erabakiari lotuko zitzaiola zehaztu zuen.
Azalpen gehiago eskatzean, toki erakunde horrek zehaztu du EAEANek, 2012ko ekainaren 6ko autoan, tarifaren aplikazioa eteteko eskaera ukatu zuela, beraz, toki erakunde horrek tasaren ordainketa eskatzen jarraitu du.
Nolanahi ere, proposatutako erreklamazio batzuk aintzat hartu direla adierazi du, bai subjektu pasiboek zerga ondorioetarako alokairu kontratu bat zutela bermatu dutelako, bai zergaren erroldak eta zentsuak bat egiten ez zutelako, edo bai 2011ko ekitaldiaren azken hiruhilekoan erositako babes ofizialeko etxebizitzak zirelako eta, beraz, 2012ko urtarrilaren 1ean esleipendunak etxebizitzan erroldatzeko epean zeudelako.
Arazo horrek konponbidea aurkitu du etorkizunera begira, izan ere, 2013rako zerga ordenantzak onartu eta aldatzeko prozesuan tarifa hori ezabatu da. Hala eta guztiz ere, txosten hau itxi deneko egunean, oraindik ere ebazteke daude eragindako herritar askok euren interes ekonomikoen defentsan sustatu dituzten erreklamazio zehatzak.
Azkenik, Portugaleteko Udalari proposatu diogu, bide publikoa aldamioekin hartzeagatiko tasa konfiguratzean, zerga kuota okupazio hori luzatzen deneko hilabeteen arabera ezar dadin. Une honetan ordaindu beharreko kuota urterokoa eta zatiezina da.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Espainiako Konstituzioak 31.1. artikuluan zera xedatzen du: “Guztiek gastu publikoei aurre egiten lagunduko dute, bakoitzak bere ekonomia-ahalbidearen arabera; horretarako, zerga-sistema zuzena ezarriko da, berdintasun– eta progresibitate-printzipioetan oinarriturik; sistema hori ez da inoiz konfiskagarri izango”.
Betebehar hori zerga araudiaren konplexutasunak berak baldintzatzen du, izan ere, zergadunei eskatzen die administrazioek eskaintzen dizkieten errenta aitorpenak betetzeko zerbitzuak erabil ditzaten. Hala ere, zerbitzu horiek erabiltzeak ez du aldatzen aitortzailearen egoera juridikoa, beraz, egin daitezkeen ustezko akatsen edo balizko irregulartasunen ondorioak zergadunek pairatzen dituzte, horiek une oro euren ardurapean jardun izan balute bezala.
Krisi ekonomiko sakon batean gaude eta horrek familien ekonomian duen zuzeneko eragina euskal gizartearen ehuneko oso handi batek pairatzen du, herritarren sektore askok jasandako erosteko ahalmenaren galera garrantzitsuan antzematen dena. Langabezia, lanaren estutasuna, jarduera ekonomiko mantsoagoa… familietan eskura dituzten baliabideen hondatze nabarmena eragiten ari dira eta, horrekin batera, baita bilketaren murrizketa ere.
Egoera horren ondorioz ezohiko neurriak hartu behar dira familia asko pairatzen ari diren zailtasun larriak arintze aldera. Horren helburua ez da pertsonak bidezkoa ez den aberastasuna lortzea, ekonomikoki berreskuratzeko aukera eskaintzen dien zerga tratamendua ezartzea baizik.
Lurren balorazioa malgutzeko aukera eskaintzen duten neurriak bideratu beharko lirateke, Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergaren esparruan, subjektu pasiboak higiezinaren eskualdaketan gainbaliorik egon ez dela frogatzen duen kasuetan. Higiezinek erosterakoan izandako prezioa baino merkeago saltzen ari dira eta errealitate hori aipatutako zerga arautzen duten foru arauetan islatu beharko litzateke.
Gure erakundeak gobernatzen dituzten sentsibilitate ezberdin eta legezkoen arteko desadostasuna Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa gainditu du eta arauzko esparrura igaro da. Herritarrentzat oso zaila da ezberdintasun horiek ulertzea, izan ere, bereziki une honetan horren korapilatsuak diren kontuei, hala nola, ohiko etxebizitzan berrinbertsioa gauzatzeko epeari dagokionez bat egiten ez duen legeria ikusi dute, harrituta.
Errekurtsoak ebazteko epearen barnean berariazko erantzun arrazoiturik ez eskaintzeak administrazioaren funtzionamendu zuzenaren kontrako prozeduraren patologia izaten jarraitzen du.
Tasa eta prezio publiko batzuetan tarifa desberdinak ezartzeko arrazoia subjektu pasiboen gaitasun ekonomikoen arteko desberdintasuna izan behar da, ez tasa edo prezio publikoa kobratzen duen udalerrian erroldatuta egotea edo ez.
Zordunei soldata bahitzen zaienean gutxienez Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) utzi beharra ondarearen kontrako premiamenduzko prozeduretan soilik aplikatzen da.
Uneko krisi ekonomikoaren testuinguruan, inoiz baino gehiago, zorren ordainketa luzatzeko eta zatitzeko adostasunak eskaini behar dira, bai betearazpen-bidean bai borondatezkoan, ekonomia apalak dituzten pertsonen bizitza estutasunean jartzen ez dutenak.
4. Herrizaingoa
1. Arloa kopurutan
2012. urtean, Herrizaingo Sailari lotutako erreklamazioak 121 izan dira, hau da, Ararteko erakundeak denboraldi horretan zehar izapidetu dituen kexa guztien %4,78. Kexen sailkapena, kasuan kasuko herri-administrazioari eta ukitu diren azpiarloei erreparatuta, honako hau izan da:
Administrazioka
– Tokiko administrazioa.....60
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza).....56
Azpiarloen arabera:
– Trafikoa.....71
– Herritarren eskubideak.....23
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....21
– Jokoak eta ikuskizunak.....3
– Herritarren segurtasuna.....2
– Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazio erantzukizuna.....1
Txostena itxi zen unean urte horretan izapidetutako kexen egoera honako hau zen:
Horrez gain, 13 ofiziozko espediente izapidetu ditugu, ondorengo azpiarloei lotutakoak hain zuzen:
– Atxiloketa-zentroak.....4
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....4
– Trafikoa.....4
– Herritarren eskubideak.....1
2011. urtearekin alderatuz, kexa kopurua murriztu egin da. Aurreko urteetan bezala, kexa gehienek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailarekin eta Bilboko Udalarekin lotura eduki dute. Halaber, Getxoko Udalarekin ere zerikusia eduki dute eta, maila baxuagoan baita ondorengo udalekin ere: Donostia-San Sebastián, Vitoria-Gasteiz, Durango, Erandio, Gernika, Hondarribia, Irun, Leioa, Urduña, Ortuella, Santurtzi eta Tolosa. Dena den, horietako batzuek kexa bat besterik ez dute jaso.
Trafikoaren arloko kexek behera egin dute. Horrek esan nahi du, aldi berean, udaletan jaso diren kexen kopurua modu baliokidean murriztu dela. Termino absolutuetan Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren kexa kopurua 2011. urtekoa baino txikiagoa izan da. Hori azaltzeko, aintzat hartu behar da urte horretako kexen artean 53 kexek Bilboko Kukutza gaztetxea hutsaraztearen eta eraistearen aurkako protestetan Ertzaintzak burutu zuen jarduera hizpide izan zutela. Arrazoi berak azaltzen du zergatik, termino absolutuetan, Herritarren eskubideak izeneko azpiarloko kexa kopuruak ere behera egin duen. Izan ere, aipatutako 53 espedientean azpiarlo horren barruan zeuden. Aipatutako inguruabarra kontuan hartuz gero eta 2011. urtearekin alderatuz gero, termino absolutuetan, Herrizaingo Sailaren jardueren kontra aurkeztutako zein Herritarren eskubideak izeneko azpiarloari dagozkion kexen kopuruak gora egin duela esan dezakegu.
Aurreko urteetan bezala, atal honetan jasotzen ditugun datuek ez dituzte barne hartzen ebatzi ezin izan ditugun kexak, hau da, Herriaren Defendatzailearen edo beste defendatzaile batzuen eskumen‑esparrukoak izapideagatik edo ukapenerako ustezko legaletakoren baten barruan egoteagatik gaian esku hartu ezin izan dugunean.
2012. urtean desegokia izan den jarduera bat antzemanez amaitutzat jo ditugun hainbat kexen kasuan, administrazioak harberak izan dira gure balorazioarekin eta euren jardunbidea zuzendu dute.
Oro har, administrazioek modu onargarrian bete dute Ararteko erakundearekin elkarlanean aritzeko betebeharra. Dena den, zenbait zailtasun topatu ditugu gure funtzioak modu egokian garatu ahal izateko. Esanguratsuenak aurten gertatu dira, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren eremuan. Izan ere, kexa batzuen bidez mahai gainean jarritako edo gure informazio eskaerek hizpide izan dituzten alderdi jakin batzuen gaineko informaziorik eza dela-eta ulertu behar izan dugu jarduera hori ez dela zuzena izan eta, kasu horietan, ez direla gure iradokizunak bete. Hauexek dira aipatu ditugun azaro adierazgarri horien adibide batzuk: Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruan izapidetutako espedienteak, Xuban Nafarratek pairatu zituen zauri larrien gainekoak eta Kukutza gaztetxea hutsarazteko eta erausteko jarduerei lotutako espedienteak, hurrengo atalean azalduko ditugunak. Dena den, arazo horiek sail bereko beste espediente batzuetan ere jazo dira.
2. Kexarik aipagarrienak
2012. urtean, Herrizaingo Sailean jaso ditugun kexen zati batek poliziaren funtzioa izan du hizpide. Horri dagokionez, beste urte batzuetan mahaigaineratutako gaien antza duten arazoak azaldu dira, funtsean, ondorengo alderdiei lotutakoak: indarkeriaren erabilera eta barruko kontrola, ustez okerrak diren jardueren barruko ikerketa, atestatuak eragin dituzten gertakariei dagokienez errealitatearekin bat datozen ala ez, atari baten barruan gorputz-miaketak egitea, “kontrasalaketa” deritzogun praktika (salaketa bat jartzea poliziaren jarduera zalantzan jartzearen ondoriozkoa denean), polizia-agenteek emandako ustezko tratu txarra, identifikazio profesionaleko zenbakia ez ematea eta salaketa bat jasotzeari uko egitea. Era berean, atxiloketaren justifikaziorik eza, atxiloketa burutzeko erabilitako indarkeria eta atxilotutako pertsonaren eskubideen gaineko informaziorik eza berriro ere azaldu diren alderdiak dira.
Aurten izapidetu ditugun kexek ageriak utzi dute berriro ere erakunde honek arlo horretako gehiegikeriak saihesteko eta, gertatuz gero, antzeman ahal izateko proposatutako prebentzio eta kontrol mekanismoak ez direla bete. Une honetan gomendio horiek guztiak “Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistema” gaiari buruzko urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean jaso dira.
Kukutzan Ertzaintzak burutu zuen jarduerari buruzko kexetan, 2012. urtean amaitutakoak, arazo horiek begi bistakoak izan dira. Espediente horiei dagokienez gure esku-hartzea amaitzeko emandako ebazpenean zehaztasunez aztertu ditugu (“Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 21ekoa, horren bidez, Ertzaintzak Kukutza gaztetxea (Bilbo) barne hartzen zuen higiezina hustu eta eraisterakoan aurrera eramandako esku-hartzeari lotutako hainbat espedienteetako jarduera amaitu da”).
Modu berean, Iñigo Cabacas hil zuen eta Xuban Nafarrateri zauri larriak eragin zizkion gomazko pilotaren inpaktuari lotutako inguruabarrak ezagutzeko izapidetu genuen espedientean ere mahaigaineratu dira. Espediente horri lotutako jarduera amaitzen duen ebazpenean kontu horietako batzuk modu sakonean aztertu dira (“Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 30ekoa. Horren bidez, Ertzaintzak Bilbon eta Gasteizen gauzatu zituen bi esku-hartzeen ondorioz hasitako ofiziozko espedientean egin duen jarduera bukatzen da. Esku-hartze haietan bi gazte heriotza eragiteraino eta larriki zauritu zituzten, hurrenez hurren”).
Aipatutako bi ebazpenak Ertzaintzari buruzkoak dira baina alor horretan egon diren arazoek tokiko polizia kidegoak ere hizpide dituzte.
2012. urtean, zehazki jatorri atzerritarra duten pertsonengan eragina duten kexatzeko arrazoiak errepikatu dira, hala nola, diskoteka eta pubetan sarrera ukatzea ustez baldintza pertsonal horren ondorioz eta etxebizitza gisa erabiltzen dituzten eraikin abandonatuetan atzerritarrak kaleratzea eragin duten poliziaren esku-hartzeak, Polizia Nazionalarekin batera burututakoak. Kexa horiek xehetasun osoz jorratu dira “Etorkinak” izeneko atalean.
Preso baten gaineko poliziaren zaintzan hartutako segurtasun neurriek gomendio bat eragin dute. Horren inguruko zehaztasunak “Espetxeratutako pertsonen” atalean eman dira.
Poliziaren funtzioaren inguruan aurten aurkeztu diren kexek beste alderdi batzuk agerian utzi dituzte, hala nola, salatutako pertsonari dagokionez, salaketa bati emandako tratamenduari buruzkoak, herritar jakin batzuei egindako ustezko legez kanpoko poliziaren jarraipenak eta poliziaren prentsa-ohar baten edukia, enpresa bati iruzurrezko jardunak esleitu zizkiona.
Trafikoaren azpiarloan, 2012. urtean izapidetutako kexak zigortzeko araubideari buruzkoak izan dira batez ere, azken urteetan bezala, eta prozeduraren izapidetzean eragina duten zenbait alderdi mahai gainean jarri dituzte berriro ere. Horren inguruan aurreko urteetako arazo berak edo antzerakoak azaldu dira, adibidez, jakinarazpenak egiteko moduari, arau-hausteak frogatzeari eta formula estandarren erabilerari lotutakoak, besteak beste. Hala ere, beste arazo batzuen berri ere eman dute, Leioako Artaza parke publikoan ibilgailuak sartzeko debekua betetzen ez dela, besteak beste. Azken kasu horretan, Leioako Udalak eskatu diogu kexan salatutako egoera konpontze aldera beharrezkoak diren neurriak har ditzan (“Arartekoaren ebazpena, 2012ko abenduaren 18koa. Horren bidez, Leioako Artaza parke publikoaren erabilerari dagokionez errespetatu behar diren zenbait arauren ez-betetzea salatzen zuen kexa baten inguruko esku-hartzea amaitu da”).
3. Araudi mailako testuingurua
Legeriari dagokionez, 2012. urteko berritasun nagusia Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemaren Antolamenduari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legea izan da, uztailaren 7an indarrean sartu zena. Xedapen horrek neurri batean Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legea aldatu du eta segurtasun publikoaren euskal sistemaren enbor-arau izan nahi du. Bertan, gai horri lotutako hainbat azpisistema bildu dira, horien artean, polizia eta herritarren segurtasuna, larrialdiak eta babes zibila, trafikoa eta bide segurtasuna, jokoak, ikuskizunak eta aisialdiko jarduerak eta segurtasun pribatua.
Era berean, aipatu behar da Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak izena aldatu duela eta, abenduaren 17tik aurrera, Segurtasun Saila deitzen dela (Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua).
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko espedienteak
Urte honetan zehar izapidetu ditugun ofiziozko espediente guztien artean, hauek azpimarragarriak dira: Ertzaintzaren jardueren gaineko bat, jarduera horien ondorioz Iñigo Cabacas eta Xuban Nafarrate heriotza eragiteraino eta modu larrian zaurituak izan baitziren, hurrenez hurren eta Ertzaintzak eta tokiko poliziek istripua izan duten pertsonen senideei ematen dieten informazioa ezagutzea helburu duten espedienteak; izan ere, kasu horietan poliziak istripuan bertan eta senidea ospitalera eramateko prozesuan esku hartzen du. Espediente horietako lehenengoa aurretik aipatu dugun 2012ko azaroaren 30eko ebazpenaren bidez amaitu zen eta besteek abenduaren 17ko 3/2012 Gomendio Orokorra eragin zuten, hurrengo IV.5. atalean aipatuko dena.
Halaber, aipatu behar da ibilgailuak gidatzerakoan substantzia estupefazienteak, psikotropikoak, suspergarriak edo antzerakoak antzemateko probetan emaitza positiboa ateratzen denean Ertzaintzaren eta tokiko polizien jarduteko modua ezagutze aldera ireki dugun espedientea, txostena itxi zen unean, oraindik amaitu gabe zegoena.
Azkenik, 2012. urtean zehar Ertzaintzaren Terrorismoaren Aurkako eta Informaziorako Taldeak egindako atxiloketen bideo-grabaketen hiruhilekoko jarraipena egite aldera izapidetu dugun espedientea aipatu nahi dugu. Horri esker, grabatutako materiala desagerrarazi baino lehen, hau da, hiru hilabeteko epea baino lehen (erakunde honen iritziaren aurka, Herrizaingo Sailak epe hori mantendu du) ikusteko aukera edukiko dugu.
4.2. Txosten berezien jarraipena
Aurreko urteetan bezala, atxiloketa-zentroetan egindako bisitaldiek eta kexen izapidetzeak gai horri lotutako bi txosten berezien jarraipena egiteko aukera eman digute: “Ziegak. Udalaren eta Ertzaintzaren atxiloketa-zentroak” (1991) eta “San Frantzisko (Bilbo) eremuan atzerritarrak tartean izanik poliziak burututako jardueren inguruan Ararteko erakundeak izandako esku-hartzea” (1998ko ohiko txostena, I.1. kapitulua, 1.6. atala).
“Ziegak. Udalaren eta Ertzaintzaren atxiloketa-zentroak” txostenaren betetzeari buruz egindako balorazioa hurrengo IV.4. atalean laburtuta ageri da.
“San Frantzisko (Bilbo) eremuan atzerritarrak tartean izanik poliziak burututako jardueren inguruan Ararteko erakundeak izandako esku-hartzea” txostenari dagokionez, oraindik ere ez-betetzeak antzeman ditugu polizia agenteek pertsona horiei eman beharreko tratuan, hau da, honako alderdi hauen inguruan: haiengana hurbiltzeko modua, desadostasunen aurrean erreakzionatzeko modua, bide publikoan burutzen diren jardueretan objektu pertsonalen gaineko kontrola egiteko modua, jarrera lekukoak egonez gero eta identifikazio profesionaleko zenbakia emateari uko egitea.
4.3. Gomendio orokorren jarraipena
2012. urtean izapidetu ditugun kexei eta atxiloketa-zentroetan egindako bisitaldiei esker, “Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistema” gaiari buruzko urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren jarraipena egin ahal izan dugu. Gaur egun, bertan, Herrizaingoaren arloan egin ditugun gomendioen zati handi bat bildu da. Horietako batzuen jatorria “San Frantzisko (Bilbo) eremuan atzerritarrak tartean izanik poliziak burututako jardueren inguruan Ararteko erakundeak izandako esku-hartzea” izeneko txostena bera eta aurreko beste gomendio batzuk dira.
Poliziaren jardueren barruko ikerketan gabezi garrantzitsuak antzematen jarraitu dugu. Atzerapenak barruko ikerketen hasieran, horien edukiak ‑kasu askotan eskasa eta partziala‑ eta poliziaren jarduerari lotutako auzi penalaren izapidetzearen ondoriozko ikerketarik ezak antzeman ditugun gabeziarik garrantzitsuenak izaten jarraitzen dute. Horrez gain, egiaztatu dugu eremu horretan oraindik ez direla jarduteko protokolo argiak ezarri.
Era berean, kontrol mekanismoak ezartzearen inguruan ez-betetzeak gertatzen dira, batez ere, indarkeriaren erabilerari, polizia-agenteek jasotzen dituzten kexei eta hasiera batean bide judizialean arau-hauste gisa kalifikatutako ez-zilegitasun penalen (batzuetan, zigor arloko jurisdikzioak ez du arau-hausterik antzematen) ondoriozko atxiloketei dagokienez.
Dakigunaren arabera, ematen du ez direla gomendatutako prebentzio mekanismoak ezarri, soilik estereotipoetan edo pertsonen kanpoko ezaugarri jakin batzuetan oinarritutako jarduera baztertzaileak saihestea helburu zutenak, ezta Polizia Nazionalarekin komunikazio bideak ezarri direnik ere, identitatea baieztatzeko izapideak ez dezala atzerritarren atxiloketa justifikaziorik gabe luzatu. Guk dakigunaren arabera, ez dute jarduteko koderik ezarri polizia kidegoek immigrazioaren inguruan informazioari ematen dioten tratamenduari lotuta.
Ez da guztiz bete egin genuen gomendioa, polizia funtzionarioek poliziaren uniformean, begi bistakoa den tokian hain zuzen ere, identifikatzeko balio duen zenbaki edo erreferentzia bat eramateari buruzkoa. Atxiloketa-zentroetan egin ditugun bisitaldietan zehar, egiaztatu ahal izan dugu Ertzaintzak identifikazio agiri bat gaineratu duela uniformeetan. Hala ere, ez da erraz ikusten. Beste kasu batzuetan, Bilboko Udaltzaingoaren kasuan adibidez, oraindik ez da inolako identifikazio-erreferentziarik erakusten.
Modu berean, atxiloketa-zentroetan egindako bisitaldien bitartez, Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak (2010eko urteko txostena) izenekoan eta Miaketa pertsonalaren diligentzia poliziaren bulegoetan gomendio orokorrean (2001eko urteko txostena) jasotako iradokizunen jarraipena egin ahal izan dugu. IV.4. epigrafean jarraipen horren emaitza modu laburtuan jaso dugu.
Trafikoko azpiarloari lotutako zenbait kexatan, egiaztatu ahal izan dugu zigortzeko prozeduretan jasotzen den motibazioak ez dituela beti “Trafikoa, ibilgailu motordunen zirkulazioa eta bide-segurtasuna: aurrez taxututako ereduen erabilera zehapen prozedurak tramitatzean. Zenbait arazo defentsarako eskubidearen inguruan” (2003ko urteko txostena) gomendioan jasotako exijentziak betetzen.
4.4. Ikuskapen-bisitak
2012. urtean Ertzaintzaren Erandioko eta Zarauzko atxiloketa-zentroak, Terrorismoaren Aurkako eta Informaziorako Taldearen menpe daudenak, eta Bilboko Miribillan dauden Udaltzaingoaren bulego berriak ikuskatu ditugu.
Oro har, Ertzaintzaren instalazioek euren eginkizunerako egokiak izaten jarraitzen dute. Dena den, ez daukate adingabeak zaintzeko bulego zehatzik, urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak (17.3. artikuluan) eskatzen duen moduan. Bilboko Udaltzaingoaren atxiloketa-zentroko instalazioetan adingabeentzako bulego zehatz bat dago eta duten eginkizuna aintzat hartuta egokiak direla esan dezakegu, hobekuntzak proposatu ditugun arren.
Ertzaintzako zentroetan gure gomendioak betetzen dira atxilotuei ematen dizkieten elikagaiei dagokienez. Udaltzaingoaren zentroak, berriz, ez ogitartekoak ematen baitituzte atxiloketak 24 ordu baino gehiago irauten badu ere.
Hiru zentroek atxiloketa grabatzeko bideo-grabaketa sistema daukate. Ertzaintzan ematen du sistema 2006ko ohiko txostenean aztertu genuena dela (I. kapitulua, 7.1. atala) gure ikuspuntuaren arabera, mekanismo horrek eraginkorra izateko eduki behar dituen baldintza guztiak betetzen ez zituela ulertu genuen arren eta urriaren 6ko 81/1999 Gomendioan hala adierazi bagenuen ere (1999ko ohiko txostena, II. kapitulua, 7.2.A atala). Udaltzaingoaren polizia-etxea ere ez da gomendioan azaldutakoari guztiz egokitzen.
Zentroek ez dituzte atxiloketen bideo-grabazioaren inguruko proposamen berririk gaineratu, “Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak” agirian eta urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean “Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistema” izenekoan jaso baditugu ere.
Ez dute bermatzen grabatutako materiala grabatutako jardunen ondoriozko erantzukizun administratibo eta penal posibleak preskribatzeko gehienezko epealdia errespetatzeko nahikoa denboraz gordeko denik eta, orobat, ez dute kontuan hartzen giza eskubideak bermatzeaz arduratzen diren erakundeek (Ararteko erakundeak, besteak beste) esku hartzeko duten epea, beraz, hori guztia defendatzen ditugun irizpideetatik aldentzen da.
Orokorrean, hiru zentroetan aztertu genituen atxiloketen erregistroak modu zuzenean beteta zeuden baina zenbait akats antzeman genituen (ez aipatzeak, bat ez etortzeak ordutegian eta jardueren isla generikoak).
Terrorismoaren Aurkako eta Informaziorako Taldearen menpe dauden zentroetan oraindik ez dira ordutegiei, otordu kopuruari eta aplikatu beharreko jarraibideak ez betetzeko arrazoiak azaltzeko beharrari lotutako irizpide orokorrak ezarri, erakunde honek gomendioa egin badu ere. Modu berean, oraindik ez dira telefono bidezko deiak grabatzen. Dei horien bidez, atxilotutako pertsonaren senideei gertatutakoaren berri ematen zaie. Bestalde, egiaztatu ahal izan dugu urte honetan egindako inkomunikatutako atxiloketa bakarrak ez dituela gure iradokizunak betetzen.
Udaltzaingoaren zentroak zenbait gabezi daude atxiloketa-liburuen edukiari lotuta. Horren ondorioz, hobekuntzak proposatu ditugu eta adingabeei dagokiena legean xedatutako eskakizunak bete ditzan eskatu diegu.
Hiru zentroetan aztertu genituen eskubideen gaineko informazio-aktetako batzuek ez dituzte Prozedura Kriminalaren Legearen 520. artikuluan ezarritakoa betetzen. Izan ere, atxiloketa eragin zuten gertakarien kalifikazio juridikoari buruzko informazioa biltzen zuten baina ez, aldiz, gertakarien gainekoa. Horrez gain, Udaltzaingoaren zentroak ez dauka euskarara edo beste hizkuntza batzuetara itzulitako informazio-aktarik.
Hiru zentroetan ez diote atxilotutako pertsonari abokatu baten laguntzarik eskaintzen atxilotzen duten unetik, izapide jakin batzuetarako besterik ez baitute laguntza hori ematen.
Egiaztatu genituen atxiloketa batzuetan ez zioten atxiloketa epaitegiari eta Abokatuen Elkargoari berehala jakinarazi. Kasu batean atxilotutako pertsonari ez zioten unean bertan haren eskubideen berri eman. Gainera, kasu horietan guztietan atzerapenaren arrazoia ez da dokumentatu.
Zarauzko Ertzaintzaren zentroan eta Udaltzaingoaren zentroan, oro har, soilik jasotzen da atxilotutako pertsonari egin zaion gorputz-miaketa mota baina ez da zehatzen zertan datzan, ezta modu horretan egiteko arrazoiak ere. Azken hori ere ez dator bat gure gomendioekin. Terrorismoaren Aurkako eta Informaziorako Taldeen menpe dauden zentroetan alderdi horien gaineko txosten bat egin ohi da baina egiaztatu ahal izan dugu, kasu batean, jasotako justifikazioa ez zela nahikoa zehatza.
Bilboko Udaltzaingoaren zentroan, atxiloketan parte hartzen duten polizia agenteek atestatuan egiten duten azalpena taldeka egin ohi da, ez banaka, nahiz eta gure gomendioetan kontrakoa hobetsi.
4.5. Gomendio orokor berriak
2012ko abenduan “Arartekoaren 3/2012 Gomendio Orokorra, abenduaren 17koa. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Osakidetzak eta Udaltzaingoek koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripuetako biktimen familiei informazioa ahalik eta lasterren eman dakien bermatzeko” izeneko gomendioa egin da. Gomendioak Herrizaingo eta Osasun arloetan eragina dauka eta hauxe saihestu nahi da: istripu batean esku hartzen duten zerbitzu publikoen arteko koordinaziorik ezaren ondorioz biktimen inguru pertsonalari ospitaleratzearen edo istripuaren beraren berri ez ematea edo gehiegizko atzerapenarekin jakinaraztea.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. 2011. urtearekin alderatuz Herrizaingoaren arloan jaso diren kexen kopuruak behera egin du. Murrizketa, batez ere, trafikoaren eta udalen azpiarloan nabaritu da. Aurten ere, kexa gehien jaso dituzten administrazioak Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saila eta Bilboko Udala izan dira. 2012. urtean jarduera okerren bat antzemanez amaitutzat jo ditugun kexa askotan, administrazioek euren jarduna zuzendu dute. Oro har, administrazioek modu onargarrian bete dute Ararteko erakundearekin elkarlanean aritzeko betebeharra. Dena den, zenbait zailtasun topatu ditugu gure funtzioak modu egokian garatu ahal izateko. Urte honetan esanguratsuenak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren eremuan gertatu dira. Izan ere, zenbait espedientetan, horietako batzuk oso larriak diren gertakariei lotutakoak, ez diete gure informazio eskaerei erantzun.
5.2. Aurten bizitzeko eta osotasun fisikorako eskubidea modu larrian urratu dute Iñigo Cabacasen heriotza dela-eta. Heriotza Ertzaintzak jaurti zuen gomazko pilota baten inpaktuaren ondoriozkoa izan zen. Horrez gain, polizia kidego berak gauzatutako esku-hartze batean zehar beste gazte batek, Xuban Nafarratek, pairatu zituen lesio larrien ondorioz ere eskubide hori urratu egin da. Antzerako gertakariak jazo ez daitezen, poliziaren jardueretan eskubide horrekiko errespetuak eta babesak lehentasuna eduki behar dute. Halaber, 2012ko azaroaren 30eko ebazpenean proposatu ditugun neurriak hartu beharko lirateke.
5.3. Poliziaren funtzioari buruzko kexek honako gai hauei lotutako arazoak agerian jarri dituzte: indarkeria eta barne kontrola, ustez zuzenak ez diren jardueren barne kontrola eta atestatuak, eragin dituzten gertakariei dagokienez, errealitateari egokitzen diren ala ez. 2012ko azaroaren 30eko ebazpenean eta Kukutzan Ertzaintzak burutu zuen esku-hartzearen gaineko ebazpenean (Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 21ekoa) arazo horiek aztertzeaz gain, urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean iradoki genituen prebentzio eta kontrol mekanismoak ezartzeko beharra errepikatu da. Azken gomendio hori Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistema” gaiari buruzkoa da; izan ere, horren inguruan ez-betetze egoerak antzeman dira.
5.4. Poliziaren jardueren barruko ikerketak ondorengo helburuak bete beharko lituzke: gertakariak argitzea, erantzuleak zehaztea, egoera hori errepikatu ez dadila beharrezkoak diren neurriak ezartzea eta biktimen erabateko ordaintza lortzea. Modu berean, bizitzeko eta osotasun fisikorako eskubidean eragina duenean edo oinarrizko eskubideren bat modu larrian urratzen denean mekanismo independente batek gauzatu beharko luke. Horrez gain, arma hilgarri bat erabiltzen den bakoitzean ere aurreko irizpidea aplikatu beharko litzateke.
5.5. Atzerritarrak izateagatik, atzerritarrak diren pertsonengan berariazko eragina duten arazoek bere horretan jarraitzen dute eta ez dira eremu horretako jarduera baztertzaileak saihesteko gomendatu ditugun prebentzio mekanismoak ezarri.
5.6. Aske izateko eskubideari lotutako arazoak ere mahai gainean jarri dira berriz, bai eta atxiloketaren justifikaziorik eza, hori burutzeko erabilitako indarkeria eta pertsona atxilotuak dituen eskubideen inguruko informaziorik eza ere.
5.7. Egiaztatu dugu Ertzaintzaren Terrorismoaren Aurkako eta Informaziorako Taldearen menpe dauden zentroetan oraindik proposatu ditugun zenbait neurri ez direla ezarri. Aurten egin den inkomunikatutako atxiloketa bakarraren eskaerak, bisitaldia egin genuen unera arte, ez zituen osotasunean betetzen gure gomendioak motibazioaren zehaztasun mailari dagokionez.
5.8. Mekanismo horren eraginkortasuna bermatze aldera, ez da oraindik zehaztu eperik atxiloketen grabazioak kontserbatzearen arloan eta ez dira erakunde honek proposatu dituen beste neurri batzuk hartu, beraz, horrek haren berme izaera mugatu egiten du.
5.9. Ertzaintzaren atxiloketa-zentroetan adingabeak zaintzeko berariazko gelak antolatu behar dituzte. Bilboko Udaltzaingoak ziurtatu behar du haientzat erreserbatuta dagoen gelan zaintzapean dauden adingabeek ez dutela harremanik izango atxilotuta dauden helduekin eta adingabeen atxiloketa-liburuaren edukia arautzen duten arauetara egokitzen dela.
5.10. Atxiloketari lotutako erregistroek eta gainerako dokumentuek fideltasun eta zehaztasun osoz islatu behar dute jarduera nola gauzatu den eta irizpide orokorretatik nolabait aldenduz gero behar bezala justifikatu behar da. Arreta handiz bete behar dira eta horien edukian desadostasunik ez dagoela edo erregistratu gabe geratu den jardunik ez dagoela ziurtatu behar da. Eskubideen informazioari buruzko aktetan jasota geratu behar da pertsona atxilotuari leporatzen zaizkion gertakariak zeintzuk diren jakinarazi zaiola.
5.11. Atxilotutako pertsonari abokatu baten laguntza eskaini behar zaio atxiloketa gertatzen den unetik aurrera, ez bakarrik izapide jakin batzuk egiteko. Hori aurten aztertu ditugun atxiloketetan ez da bete.
5.12. Atxiloketan zehar gorputz-miaketa behar bezala dokumentatu behar da jakin ahal izateko nola burutu den eta zergatik erabaki den modu horretan egitea. Horretarako, motibazio generikoak edo estandarrak ez dira onargarriak. Bide publikoan gauzatzen diren jardueretan ez da egokitzat jotzen erregistroa atari baten barruan egitea.
5.13. Trafikoaren azpiarloko kexek zigortzeko araubideari lotutako zenbait arazo agerian utzi dituzte, batez ere, jakinarazpenen, arau-hausteak frogatzearen eta formula estandarrak erabiltzearen ingurukoak. Nabarmendu behar dugu berriro ere aldez aurretik egindako ereduak erabiliz izapidetzeak ezin duela defendatzeko eskubidea kaltetu eta errugabetasun-presuntziorako eskubidea errespetatu behar dela. Era berean, azpimarratu behar da ediktu bidezko jakinarazpena salbuespenezko irtenbidea dela eta hartaz baliatzeko ezinbestekoa dela administrazioak jakinarazpen pertsonalak bermatzeko bideak agortu izana.
5.14. “Arartekoaren 3/2012 Gomendio Orokorra, abenduaren 17koa. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Osakidetzak eta Udaltzaingoek koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripuetako biktimen familiei informazioa ahalik eta lasterren eman dakien bermatzeko” izeneko gomendioa egin da.
5. Justizia
1. Arloa kopurutan
Justiziaren alorrak 2012. urtean zehar 34 jarduera-eskaera erregistratu ditu guztira, hau da, urtean zehar Arartekoak izapidean onartutako guztien %1,34. Hona hemen arlokako banaketa:
– Justizia Administrazioaren eta bulego judizialaren funtzionamendua.....18
– Doako laguntza juridikoa.....5
– Abokatuen eta prokuradoreen elkargoak.....4
– Beste elkargo profesional batzuk.....3
– Justizia administrazioaren giza-eta diru-baliabideak.....2
– Herritarren eskubideak.....1
– Beste alderdi batzuk.....1
Arlo honetan jasotako gainerako erreklamazioak, formalki baztertu behar izan ditugu, horien gaineko eskumenik ez genuelako. Zenbait kasutan, partikularren arteko gatazkak izan dira; beste zenbaitetan, berriz, Estatu zentraleko administrazio-organoen jarduketen aurkako kexak izan dira, eta, beraz, estatuko gure homologoari helarazi dizkiogu horiek. Gainerakoak auzitegien erabakiekin ados ez egoteagatik sortu dira, eta haien independentziak galarazi egiten du jurisdikziotik kanpoko instantziek kontrola ditzaten. Horregatik, kexek auzibidean zeuden auzien ebazpen edo izapideari eragiten ziotenean, kasuan-kasuan bidezko ziren errekurtso-bideetara igorri behar izan ditugu beroriek planteatu dituzten pertsonak; eta gobernu izaerako kontuei buruzko auziei dagokienez, berriz, Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari, Fiskaltzari edo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Ikuskaritza Zerbitzuari eman diegu horien berri.
2. Kexarik aipagarrienak
Ondoren aipatuko ditugun bi kasuek Justizia arloak Arartekora kexa jartzera etorri diren herritarrei emandako laguntza azaltzen dute:
2.1. Gasteizko Justizia Jauregiko Osoko Balorazio Forentseko Unitatearen instalazioetako pribatutasun baldintzak
Salatutako egoera: Gasteizko Justizia Jauregian dagoen Osoko Balorazio Forentseko Unitateak herritarrei arreta eskaintzeko dituen baldintza materialen inguruan jasotako hainbat lekukotzen ondoren, erakunde honek espediente bat ireki zuen erabiltzaileen intimitatea zaintzeko egokiak ote ziren zehazte aldera. Jasotako erreklamazioen arabera, horiek aztertzeko erabiltzen den aretoa unitateko gainontzeko erabiltzaileen itxarongelaren alboan dago, manpara batekin besterik ez banatuta, ate batez gain. Horrela bada, harrera-gelatik zailtasunik gabe entzuten da azterketa bideratzen den aretoan tonu arruntean bideratzen den edozein elkarrizketa.
Hala azaltzen zigun, adibidez, aipatutako itxarongela horretan beste pertsona batzuen alboan eserita esperoan zegoen emakume batek, semea unitateko langileek aztertzen zuten bitartean: azaldu zigunez, bera zegoen lekutik argi eta garbi entzun ahal izan zuen bere semeak, manpararen bestaldean, bere aitaren eta aitonaren aldetik jaso zituen sexu-abusuak kontatzen zituela, bere alboan eserita zegoen beste erabiltzaile batek harriduraz begiratzen zuen bitartean.
Arartekoaren esku-hartzea: Erakunde honetako langileak Gasteizko Justizia Jauregira joan ziren eta bertan egiaztatu zuten balorazio unitate horrek zerbitzua emateko erabiltzen dituen instalazioen baldintza materialak deskribatutakoak zirela, bai aipatutako eremuen kokapenari dagokionez, bai horietako batetik bestean esandakoa –ozen hitz egin gabe- entzuteko aukerari dagokionez.
Hori zela-eta, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailera zuzendu ginen, egoera azaltzeko eta azterketa horietan pribatutasuna bermatzeko beharra gogorarazteko, are gehiago bertan jorratu daitezkeen gaien izaera kontuan hartuta.
Emaitza: Sailak instalazioak ikusi zituen eta aipatzen genuen barrera fonikorik ez zegoela antzeman zuen. Irregulartasun hori konpontzeko helburuarekin, egituran erreformak eta aldaketak agindu zituen. Horien eraginkortasunak, nolanahi ere, erakunde honen jarraipenaren helburu izaten jarraituko du.
2.2. Frantzian hildako Arabako mendizale baten heriotza erregistratu gabe
Salatutako egoera: Gasteizko herritar bat Defentsa-erakunde honetara jo zuen semearen heriotza-ziurtagiria lortu ezin zuelako. Semea duela 15 urte hil zen Frantziako Pirinioetan gertatutako mendiko istripu batean.
Heriotza istripua jazo zeneko herriko udal agintariek emandako aktan jasota geratu zen. Espainiako kontsula herri hartaraino joan zen familiari zegokion izapideekin laguntzeko. Hala ere, ez zegoen Erregistro Zibil Zentralean inskribatuta, horrek hildakoaren gurasoei jakinarazi zienez Gasteizko Erregistro Zibilaren bidez semearen heriotza-ziurtagiria eskatu zutenean. Familiak azken horretara jo zuen bakoitzean egoera argitze aldera, lortzen zuten erantzun bakarra heriotza inon jasota ez zegoela izaten zen. Ondorioz, erreklamatzaileari eskaera ukatzeaz gain, semeak ofizialki bizirik jarraitzen zuen eta, hil eta hamabost urte ondoren, mota guztietako administrazio eskabideak jasotzen zituen bere izenean. Horrek senideengan eragiten zuen kalte moralaz gain, heriotza egiaztatu ezin izateak arazo praktiko nabarmenak eragiten zizkien, bai ondareei zegokienez bai ondorio fiskal eta oinordetzakoei zegokienez.
Arartekoaren esku-hartzea: Egiaztatu genuenez arazoa sortu zen, arrazoiren batengatik, heriotza ez zelako bere garaian kontsuletxeko bulegoan jasota geratu, bertako arduradunak zegozkion izapideak bideratu zituen arren. Erregistro Zibilaren araudian egoera horietarako xedatutako prozeduraren berri eman genion familiari, hau da, Erregistro Zibil Zentralean, Gasteizko Erregistro Zibilaren bidez, epez kanpoko inskripzioa eskatu beharko zuten. Bagenekien, hala ere, horretarako asko itxaron beharko zutela, Erregistro Zibil Zentralean metatzen den atzerapena zela-eta. Ondorioz, eta familiak horren gai mingarrian hari egotzi ezin zitzaion akats batengatik urte horietan guztietan pairatu zuen informazio falta kontuan hartuta, Pauen dagoen Espainiako Kontsulatu Nagusiarekin harremanetan jartzea erabaki genuen, arazoa konpontzeko bide zuzenagoa aztertzeko helburuarekin: Defentsa-erakunde honek –eskubideak bermatzen dituen erakunde gisa– eska ziezaiola Kontsulatuari bere Erregistroan inskribatu zezala, gure erreklamatzaileak zentzu horretan egindako eskaera egiaztatuz eta, beharrezkoak ziren gainontzeko agiriekin batera, heriotza gertatu zeneko lekuko udalak bere garaian eman zuen akta eskainiz.
Emaitza: Kontsulatuak gure eskaera azkar eta eraginkortasunez bideratu zuen. Heriotza bere Kontsulatu-erregistroan jaso zuen eta inskribatze horren hiru kopia konpultsatu bidali zizkigun, berehala familiari helarazi genizkionak ondorio guztietarako erabil zitzan, gertatu zen moduan.
3. Araudi- eta gizarte-testuingurua
Aurreko urteetan Justizia Administrazioak eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatea okerragotzeko arriskua zegoela ohartarazi genuen, eskura dituen bitartekoen murrizketen ondorioz. Arrisku hori areagotu egin da krisi ekonomikoak, aurten gertatu den moduan, bere izaera sistemikoa azaldu duen heinean ezagutzen genuen ongizate estatua mehatxatu arte.
Hori esatean, ez dugu soilik esan nahi krisiak, jasotako kexek adierazten duten moduan, gure epaitegiei baliabide material eta giza baliabide nahikoak eta ongi kudeatuak eskaintzeko beharrezkoak diren hobekuntzen erritmoa mantsotu duenik. Horrez gain, kexa horiek, orain arte inoiz gertatu ez den moduan, justiziak, botere publikoa den heinean, herritarren askatasuna eta berdintasuna benetakoak bihurtuko dituzten baldintzen sustapenean konstituzionalki esleituta duen zeregina apelatu dute. Eta halako baldintzek, hizpide dugun urtean zehar, okerrera besterik ez dute egin.
Testuinguru horretan antzeman ditugu urtean zehar onartutako edo iragarritako arauzko aldaketak, baita operadore juridikoen artean eragin dituzten erantzunak ere. Beharbada esplizituena euskal epaileek, Justizia Auzitegi Nagusiko magistratuen batzordearen bidez, jurisdikzioaren erabilera baldintzetan euren ustez gertatzen ari den narriatze larriaren inguruan burututako salaketa izan da. Narriatze hori, haien ustez, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1935 Lege Organikoa aldatzen duen Justizia Administrazioko aurrekontuen eraginkortasunerako neurriei buruzko abenduaren 27ko 8/2012 Lege Organikoan gaineratutako batzuek bultzatu dute. Hala baieztatzean, euskal auzitegi goreneko magistratuak ez ziren bakarrik ezta nagusiki ere neurri horietatik sortutako korporazio egoerei –bajak, baimenak, ordezkapenak– buruz ari. Bereziki azpimarratzen zuten horiek, onartzekotan, justizia ‘garestiagoa eta mantsoagoa’ bihurtuko zutela eta, gainera, “epaile gutxiago eta baliabide gutxiago” egongo liratekeela. Gasteizko Epaileen Batzordeak erreformaren “konstituzio kontrakotasuna” aipatu zuen, eta Donostiakoak “justizian inbertitu ez izana, plazen izoztea, sistemaren mantsotasuna eta eraginkortasun falta edo epaitegi bakoitzaren lan-karga zehazten duen azterlanik ez egotea” salatu zuen.
Ildo berean, abokatutzaren kasuan, Doako Justiziaren araudi berriarekiko aurrez aurreko aurkakotasuna aipatu beharra dago, ekainaren 19ko 110/2012 Dekretuan jasotakoa. Irailaz geroztik indarrean dagoena, gure erkidegoko hiru abokatuen elkargoek ez eraginkortzat eta bidegabekotzat jo zuten, atzerapen burokratikoen, profesionalentzako babesgabetasunaren eta justiziapekoarentzako defentsa-gabeziaren iturri gisa ikusten baitute. Txosten hau itxi zen egunean horregatik guztiarengatik Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean errekurtsoa aurkeztuta zegoen.
Tasa judizialen araudi berriarekiko kritikak ezohiko guztien adostasuna izan zuen ezaugarritzat. Tasa horiek iragarri izanaren ondorioz, azaroan, indarrean sartu aurretik, epaitegi batzuk lanez gainezka egon ziren demanda ugari aurkeztu zirelako tasak ordaindu behar ez izateko. Euskal epailetza, fiskaltza eta abokatutzako ordezkari gorenek tasak “neurriz kanpokoak direla eta herritarrak Justizia Administrazioarekiko izan behar duen irismenarekin loturarik ez dutela” adierazi zuten.
Balorazio horiek operadore juridikoen artean izan duten adostasuna nabaria da, baita haren ikusgarritasun publikoa ere epaitegien ateetan. Baina are aipagarriagoa da, gure ustez, sistema baten funtsezko alderdietan duen eragina, beharbada, orain bezain nabarmenagoa inoiz izan ez den oinarrizko kontrastea sortzen duena: Zuzenbide Estatu Sozial eta Demokratiko batean Justiziak duen zeregina une honetan bete behar duenaren kontra jartzen duena. Azken hori bi faktorek zehazten dute: alde batetik, herritarrek epaitegien ateetan aldarrikatuta ikusten dituzten eskubideak bere osotasunean eraginkor bihurtzeko beharrezkoak diren giza baliabiderik eta baliabide materialik ez egotea; bestetik, une honetan dagoen legeriaren ondorioz auzitegiek, hainbat alorretan, euren erabiltzaileen artean gero eta ohikoagoak diren pobrezia, ahulezia edo gizarte bazterkeria egoerak larriagotzen edo kroniko bihurtzen dituzten ebazpenak hartu behar izatea.
Hipoteka maileguak ez ordaintzeagatik bideratutako kaleratzeen arloan gertatutakoak beste edozein esparruk baino hobe islatzen du kontraste hori. Arazoaren jatorri sistematikoak eta gizarte maila askotara izandako zabaltzeak, sortu izan dituen ezbehar pertsonalak ahaztu gabe, aipatu izan dugunaren paradigma bihurtzen dute. Horrela bada, martxoan bankuetako Jardunbide Egokien Kodea onartu zen arlo honetan, baliabiderik ez duten hipoteka-zordunak babesteko presako neurriei buruzko martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege Dekretuan eranskin gisa gaineratutakoa. Esku hartzen duten erakundeek nahi izanez gero bete beharrekoa, praktikak baieztatu zuen eragindakoek babes gutxi lortu zutela horren bidez. Pertsona horietako batek bere buruaz beste egitean, arrazoi berarengatik gertatutako ez lehena ez azkena izango ez zena, euskal epaileek gainontzeko botere publikoak ohartarazi zituzten. Baita gizartea ohartarazi ere, eta haientzat euren auzitegien ekintza hori erreferente bat izan zen, bai maila juridikoan bai etikoan. Bilboko Epaileen Batzordeak gertakari horien ondoren kaleratzeen kasuetarako jarduera protokolo bat onartu zuen, ostean EAEANk babestu zuena, eginbide judizial berri bat irekitzeko helburuarekin lehen inolako alegaziorik egiteko aukerarik ez zegoen lekuan, eragindakoak euren abokatuaren bidez entzun ahal izateko. Eginbide berri horri esker, berehalakoak diren kaleratzeak eten ahalko dira 27/2012 Errege Lege Dekretuan xedatutako kasuetan. Dekretu hori, bazterkeria arrisku berezian dauden familien kaleratzeak bi urteko eperako berehala eten ahal izateko onartu zen.
Nolanahi ere, aipatutako lehen faktorea uneko egoera ekonomiko kaltegarriari leporatu dakiokeen bitartean –behintzat neurri batean–, bigarrena botere publikoek arazoen oinarrien inguruan jarduteko duten borondate eta ahalmen politikoari egozten zaio. Horrek azaltzen du gure jardueraren alor honetan urtean zehar jasotako kexen nahigabea, baita eskubideak bermatzen dituen erakunde bat, testuinguru honetan, azaltzen diren kontuei erantzun sistematikoak ematera ez mugatzeko beharra ere, izan ere, kexa horietan sistemak berak sortu dituen disfuntzioak identifikatu behar ditu, dagokion moduan jarduteko.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Bilerak elkarteekin
Arartekoarekin elkarrizketatu nahi izan diren tokiko zein nazioarteko GKE eta elkarteetatik jasotako eskaerak bideratu ditugu. Bertan, zigor prozesuaren esparruan giza eskubideen berme-sistemaren birtualtasunari zein jurisdikzio zibilean, lan-arloko jurisdikzioan eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioan auzialdi bikoitzeko sistema hobetzeko herritarren legegintza-ekimenei buruzko informazioa jaso nahi zuten.
4.2. Bilerak erakunde eta korporazioetako arduradunekin
Erakunde arteko lankidetza, ezinbestekoa Arartekoaren lanerako, bereziki da ezinbestekoa hizpide dugun jarduketa-eremuan. Hori dela-eta, erakunde honentzat garrantzi handia dauka Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salarekin lankidetzan aritzea. Lehendakariarekin biltzeaz gain, epailetzako hainbat kiderekin lan-bilerak izan ditugu gure ebazpenak burutze aldera, bai zigor betearazpenaren esparruan bai familiaren jurisdikzioarenean.
Iraunkorra izan da, bestalde, EAEANko Gobernu Idazkaritzarekin izan dugun harremana, baita lurralde historiko bakoitzeko Idazkaritza Koordinatzaileekin izandakoa ere, helburu bikoitzarekin: alde batetik, Bulego Judizialaren egoera ebaluatzea gure eskumeneko alorrean gaineratutako politika publikoen mendeko alderdiei dagokienez; bestetik, herritarrak erakunde honetara jotzera bultzatu dituzten epaitegien funtzionamendu-arazoak konpontzea. Helburu horretarako Fiskaltza Nagusiarekin ere lan egin dugu, hiru probintzia fiskalburuekin bezalaxe. Horien lankidetza arina eta eraginkorra izan da erakunde honek eskatutako gai guztietan.
Korporazio profesionalei dagokienez, hiru lurralde historikoetako Abokatuen Elkargoekin garatutako lana doako justiziari eta lanbidearen kontrol deontologikoaren prozedura-bermeei buruzkoa izan da.
Urtean zehar hainbat bilera egin ditugu Justizia Sailburuordetzako eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko arduradunekin, bai Helduen Justiziari, bai Adingabeen Justiziari dagokionean. Justizia Administrazioarekin dituzten lankidetza zerbitzuak bisitatu ditugu, baita Gasteizko Justizia Jaurerriko Osoko Balorazio Forentseko Unitatea ere.
4.3. Inkomunikazio-araubidean atxilotutako pertsonen berme-sistema hobetzeko neurriei buruzko gomendioen jarraipena.
Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko Epaitegi Zentralen aurrean neurri horien aplikazioaren inguruan galdetu dugu, inkomunikazio-araubidean atxilotutako pertsonen senideetatik zentzu horretan jaso genuen eskaera zela-eta. Zentzu berean Espainiako Herriaren Defentsa-erakundera zuzendu gara, Tortura Saihesteko Mekanismo Nazionala den heinean.
Gure proposamena ezarri ez izanaren inguruan Europako Kontseiluko Tortura Saihesteko Batzordeari zein Amnesty International erakundeari mintzatu gatzaizkie, horien arduradunekin bildu baikinen Eusko Legebiltzarrera egindako bisita zela-eta.
Jarraipen horren esparruan Ertzaintzaren hainbat komisaria bisitatu ditugu, txosten honetan Herrizaingo alorraren inguruan jorratutako atalak islatzen duen emaitzarekin.
4.4. Azkenik, erakunde honek parte-hartze handia izan du arloan jorratutako gaien inguruko ekitaldietan, hitzaldiak ematen eta materialak egiten; horien artean hauek nabarmendu ditzakegu:
Euskal Herriko Unibertsitatea: Esku-hartze penalaren esparruan dauden uneko joerei buruzko txostena, Arartekoaren Bulegoaren esperientziatik abiatuta.
Espainiako Herriaren Defentsa-erakundearekin presondegietako esparruan buruko osasunarekiko arretari buruzko lan-mintegia
Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea: “UItima Ratio” printzipioak Europan une honetan duen birtualtasunari buruzko nazioarteko mintegia. Euskal Herriko egoerari buruzko aurkezpena.
Deustuko Unibertsitatea: elkarbizitzarako justiziari buruzko lan-mintegia. Ordainsari-justizia eta justizia leheneratzailea: artikulazioa terrorismoaren delituetan
4.5. Gomendio orokorrak
Deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneen funtzionamendua eta araudiaren inguruan gomendio orokorra burutu da, txosten hau argitaratzen den egunean dagoeneko argitaratuta egongo dena.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Ondoren azalduko ditugun kontuak, Arartekoak bere jardueraren alor honetan izandako esku-hartzeen ondorioz sortutakoak, Justizia Administrazioaren esparruan herritarrek dituzten eskubideen osasuna eta alor horretan garatutako politika publikoak hobetzeko dagoen marjina bereziki adierazten dituztela iruditu zaigu.
6. Ingurumena
1. Arloa kopurutan
Ingurumen-arloaren barruan, lurzoruari, urari, aireari, florari eta faunari eragiten dieten kutsadura-kategoriek sortutako kalteei buruzko erreklamazioak sartu dira. Guztira, 92 erreklamazio egon dira. Kexak azpiarlotan banatuta daude, salatutako ingurumen eragin mota aipatzen duen irizpide materiala jarraituta: kutsadura akustikoa, atmosferikoa, lurzoruarena eta urarena eta beste agente kutsatzaile batzuk.
Azpiarlokako banaketaren arabera, sailkapena honako hau da:
– Kutsadura akustikoa.....60
– Ingurumenaren kontrola.....8
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....7
– Ingurumeneko beste kutsadura batzuk.....7
– Ingurumenaren informazioa eta parte-hartzea.....4
– Etxebizitzetarako lurzoruan sailkatutako jarduerak.....2
– Atmosferaren kutsadura.....2
– Kutsadura elektromagnetikoa.....1
– Herritarren eskubideak.....1
Eragindako administrazioen arabera, kexak honela multzoka ditzakegu:
– Tokiko Administrazioa.....79
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza).....14
– Foru administrazioa.....3
Arlo honetan jarritako kexen izapidetze-egoerari eta emaitzari dagokionez:
Alor honetan izapidetutako jarduera kopurua aurreko urteen antzekoa izan da. Erreklamazio kopuru handiagoa herritarrek euren etxebizitzetan pairatzen dituzten zarata arazoen ondorio da. Kutsadura akustikoko iturri horien fokuak aisialdiko eta industriako jarduerak edo azpiegiturak dira gehien bat. Industria iturrien igorpenetatik sorturiko atmosferaren kutsaduragatiko erreklamazioak areagotu dira. 2012an zehar Araban antzemandako ezohiko gas erreserbak erauzteak eragin ditzakeen kalteen inguruko, Kadagua Beheko airearen kalitateari buruzko edo Barakaldon hornitzeko uraren kutsaduraren inguruko erreklamazioak ere jaso dira.
Arartekoak alor honetan duen eraginkortasun mailari dagokionez, kontuan hartu behar dugu ingurumenari buruzko Arartekoaren ebazpen kopurua handitu dela. 2012an zehar 18 ebazpen burutu dira, gure web orriko dagokion atalean kontsulta daitezkeenak. Bertan, azaldutako arazo ezberdinei buruzko gomendioak, iradokizunak eta ondorioak aurkezten ditugu. Aipatu beharra dago administrazioaren esku zegoen ingurumeneko informazioa eskuratzeko oztopoak salatzen zituzten hainbat erreklamazio ebatzi direla. Ikusi dugu, hiri-lurzoruan kokatutako jarduerek sortzen dituzten zarata-arazoei dagokienez, erreklamazio gehiagotan jarri direla halako arazoak konpontzeko bitartekoak, erakunde honek hala eskatuta. Horrela bada, aipatu beharra dago neurriak hartu izan direla tabernek edo diskotekek sortutako zaraten kontra edota gazteen lokalek edo udaleko pilotaleku batean musika bezalako beste jarduerek eragindako kalteen kontra.
Arartekoaren lanaren eraginari dagokionez, aipamen berezia merezi du Euskadin izapidetzen diren hirigintza antolamenduko planen ingurumen ebaluazioa arautzen zuen legezko esparruaren aldaketak. Zehazki, gai hori ebaluazio estrategikoaren prozeduratik kanpo geratzen ziren hiri antolamendurako plan partzialen eta plan berezien aurrean azaldu zen, baita ingurumenean eragin esanguratsuak izan zitzaketenean ere. Horregatik, Arartekoak gai horri buruzko gomendio orokor bat egin zuen 2008an Eusko Legebiltzarrari aurkeztutako urteko txostenean. Halaber, Ingurumen Sailari gai hori jorratuz 2009ko abenduaren 23ko ebazpena bidali genion. Arartekoaren gomendio horien ondotik Legebiltzarrean hainbat jarduera bideratu ziren. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak jakinarazi zigun ebazpen horien ondorioekin bat zetorrela. Azkenik, Planen eta programen ingurumen ebaluazio estrategikorako prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren onarpenaren berri izan dugu. EAEko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorreko I. eranskineko A atalaren aldaketak barne hartu ditu ingurumenaren gainean eragin esanguratsuak izan ditzaketen hiri antolamendurako plan partzialak eta hiri antolamendurako plan bereziak.
Oraindik izapidetzen ari diren aurreko ekitaldietako kexei dagokienez, nabarmendu behar dugu administrazio batzuk asko luzatzen direla eskatutako informazioa bidaltzeko eta erakunde honi laguntza emateko orduan. Informazio hori epean bidaltzeko beharra bete ez duten bi administrazioren kasua bildu dugu. Hain zuzen ere, Azpeitiko Udala eta Durangoko Udala.
2. Kexarik aipagarrienak
Arartekoak ingurumenaren arloan egin dituen jarduketa nagusiak hiri-lurzoruko jolas-jarduerek, bizitegitarako eraikinekin muga egiten duten industria-jarduerek edo bide-azpiegiturak ondoan izateak sortzen duten kutsadura akustikoari dagozkionak izan dira. Badira herritarrak kezkatzen dituzten beste ingurumen-kutsatzaile batzuk ere, hala nola atmosferaren kutsadura, lurzoru kutsatuak, kontsumoko uren kutsadura eta eremu elektromagnetikoak.
Beste kexa batzuetan, administrazioen esku dagoen ingurumen-informazioa behar bezalako baldintzetan eskuratzeko zailtasunei loturiko arazoak azaldu dira, edo gabeziak daudela ingurumen-erabakietan parte hartzeko eskubideari dagokionez.
Bestalde, jarduera batzuen funtzionamenduak ingurumenari edo pertsonen osasunari asko eragiten ez badiote ere alderdi txarrak izan ditzakeela-eta gizartearen erantzun sutsua eragin duten jardueren ondoriozko jarduketak ere sartu ditugu ingurumen-atalean.
2.1. Ingurumenaren informazioa eta parte-hartzea
Atal honetan, administrazioek ingurumen-informazioa eskuratzeko eta ingurumenaren arloko erabakietan parte hartzeko eskubideei dagokienez gaizki funtzionatzearen ondoriozko erreklamazioak bildu dira.
Aurten hainbat erreklamazio jaso ditugu ingurumen-informazioa eskuratzeko eskubidea baliatzeko orduan izaten diren zailtasunen inguruan. Aipatzekoa da Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 22koa. Horren bidez amaiera ematen zaio bi elkarte ekologistek sustatutako kexa-espedienteari. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailari eskatutako ingurumeneko informazioa ukatu zaiela salatzen dute. Ararteko erakundetik informazio publikoa azkar, erraz eta interesdunentzako ahalik eta koste txikienarekin eskuratzeko eskubideak duen garrantzia azpimarratzen dugu. Eskuratzea ukatzeko arrazoiak araudiak azaltzen dituen arrazoi zehatzetara mugatu behar dira, interes publikoan edo hirugarrenen eskubideetan oinarrituta daudenak. Zentzu horretan, agiriak bere esku dituen administrazioak du informazioa eskaintzeko beharra. Legeriak ez du eskatzen administrazio hori informazio horren titular izatea edo administrazio bultzadarako eskumena izatea. Ukapena amaitu gabe dauden datuak edo agiriak direlako bideratzen bada, aginpidea informazioa burutzapen prozesuan modu aktiboan duen kasuetara mugatu behar da. Era berean, herri administrazioek bitartekoak eskuratu behar dituzte euren esku dagoen informazioa erreproduzitzeko eta eskuratzeko errazak diren euskarri elektronikoetan eskuratzeko aukera eskaintzeko.
Ingurumen gaietako parte-hartze publikoari dagokionez, Arartekoak bi ebazpen burutu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan garrantzia berezia duten bi konturen inguruan, ondoren ingurumen-kontrolean aipatuko ditugunak. Ebazpen horietan gehien kutsatzen duten industriek ingurumen-kontrolaren kudeaketan duten parte-hartzea baloratzen dugu, hala nola, Muskizeko petrolioa fintzeko plantaren kasuan. Era berean, erabaki publikoetan parte hartzeko hainbat proposamen jaso ditugu, besteak beste, Euskadin antzemandako ezohiko gas-hobien erauzketa, Euskadiko estrategia energetikoan gaineratu dena.
2.2. Ingurumenaren kontrola
Atal honetan, proiektuek eta jarduerek ingurumenean duten eragina ebaluatzeko egiten diren prozedura administratiboak aipatzen dira. Prozedura horien barruan honako hauek sartzen dira: ingurumen-eraginaren ebaluazioa, ingurumen-baimen integratua eta jarduera sailkatuetarako lizentziak edo jarduera jakinaraziak.
2.3. Kutsadura akustikoa
Atal honen barnean, batez ere zaratak eragiten dituen arazoei buruzko erreklamazioak sartu ditugu. Hiri-lurzoruan, industria-lurzoruan eta lurzoru urbanizaezinean dauden jarduera sailkatuei buruzko erreklamazioak jaso ditugu. Baita administrazioak egiten dituen lanek edo azpiegiturek ateratzen duten zarataren ondoriozko erreklamazioak ere.
Kexetan aipatzen da toki-administrazioek ez dutela ezer egiten, nahiz eta hainbat jolas-jarduerek (tabernak, jatetxeak edo jolas-elkarteak) zein supermerkatuek edo bestelako merkataritza establezimenduek, ezarriak zaizkien neurri zuzentzaileak betetzen ez dituztenez gero, eragozpenak sortzen dituzten, batez ere zaratagatik eta usainengatik.
Alde horretatik, organo publiko eskudunak ezinbestean erabili behar du ordenamendu juridikoak hirugarrenei eragozpenak edo kalteak ekar diezazkieketen soinu-immisioak prebenitzeko eta, hala badagokio, saihesteko ematen dion ahalmena. Administrazio publikoek jarduera sailkatuak kontrolatzeko eta ingurumen-legedira egokitzeko esku hartu beharra ez da soilik aukerako kontu bat; aitzitik, interes orokorraren defentsan eta legediaren ondoriozko betebeharrak beteko direla bermatzeko ordenamendu juridikoak egozten dien ahalmen publikoa baliatzea dakar.
2.4. Lurzoruaren eta uraren kutsadura
Atal honetan, hala jabari publiko hidraulikoko nola itsas-lurtarreko uren eta itsasaldearen ingurumen-kalitateari eragiten dioten isurketen ondoriozko kexak jaso ditugu. Horren barnean sartzen da kutsadura biologikoak eta lurzoruaren kimikak ingurumenean duten eragina.
Barakaldon Oiola urtegiko ura gizakientzat erabiltzeagatiko kezka azaltzeko hainbat pertsona eta elkartek aurkeztutako erreklamazioa azpimarra genezake. Espediente horren ondorioz Oiola urtegiko uraren kalitatea bermatzeko hartutako neurriei buruzko ebazpena sortu da. Ebazpen horretan zera ondorioztatu dugu: Oiola urmaelean lindanorako xedatutako parametroak urratu direla antzeman ondoren zaintza jarduerak kontsumorako uren kalitatearen araudian bildutako xedapenetara egokitu dira. Osasun publikoaren administrazio arduradunak, uraren kalitatea kontrolatzeko eta zaintzeko sarean eskumena duten gainontzeko agenteen lankidetzarekin, zuzentzeko eta prebentziorako neurriak bideratu ditu, egun arte Oiolako urak duen lindanoaren (antzemandako HCHko isomeroetako bat) kutsaduraren kontrol parametriko egokia bermatzeko balio izan dutenak. Ebazpen horretan azaltzen dugunez, urtegiak hornidura sarearekin duen lotura berriro ere baloratu aurretik, protokoloan finkatutako parametroak betetzen zirela egiaztatu eta justifikatu behar zen. Era berean, Oiolako urtegian HCH lehentasunezko substantzia arriskutsu gisa dagoela ebaluatu behar da, eskumeneko administrazio hidrauliko eta ingurumenekoarekin batera, substantzia hori uretik kentzera zuzendutako neurriekin jarraitzeko. Bestalde, Osasun eta Kontsumo Sailak, osasun agintari gisa, eta administrazio erantzuleen taldeak, batera duten beharra gogorarazi dugu, hau da, elkarteari eta interesa duten beste pertsonei Oiolako urmaelaren ur kalitatearen kudeaketari buruzko informazio zehatza, nahikoa eta eguneratua emateko beharra. Azkenik, Osasun eta Kontsumo Sailak parte hartze mekanismoak eta informazio sistemak eskaini behar ditu kontsumo uren kalitatearen kudeaketaren inguruan.
2.5. Flora, fauna eta bioaniztasuna
Azken aldian hainbat espezie ugaritu izanak sor ditzaketen kalteengatiko kexak eragin ditu. Kalte horiek botere publikoen esku-hartzea eskatzen dute, eremu publiko eta pribatuetan higiene eta osasungarritasun baldintza egokiak bermatzeko. Nolanahi ere, neurri horiek gogoan izan behar dute animali horien eta ordezkatzen duten bioaniztasunaren defentsarako interes publikoa. Duela gutxiko Arartekoaren ebazpen batean, Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunari proposatu genion jarduera plan bat bideratu zezan hiri inguruetan habia egiten duten kaioek pertsonen osasun eta segurtasunerako ondorio kaltegarriak eragin ez ditzaten. Plan hori udalekin eta elkarte ekologistekin hitzartu behar da, Ondare Naturalari eta Bioaniztasunari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legeak jasotzen duenaren babesean.
3. Araudi-testuingurua
Lehenik eta behin ingurumen alorreko premiazko neurriei buruzko abenduaren 19ko 11/2012 Legea aipatzen dugu. Gorte Nagusiek arau hori onartu dute, hitzaurrean azaltzen den moduan, eremu babestuak, hondakinak edo lurrazpiko urak bezalako arloetako ingurumen arauen administrazio sinplifikazioa eta arintzea bilatzen duena.
Eusko Legebiltzarrak 7/2012 Legea, apirilaren 23koa onartu du, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa. Lege horrek ingurumen baimeneko hainbat prozedura Erkidegoko zuzenbidera egokitu ditu. Aipatzekoa da ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren aldaketa, sailkatutako jardueren aldez aurretiko jakinarazpena jasotzen duena.
Ingurumenari buruzko arauetan eragina duten zenbait dekretu ere onartu dira. Hala nola, Planen eta programen ingurumen ebaluazio estrategikorako prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretua. Egun berean, 212/2012 Dekretua, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena.
Zaratari dagokionez, 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa argitaratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa. Dekretu honen xedea da, batetik, hots-kutsadurari aurre hartzeko, hura murrizteko eta zaintzeko arauak ezartzea, hots-kutsadurak pertsonen osasunean, ondasunetan eta ingurumenean eragin ditzakeen kalteak saihesteko eta urritzeko eta, bestetik, mekanismoak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumeneko kalitate akustikoa hobetzeko. Dekretu honetan arautzen dira orobat eraikin berriak akustikoki babesteko eskakizunak.
Intereseko beste xedapen batzuen artean 214/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko itsas uretako eta erkidego barruko arroetako inguru kalteberak izendatzen dituena eta 183/2012 Dekretua, irailaren 25ekoa, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena aipa ditzakegu.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko jarduerak
2012ko abenduan ofiziozko jarduera bat hasi dugu ingurumeneko legezkotasuna betetzen denetz kontrolatzen duen poliziaren funtzionamenduari buruz. Ingurumeneko legerian ezarritako eskumen banaketako sistemak garrantzia berezia eskaintzen dien udalei administrazio lizentzien bidez eta ondoriozko ikuskapenen bitartez. Hala eta guztiz ere, ingurumeneko legezkotasuna betetzearen kontrol eraginkorra udal bakoitzaren giza baliabideen, baliabide teknikoen eta baita borondatearen mende ere dago. Udal guztiek ez dute udaltzaingorik lan horiek egin ahal izateko. Kontrol lausoko egoera hori hobetu daiteke Ertzaintzaren barruan duela gutxi sortutako ingurumeneko polizia unitateari esker. Testuinguru horretan egokitzat jo dugu ofiziozko jarduera bat hastea ingurumeneko legeriaren kontrolean hobekuntza proposamenak aztertu eta baloratzeko.
4.2. Bilerak elkarteekin
2012. urtean, ingurumen-ataleko helburu nagusia mantendu dugu, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ingurumenari loturiko elkarteekiko harremanak indartzen jarraitu dugu. Lankidetza-esparru edo bilera-foro hori, nagusiki, Ingurumena 2.0 proiektuaren barruan gune birtual bat sortuta garatuko da.
Aurten honako auzokideen eta ekologisten elkarteekin izan dugu harremana neurri handiago edo txikiago batean: Ekologistak Martxan, Ezpitsua, Txipio Bai, Eguzki, Lamiako Vive, Fracking Ez Araba, Anti Coke koordinatzailea eta Kadagua Beheko auzoko koordinatzailea.
Bileren helburu nagusia izan da gobernuz kanpoko erakunde horiei hainbat jarduketa-proposamen helaraztea ingurumenari dagokionez, batez ere informazioa eskuratzeko eta ingurumenean parte hartzeko eskubidea baliatzeari dagokionez. Era berean, Arartekoaren ingurumeneko foroan parte hartzeko aukera helarazi diegu.
Elkarte horiekin bileraren bat izan dugu Arartekoak bideratutako jardueren inguruan.
2012ko otsailean bilera bat izan genuen Fracking Ez Araba plataformarekin, Araban ezohiko gasa erauzteko haustura hidraulikoaren teknika erabiltzearen kontrakoa denarekin. Plataformak ezohiko gasa hausturaren teknikaren bidez erauzteak gizartean, ingurumenean eta gizakien osasunean edukiko dituen kostuen ondorioz, proiektu horrek eragin dituen zalantzen berri eman zigun.
Bestalde, 2012ko martxoan bilera bat egin zen Kadagua Beheko auzoko koordinatzailearekin (Zorrotzako auzo elkartea, Lutxanako auzo elkartea, Burtzenako auzo elkartea, Olabeaga Bizirik, gurutzetako familien auzo elkartea, Castrejanako auzo elkartea, Kanala auzo elkartea eta Ekologistak martxan). Bileraren helburua Bilbon eta inguruetan dauden usainak eta kutsadura akustikoa salatzea izan da. Usainen jatorria Nerbioi Behera/Kadagua Behean identifikatzen saiatu izan da.
Anticoke koordinatzailearen kasuan, Turruntero elkartea, Por Muskiz bai taldea edo Kima berdea bezalako hainbat elkarterekin batera, Petronorren plantatik sor daitezkeen kalteen administrazio kontrolaren ebazpena jorratu da.
4.3. Bilerak administrazioekin eta zerbitzuekin
Aurten hainbat bilera izan ditugu udal administrazioekin ostalaritza jarduerek eragiten dituzten kutsadura akustikoko arazoak direla-eta. Gai horren inguruan Gasteizko Udaleko eta Durangoko Udaleko ingurumen alorreko arduradunekin bilerak izan ditugu. Halaber, Hernaniko alkatearekin bildu ginen sagardotegi garaian zehar lokal eta eremu publikoetan pertsonak pilatzeak dakartzan arazoak jorratzeko.
Bestalde, Ingurumen Kalitateko Zuzendaritzarekin bilera bat izan dugu Bizkaiko hainbat zonaldetan atmosferaren kutsaduragatik eta airearen kalitatearen kontrolarengatik aurkeztutako salaketen inguruan bideratutako jarduerak ezagutze aldera.
Ezpitsua elkarteak hala eskatuta, 2012ko irailean URA Uraren Euskal Agentziarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzarekin bilera bat izan genuen, Oiola urtegian HCHgatik antzemandako kutsaduraren ondoren uren kalitatearen kontrolari buruzko zenbait kontu argitzeko.
4.4. Webgunearen, intranetaren eta gizarte-sareetako foroen kudeaketa
2012. urtean zehar ingurumeneko alorrak Arartekoaren ingurumenari buruzko blogean parte hartzen jarraitzen du. Foro hori ingurumenaren esparruan jarduten duten elkarteekin eta oro har herritarrekin ingurumenaren gaineko kontuei buruz gogoeta egiteko leku gisa proposatu dugu, batez ere informazioa eskuratzeko eta ingurumenean parte hartzeko eskubideari buruz gogoeta egiteko. 2012an zehar hiru elkarte batu zaizkio ekimen honi (Eguzki, Lamiako Vive eta Lantzarteko auzokideak).
Bestalde, hogeita hamar sarrera egin dira, hainbat gairen inguruan. Blog horrek jendearen artean duen eraginari dagokionez, pertsona interesdunen hirurogeitik gora iruzkin jaso ditugu, eta 10.500 bisita inguru.
4.5. Iritzi artikuluak eta erakundeen adierazpenak
Ararteko erakundetik erakunde adierazpen bat onartu genuen 2012ko Ingurumenaren Munduko Egunaren ospakizunarekin bat egiteko, “Ekonomia berdea: zu ere hartzen zaitu?” lemarekin ekainaren 5ean planeta osoan burutu zena. Aurten aukeratutako lemak pertsona, erakunde eta agente ekonomiko guztien erantzukizun maila bat eskatzen du giza ongizaterako helburu hori lortzeko. Era berean, herritarrek parte hartzeko bidea da. Adierazpen horretan gizarte talde eta elkarteek erakunde eta agente ekonomikoekin batera gure ingurumenaren defentsan burutzen duten lan garrantzitsua azpimarratu zuen Ararteko erakundeak.
4.6. Parte hartzeko foroak, eskubideak bultzatzeko eta sustatzeko ekitaldiak
2012ko azaroan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Euskadi 2012ko garapen jasangarriaren lehen txostena aurkezteko antolatutako jardunaldia gauzatu zen: Euskadiko garapen jasangarriaren foroa 2012. EcoEuskadi 2020 Garapan Jasangarrirako Estrategiaren helburuetako bat hiru zutabetan –ekonomia, gizarte garapena eta ingurumenarekiko errespetua– oinarritutako garapena sustatzea da.
Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Parte-hartze Jardunaldian eta 2012-2016 Zarata Planean parte hartu genuen. Bertan, Foru Erakundeko Ingurumen Saileko Bizkaia Soinuduna estrategia eta 2007-2012 Zarataren Ekintza Planaren Balantzea jorratu ziren eta ondoren datozen bost urteetan burutu beharreko lehentasunezko jarduerak identifikatu ziren.
V. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
1. Arloa kopurutan
Aurten guztira 30 kexa jaso dira eremu honetan eta eragindako administrazioak gorabehera egindako sailkapena hauxe izan da:
– Tokiko administrazioa.....16
– Foru administrazioa.....7
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza).....6
Azpiarloen araberako banaketari dagokionez, sailkapena honakoa da:
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....8
– Garraioak.....6
– Obrak egitea.....5
– Kontratazio araubidea, ondare eta administrazioaren erantzukizuna.....4
– Herri lanak eta azpiegiturak.....3
– Herritarren eskubideak..... 2
– Nahitaezko desjabetzea.....2
Arlo honetako kexen informazio estatistikoa, ekitaldia itxi den unean, ondorengoa da.
Jaso ditugun kexen izapidetzearen egoera arrazoizkoa da, izan ere, gutxi gorabehera jaso ditugun kexen bi herenetan gure jarduketak amaitu ditugu eta amaitzeke daudenak, batez ere, laugarren hiruhilekoan jasotako kexen jarduketa-faseak dira. Beste batzuen kasuan, arazoa da ez dugula administrazioaren erantzunik jaso edo erantzuna berandu jaso dugula eta, horrenbestez, gure balorazioa ere atzeratu da. Oro har, herri-administrazioen erantzuna zentzuzkoa izan da eta, jarduera okerren bat antzeman dugunean, helarazi dizkiegun oharrei erantzuna eman diete.
2. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan, izapidetu ditugun kexa guztien artean, eduki formalagatik edo mahai gainean jarri duten arazoagatik nabarmendu nahi izan ditugun kexak zehaztuko ditugu.
2.1. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Gipuzkoan zein Bizkaian errepide sareetako seinaleek kexak eragin dituzte, azken urteetan ahalmen handiko ardatz berrien proiekzioak eta eraikuntzak eragin dituzten aldaketak direla-eta. Bide berri horiek hirietatik ateratzeko trafiko fluxuentzako aukera desberdinak ezarri dituzte. Erreklamatzaileen ustez, jarritako seinaleek erabiltzaileak nahita nahasten dituzte ordaintzekoak diren bideak erabil ditzaten.
Hala, errepideen gaineko azken katalogoan Gipuzkoako Foru Aldundiak erabili zituen seinaleekiko desadostasuna adierazi zuen pertsona batek aurkeztu zuen kexa aipatu dezakegu. Interesdunak foru erakundean aurkeztu zuen hasierako kexaren erantzuna jaso bazuen ere, ez zegoen ados erantzunarekin, bere ustez, foru administrazioak akatsak egin baitzituen eta horrek herritarrentzako informaziorik eza eta, sarearen erabiltzaile diren heinean, eragozpenak eragin zizkien. Beste alderdi batzuen artean eta beste bide batzuen onurarako, N-1 errepidera sartzeko dauden seinale eskasak aipatu zituen.
Mugikortasun eta Bide Azpiegituren Sailak idazki zabal baten bidez jakinarazi zigun helmuga berdinera heltzeko bi bide desberdin daudenean, horren berri ematen duten ereduek ziurgabetasuna sortzen dutela erabiltzaileen artean. Elkargune batera heltzen direnean, jarraibide zehatzak eta errazak espero dituzte baina bikoiztasunekin topo egiten dute eta aurreikusi gabeko irizpideetan oinarrituta erabakia hartu behar izaten dute. Informazioa prozesatzeko behar horrek hauxe eragiten du: abiadura modu bortitzean murrizteko beharra, errepidean arreta galtzea edota elkargunean mapak kontsultatzeko gelditzea, hau da, erabiltzaile guztiek saihestu nahi dituzten eta arriskutsuak diren egoerak.
Bere aburuz, gai horren inguruan aintzat hartu behar den beste datu garrantzitsu bat da N-1 errepidea ez dagoela Europa Barneko Errepideen Sarean, gaur egun E5 eta E80 errepideak AP-1 autopistatik doaz-eta. Horrez gain, txostenak orientazioa seinaleztatzeko printzipioak jaso zituen, argitasunean, erraztasunean eta uniformetasunean oinarritutako ideiak abiapuntutzat dituztenak eta “Errepideetako arauak. 8.1-IC Araua” izenekoan definitutakoak. Honako hauek dira: kontzentrazioa, irakurgarritasuna, ulergarritasuna, jarraitutasuna eta osotasuna. Printzipio metodologiko horien testuinguruan, amaierako xedea elkarguneetan erakutsi daitezkeen helmugak zehaztea da.
Laburbilduz, gure esku-hartzea amaitutzat jo genuen onartu genuenean seinaleek hainbat aukera onartu ahal dituztela eta, emaitzen inguruan desadostasunak badaude ere, administrazioak interpretazio eta zuhurtasun tarte zabala daukala, aukeratutako irizpidea beste batekin ordezkatzea eragozten duena (honako salbuespen honekin: boterearen desbideratzea, arbitrariotasuna edo hautatutako irizpidearen justifikaziorik eza egon denean).
2.2. Herritarren eskubideak
Atal honetan Euskaltzaindia plazan autobus geltokia eraikitzeko aurreikuspena dela-eta eragindako pertsonen plataformak aurkeztu zuen kexa gogora ekarri nahi dugu. Erabaki horrek Gasteizko Hirigintzako Antolakuntzako Plan Orokorrean ezarritako kultura erabilera aldatzea dakar, garraio azpiegiturentzako erabiltzeko xedearekin, zehazki, autobus geltoki bat eraikitzeko. Proiektuarekin ados ez daudela azaltzeaz gain, plataforma kexatu zen informaziorik ezaren ondorioz eta udaleko arduradunekin harremanetan egon arren eta proiektuaren garrantzia kontuan hartuta, herritarrek parte har dezaten prozesu aktiboen sustapena eskatu zuen.
Kexa aurkeztu zuten unean, Hirigintzako Antolamenduko Plan Orokorra aldatzeko espedientea izapidetze fasean zegoen, beraz, bideratutako espedientea aztertzeko eta autobus geltokiaren kokapena aldatzeko proiektuaren aurka egokitzat jotzen zituzten alegazioak aurkezteko eskubidearen berri eman genien. Horretarako, proiektua jendearentzako eskuragarri zegoen webgunearen helbidea eman genien. Aldaketa horren memoriarekin bat eginez, herritarren parte hartzerako programa bat aurreikusi zen, bai eta gizarte etxe batean proiektuaren aurkezpena egitea, proposamena deskribatzen duten liburuxkak editatzea eta Udal Plangintzaren Kontseilu Aholkulariaren txostena ere. Azken horretan, beste batzuen artean, auzotarren elkarteetako bi ordezkari eta hiriko sektoreetako kontseiluetako beste ordezkari batzuk daude.
2.3. Nahitaezko desjabetzea
Atal honetan pertsona batek bere jabetzakoak diren lursailetan eraikin bat jarri izanagatik aurkeztu zuen kexa nabarmendu nahi izan dugu. Aipatutako eraikina okupazio hori ahalbidetzen zuen titulurik gabe ezarri zen ETSk (Euskal Trenbide Sarea) Añorgako eremuan (Bilbo-Donostia linea) bidea bitan banatzeko gauzatu zituen obren ondorioz. Izapidetutako desjabetze espedientean kalte-ordaina eman zieten euren jabetzakoa den lursail bat behin-behinean okupatzeagatik eta, hala ere, esparru horretan behin betiko eraikin bat eraikitzen hasi ziren, horretarako legezko titulurik ez eduki arren. Erreklamazioa Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailean izapidetu ostean, arazoa konpondu zen, akatsa onartu ostean derrigorrezkoa zen okupazio titulua bi alderdien adostasunarekin sinatu baitzuten.
2.4. Herri lanak eta azpiegiturak
Maiz arlo horretan eragindako pertsonek gauzatutako proiektuekiko eta herri-lanaren amaierako emaitzarekiko desadostasunak mahaigaineratzen dituzte. Oro har, arazoak obren gauzatzeak berak eragiten dituen eragozpen eta traben ondoriozkoak dira baina proiektuarekiko desadostasunak biltzen dituzten kexak ere aurkeztu dira, hala nola, honako alderdi hauei lotutakoak: hartutako konponbidea, beharra zalantzan jarri izana, proposatutako aukerak ez gaitzetsi edo nahikoa motibatu ez izana, etab.
Hala, aurten jabe batek Navarreteko azpiegiturak berritzeko proiektuarekin izandako desadostasuna aipatu dezakegu. Kexaren arrazoia zen Navarreteko Administrazio Batzordeak hasiera batean onartutako proiektua aldatu zuela, derrigorrezkoak diren prozedurak jarraitu gabe eta, gainera, bere lursailaren sarreran hasten den bidea hormigoiarekin estaltzeko erabakia bertan behera utzi zuen.
Eragindako administrazioak azaldu zuen obra mota guztietan eta, are gehiago, mota horretako eta garrantzi hori duten obretan, ohikoa dela, dena modu normalean garatu arren, aldaketa eta/edo bariazio txikiren bat egitea, obren gauzatzearen ondoriozkoak diren aldaketa arrunt eta ohizkoei erantzuteko. Oro har, aldaketa horiek eskumeneko zuzendaritzaren eta esleipendunaren artean konpontzen dira. Hala eta guztiz ere, kasu zehatz horretan, aldaketa horiek eskumeneko zuzendaritzaren oniritzia lortu zuten eta herriko Kontzejuaren esku utzi ziren, hau da, erabakiak hartzeko eta auzotar guztien parte hartzerako organoaren esku, eta bertan gehiengoak onartu zituen. Bestalde,azaldu ziguten landa lursailetara sartzeko bidean zegoen hormigoia egoera onean zegoela eta ez zutela beharrezkotzat jo hori berritzea.
Motibazio hori ikusita, gure esku-hartzea amaitutzat jo genuen ez baikenuen jarduera okerrik antzeman erreferentziazko proiektuaren gauzatzean. Dena den, azpimarratu genuen espediente mota horietan obra burutu bitartean gertatzen diren gorabeherak eta egiten diren aldaketak dokumentatzeak eta arrazoitzeak duen garrantzia.
2.5. Ondare erantzukizuna
Pertsona batek kexa bat aurkeztu zuen Aretxabaletako Udalak ez ziolako ondare erantzukizuneko erreklamazio bati erantzun. Erreklamazioak herri-lan batzuk gauzatu bitartean bere titulartasunekoak diren ondasun batzuetan eragindako kalte materialak zituen hizpide. Erreklamatzailearen ustez, kaltea udaleko zerbitzu publikoen funtzionamenduari egotz zekiokeen, obrak enpresa esleipendun baten bitartez garatu baziren ere.
Beraz, kasu horretan ordenamendu juridikoak prozedura mota hori amaitzeko ezarri duen sei hilabeteko epea gainditu zen (ondare erantzukizunaren arloan Herri Administrazioen Prozeduren Araudia onetsi zuen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuaren 13.3. artikulua) eta udalak ez zuen aurkeztutako erreklamazioari berariazko erantzuna emateko eginbeharra bete. Azkenean, udalak gatazkaren funtsaren inguruan hartu zuen erabakiak arazoa erreklamatzailearen interesen alde konpondu zuen –behintzat zenbateko ekonomikoari dagokionez-.
2.6. Garraioak
Garraioen arloan azpimarratu behar dugu arazo horiek guztiek eragin berezia dutela ezintasunen bat daukaten pertsonengan, izan ere, pertsona horiek, gaur egun ere, gainerako herritarrek baino garraio egokituko eskaintza murritzagoa daukate.
Lehenik eta behin, EuskoTren enpresa publikoak abian jarri dituen tren unitateen ezarpenaren ostean antzeman diren irisgarritasun arazoak aipatu nahi ditugu. Alde batetik, nasen ezaugarrien ondoriozko arazoak daude eta, bestetik, tren unitate berrien diseinuak eragin dituzten arazoak daude.
Geltokietan zenbait arazo antzeman dira trenbidearen eta nasaren artean dagoen distantzia dela-eta. 2012. urtean zehar, konponbideak eman izan dira trenbide sareko geltoki guztietan, arrapalak behar bezala funtzionatu dezala beharrezkoak diren parametroak betetzen saiatuz. Halaber, tren geltoki guztietan seinaleak jarri dira, kendu daitekeen arrapalaren bidez bagoira sartzeko aukera ematen duen nasaren eremua markatzeko. Hala, seinale horizontalen bidez arrapala duten tren unitatearen ateak dauden eremua mugatzen da eta seinale bertikalak gelditzeko eremua non dagoen erakusten du.
Dena den, oraindik ere bagoien diseinuari lotutako zenbait kontu direla-eta, mugikortasun urria duten pertsonek zailtasunak dituzte horiek erabiltzeko.
Zentzu horretan, gurpildun aulkien erabiltzaileek azaldu dute unitateetako arrapalaren diseinuak egoera arriskutsuak eragiten dituela gehiegizko aldapa duelako, ez delako jarraitua eta zenbait tartetan erabilera zaila delako, aulkietako gurpilak katigatzen baitira. Modu berean, adierazi dute arrapalak treneko gidariak besterik ezin dituela martxan jarri, hau da, erabiltzailea ezin da modu autonomoan mugitu. Halaber, adierazi dute bagoiaren barruan mugikortasun urria daukaten pertsonentzat erreserbatuta dagoen esparrua bizikletekin partekatu behar dutela nahitaez eta, batzuetan, horrek eragin duena da ezintasunen bat duten pertsonak erreserbatuta dagoen eremutik kanpo geratu direla.
Bestalde, errepikatu dira garraio publiko guztietako txarteletako prezioan aplikatu beharreko hobari-irizpideak bateratzeko aukera mahai gainean jarri duten kexak.
Bestalde, aipatu behar dugu erakunde honek jakin zuela zenbait arazo egon zirela Gasteizko autobus geltokian dagoen eta Lurraldebus txartela diruz betetzeko balio duen makinari lotuta. Zerbitzu hori eskaintzeko makina bakarra dagoenez eta enpresa horren txartel-leihatilaren ordutegi murriztua dela-eta, makina hori hondatu eta ez dabilen bakoitzean, erabiltzaileek, txartela kargatu ezinik, ohiko tiketa ordaindu behar izaten dute, txartela erabiltzeagatik dagokien tarifa murriztua aplikatu gabe. Lurraldebusetik azaldu digutenaren arabera, aldea ordaintzeko erreklamazioa jarri ondoren, erakunde horrek Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publikoen Zuzendaritzara bidaltzen du eskaera, kopuruak itzultzeko ardura duen erakundea baita. Hori dela-eta, praktikan, azken erakunde horrek karga burokratiko bat dakarten hainbat izapide abian jarri behar ditu Lurraldebusek ia garrantzirik gabeko kopuruak behar bezala kobratu dituelako (izan ere, ohiko tiketaren gehienezko prezioa 10,10 eurokoa da eta txartela erabiltzeagatiko tarifa murriztua 5,19 eurokoa da, beraz, gehienez ere 4,19 € erreklama zitezkeen). Ondorioz, gure ustez, kexa konpontzeko beharrezkoak diren izapideak gehiegizkoak dira.
Dena den, erreklamazioaren izaera ekonomikoa kontuan hartuta, erreklamatutako kopurua txikia bada ere, berariazko prozedura jarraitu behar dela ulertzen dugu. Horrelako kexak zuzenean txartel-leihatilan (irekita dagoenean) bideratu eta konpondu ahal zirela uste izan arren, hizpide dugun arazoa murrizteko txartelak kargatzeko bigarren makina bat instalatu zitekeela pentsatu genuen.
Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Bide Azpiegituren Sailera jo genuen eta Gasteizko autobus geltokian Lurraldebus txartelak diruz betetzeko beste makina bat jartzeko aukera mahai gainean jarri genuen, izan ere, irtenbide horrek aipatutako inguruabarrak saihestuko lituzke. Ondorioz, bigarren makina instalatu zen eta jakinarazi ziguten etorkizun hurbilean txartelak eskudirutan betetzeko aukeraz gain, kreditu txartelen bidez karga hori burutzeko aukera ematen duten makinak instalatu nahi dituztela.
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Alor honetako kexa kopurua zertxobait murriztu da 2011. urteari dagokionez eta murrizketa hori nabarmenagoa da erakundeak izapidetutako kexa guztien kopuruarekin parekatzen badugu, azken horiek nabarmenki igo baitira. Azken urteetan aurrekontuetan egon diren murrizketak direla-eta, obren eta azpiegituren arloan jardun publiko txikiagoa egon da eta ematen du hori dela eremu horretan gatazkak murriztu izanaren arrazoietako bat.
Edonola ere, aipatu behar da azpiegituren eta herri-lanen eremuan izapidetu diren kexek azpimarratu dituztela obrek, hala nola, errepideetako obrek eragindakoetan dituzten zuzeneko ondorioak. Oro har, obren ondorioz bereziki eragindako pertsonak kexatu dira ez dutelako informazio nahikorik eta gauzatzearen ardura duen administrazioak edo erakundeak ez duelako azkar eta modu eraginkorrean erantzuten euren jabetzek pairatu behar dituzten eragozpenak gutxitzeko bideragarriak diren irtenbideak topatze aldera. Izan ere, desjabetzeengatik edo beste kontzeptu batzuen ondorioz dagozkien kalte-ordainek ez dituzte gai horren inguruko arazoak konpontzen. Kasu horietan administrazioak beharrezkoak diren aurreikuspenak egin beharko lituzke arreta goiztiarra eta elkarrizketa hurbila eta pertsonalizatua eskaini ahal izateko, zentzuzkoak diren alegazioei eta aldarrikapenei erantzuteko edo, hala badagokio, nahi horiek onartzeko ezintasuna behar bezala justifikatzeko.
Garraio publikoaren arloan, aurten aurrera pausuak ematen jarraitu da zenbait txartel bakar ezartzeko. Momentuz, txartel horiek lurralde historiko bakoitzak kudeatzen ditu. Garraio publiko mota desberdinetan erabilgarriak diren txartelak ordaintzeko sistemen integrazioan aurrera egiteak arazoak eta adostasunik ezak eragin ditu, sistema eragile berri batera pasatzea zaila baita. Oso berriak diren teknologiak (kontaktu-txartelak eta sistema kudeatzeko plataforma teknologikoak) barne hartzen dituzten sistema berri horien helburua tarifetako hobarien aplikazioa ahalbidetzea da baina zerbitzuaren kudeaketaren hobekuntzan aurrera pausuak ematea ere erraztu behar dute; izan ere, tresna teknologiko horiek aukera anitzak ematen dituzte biltzen duten informazioa ustiatzeko eta, ondorioz, arazoak denbora errealean konpontzeko, zein etorkizuneko jardueren plangintza egiteko.
Zentzu horretan, garraio sistema integratuago batera migratzeak arazoak eragin ahal dizkie erabiltzaileei desberdinak diren tarifa sistemak bateratzean datzalako eta, horrenbestez, txartel bakarrarekin tratu onuragarriagoa jasotzen zuten zenbait pertsonentzat desabantaila bihur daiteke. Edonola ere, Gasteizko Lurraldebus txartelen makina saltzaileari buruzko kexan ikusi ahal den moduan, aurreko II.6. epigrafean, txartel bakarren sistema berriak kudeatzen dituzten erakundeek kanpainak eta informazio kanalak garatu beharko lituzkete, batez ere, ezarpen fasean eta euskarri berriekin batera lehengo txartelak erabiltzen diren bitartean. Horrez gain, bitarteko horien ezarpena dela-eta sortu daitezkeen erreklamazioak izapidetzeko protokolo argiak eta errazak ezarri beharko lituzkete.
Azkenik, garraio publikoaren gaiari dagokionez, aurreko II.6. atalean nabarmendu dugun moduan, azpimarratu behar dugu berriro ere zerbitzu publiko horien hobekuntzak mugikortasun urria daukaten pertsonentzako eskaintzan eragin berezia duten politika inklusiboen garapena aintzat hartu behar duela. Egokitutako garraioaren eskaintza modu esanguratsuan hobetu behar da; izan ere, gaur egun gainerako herritarren esku dagoena baino askoz murritzagoa da.
Errepideei dagokienez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek hartutako neurria aipatu dezakegu. Horren arabera, lurralde historiko horretan bizi diren herritarrek gehienez ere 25 euro ordainduko dituzte hilean AP-1 eta AP-8 autopistak erabiltzearen truke. Autopista horien erabiltzaileek neurri hori eskatu zuten euren ustez, eta zenbait hobari indarrean egon arren, gaur egungo erabileraren kostua baztertzailea eta gehiegizkoa delako, lurraldeko beste eremu batzuetako auzotarrek doako errepideak erabiltzeko aukera baitute eta, ordaintzekoak ez diren errepideen ezaugarriak aintzat hartuta, bide horiek hautatzea ez delako zentzuzko aukera bat.
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
1. Arloa kopurutan
2012. urtean zehar 58 erreklamazio izan dira arlo honetan; beraz, Erakundeak izapidetutako kexa guztien %2,29 arlo honetakoak izan dira. Ondoren administrazioka xehakatuko ditugu:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza).....20
– Foru administrazioa.....2
– Tokiko administrazioa.....2
Honela sailkatu ditugu aztertutako kexak, gaiak edo azpiarloak kontuan hartuta:
– Finantza-erakundeak eta aseguru-etxeak.....30
– Merkataritza, turismoa eta kontsumoa.....16
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....9
– Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta industria.....2
– Energiaz (elektrizitatea eta gasa) hornitzeko zerbitzuak.....1
Ondoko taulan 2012ko ekitaldian kudeatutako kexen estatistikak ageri dira, ekitaldia itxi denean (abendua) eduki diren datuen arabera.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta industria
Atal honetan Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak baliatu behar duen kontrol-jarduera nolabait zehazten duen kexa bat izango ditugu hizpide, interes orokorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresei buruzkoa.
Usansoloko auzokideen elkarte batek Arartekoaren esku-hartzea eskatu zuen Usansolon azken hilabeteetan pairatutako energia elektrikoaren horniduraren etete jarraituengatik kezkatuta eta haserre zeudelako.
Egindako eskaerari erantzunez, sail horrek Iberdrola Distribución Eléctrica enpresak egindako txostena bidali zigun. Bertan, argi-etenak gertatzeko izandako arrazoiak eta arazo hori konpontzeko jarraitutako jarduerak azaltzen zituzten.
Zentzu horretan, aipa dezakegu gertatutako matxuren arrazoi nagusia Usansoloko elikatze-lineetatik gertu zegoen zuhaiztia zela, zehazki, Bedia azpiestazioko 3. zirkuituko Bedia lineatik gertu zegoen urertzean kokatutako zuhaiztia.
Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren baimena lortu ondoren, zuhaiztia moztu zen, beraz, gertatzen ari ziren matxurak nabarmenki murriztuko zirela pentsa zitekeen.
Azkenik, Bedia eta Galdakaoko udal ordezkariekin hainbat bilera egin zirela aipatzen zen. Bertan, Iberdrola enpresak linea elektrikoa lurperatzeko aukera aztertzeko konpromisoa hartzen zuen, zuhaizti horrekin etorkizunean egon zitezkeen arazoen konponbide gisa.
2.2. Merkataritza, turismoa eta kontsumoa
Aurreko urteetan bezala, atal honetan jasotako kexa gehienak enpresa pribatuen jardunari buruzkoak izan dira; baina erakunde honek ezin du arlo horretan esku hartu, euskal herri-administraziorik ez delako tartean egon.
Oro har, planteatutako gai zehatzaren inguruan egoki iritzitako informazioa helarazi ondoren, kexa horiek sustatzen dituzten interesdunei esan diegu Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak eta Kontsumobide direla kexa horiek izapidetzeaz arduratzen direnak eta, legearen aginduz, une honetan, gure esku hartzeko ahalmena jarduerak ordenamenduarekin bat etortzen ote diren aztertzera mugatzen dela.
Izapidetutako kexei dagokienez, batez ere jorratu duten gaia izan da interesdunak ez zeudela ados udal-bulegoek jarraitu duten prozedurarekin, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren aurrean sustatu diren kontsumo arloko erreklamazioak izapidetu eta artxibatzeko, organo honek ez baitu egiaztatu administrazioaren arau-haustea egon denik.
2.3. Finantza-erakundeak eta aseguru-etxeak
2012an zehar, euskal familia asko erakunde honekin harremanetan jarri dira euren banku erakundeek finantza produktu bat –lehentasunezko partaidetzak– kontratatzea gomendatu zietelako eta ez direlako ez inbertsioan itxarondako segurtasun mailei ez iragarritako errentagarritasunari erantzuten ari.
Kexa horiek ikusita, Defensor del Pueblo erakundeari honen berri eman genion, eragindakoek onartu baitziguten ez zietela informazio egokirik eman produktu horren ezaugarrien inguruan kontratatu zuten unean.
Banku erakundeen funtzionamendua gainbegiratzea Espainiako Bankuari dagokio. Era berean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) dagokio balore merkatuen gardentasuna, bertan prezioen burutzapen zuzena eta inbertitzaileen babesa zaintzea. Bi erakunde horiek Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioan atxikita daude. Hori zela-eta, Espainiako Herriaren Defendatzailearekin harremanetan jarri ginen Estatuko Administrazioaren organo horiek jarraitutako jarduera azter zezan.
Jakinarazi izan da CNMVk finantza produktuen komertzializazio okerra zigortzen zuten hainbat espediente ireki dituela, eta horien artean lehentasunezko partaidetzak daude. Era berean, Herriaren Defendatzaileak hainbat gomendio eman ditu CNMVri eta Ekonomia Ministerioari.
Onartu behar dugu banku erakunde baten kontrako zigortzeko espediente bat izapidetzean, kalte-ordaina eskuratzea edo dirua berreskuratzea lortzen ez bada ere, zigortutako banku erakundearen praktika okerra egon denaren froga-elementua da, oso erabilgarria dena banku erakunde hori auzitara eramanez gero. Gure antolamendu juridikoan organo judizialek bakarrik dute eskumena banku erakundeen jarduera aztertzeko eta euren erantzukizun zibila zehazteko.
Une honetan, ziurrenik, emaitzarik eraginkorrenak ematen dituen bidea organo judizialetara jotzea da. Azken hilabeteetan epaitegien adierazpen oso irmoak eta banku erakundeen jarduerekiko oso kritikoak entzun ditugu. Horien bidez, kasuaren arabera, bezeroari gomendatutako inbertsio txarretik sortutako kalte-galeren kontratuzko erantzukizuna onartu da edo baimenean akatsak egoteagatik finantza produktu horien salerosketa kontratuen baliogabetasuna aitortu da, finantza erakundeak kontratuaren aurreko informaziorako beharrak urratu zituela bermatu baita eta, ondoren, aldeen baimena behar ez bezala eman zelako, horiek ez baitzituzten ezagutzen sinatutako erosketa aginduen ezaugarriak eta helburua.
Zoritxarrez, kreditu erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko abuztuaren 31ko 24/2012 Errege Lege Dekretuak burututako erreformak ez du baztertu bezero minoristei lehentasunezko partaidetzak saltzeko aukera. (3. xedapen gehigarria).
Hala eta guztiz ere, benetako ezbeharra, krisi ekonomikoaren ondorioz etxebizitza galdu behar izan duten pertsonak bizitzen ari dira, izan ere, euren diru-sarrerak nabarmenki murriztean, ezin izan dituzte ordaindu bere garaian euren etxeak erosi ahal izateko sinatutako hipoteka-kredituak.
Hipoteka betearazpena nahitaez etxebizitzarako eskubidearen ikuspuntutik aztertu behar da, konstituzio bidez babestutako eskubide bat bezala, beraz, bat-batean gertatutako eta eragindakoaren erabaki eta esku-hartze eremutik kanpoko arrazoiengatik galtzean, administrazioak fede oneko kontsumitzailearen aldeko oinarrizko eskubide hori defendatzen duten neurriak burutu behar ditu. Herritarren legezko aldarrikapen hori etxebizitzaren alorrean sakonago jorratzen da.
Hori bai, gerturatze hori kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen ikuspuntutik ere egin behar da. Etxebizitza erosteko familiek euren baliabide kopururik handiena erabiltzen dute.
2012an kaleratzeen drama bideratzen saiatu diren bi arau onartu dira, 6/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 9koa, baliabiderik ez duten hipoteka-zordunak babesteko presako neurriei buruzkoa eta 27/2012 Errege Lege Dekretua, azaroaren 15ekoa, zordun hipotekarioen babesa sendotzeko neurri urgenteei buruzkoa.
Lehenengoak Jardunbide Egokien Kodea jasotzen du bere eranskinean eta kreditu erakundeek nahi izanez gero harekin bat egin dezakete. Hala ere, gure autonomia erkidegoan ez du birtualtasun handirik izan, 100.001 eta 500.000 biztanle arteko udalerrietan –tarte horretan daude gure udalerri nagusiak– gehienez ere 150.000 eurorengatik erositako etxebizitzen hipoteketan aplikatzen delako. Bestalde, arau horrek jasotzen dituen xedapenak baztertzeko atalasean dauden eta aldi berean euren ohiko etxebizitzan hipoteka kreditu edo mailegu bat zor duten familientzat bakarrik dira aplikagarriak.
Zordun hipotekarioen babesa sendotzeko neurri urgenteei buruzko azaroaren 15eko 27/2012 Errege Lege Dekretuak, bi urteko epean zehar bereziki zaurkorrak diren taldeen ohiko etxebizitzen gaineko kaleratzeak eteten ditu.
Bi arau horiek baloratu behar diren alderdi positiboak jasotzen dituzten arren (hipoteka zorra berregituratzeko neurriak, berandutzako interesak murriztea, kaleratzeak etetea, etxebizitzen gizarte funtsa sortzea familia horiei euren gain har ditzaketen errentak dituzten alokairu kontratuak eskuratzen laguntzeko…) ez dira inolaz ere balio izaten ari arazo larri honi erantzun egokia emateko, nahiz eta 27/2012 Errege Lege Dekretuak zioen azalpenean “berankortasun tasa gure herrialdean baxua” dela eta “aparteko egoera horren ondorioz (zordunei) ekonomia– edo ondare-egoera aldatu” zaiela eta “babes-premia handia” dutela onartzen duen.
Kaleratzeak ez dira gelditu eta familiek egoera oso gogor eta zailei aurre egin behar diete.
Etxebizitza galdu eta istripu baten ondorioz, langabezian geratu izanagatik, bikotekidearekin izandako harremana apurtzeagatik, etab. finantza erakundeari ordaindu ezin dizkioten diru-kopuru handiak zor izaten jarraitzeagatik Arartekora jotzen duten pertsonen kopuruak gora egiten du.
Arartekoak ordainean ematearen alde egin behar dela defendatzen du, hipoteka kreditu bat sinatzean bere gain hartutako erantzukizun guztia iraungitzeko bide gisa, gutxienez, ohiko etxebizitzan eragina duenean, eta maileguaren ordainketan luzamendua ezartzea gomendatzen du, bat-bateko arrazoiengatik, fede oneko mailegatzailea zaurkortasun egoeran dagoenean.
Familiaren gainzorpetzearen aurrean, botere publikoen lehentasuna zordunari mailegua itzultzeko aukera eskaintzen dioten neurriak bideratzera zuzendu behar da baina, aldi berean, posible den guztietan, etxebizitza mantenduz. Hura galtzea betiere azken aukera izan beharko litzateke, egoitza-eremua ezinbesteko baldintza da nortasuna garatzeko eta babes-elementua da gizarte bazterkeriaren aurrean.
Azaro hasieran, Europako Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak, Juliane Kokottek, iritzi oso kritikoa eman zuen Espainiako hipoteka legeriak Europar Batasuneko eskubidearekin bat egiten ez zuela salatuz, C-415-11 gaia. Bere ondorio orokorretan, Kokottek gogorarazten du EBko estatuetako kaleratzeen araudi prozesala kontsumitzaileak babesteko Europako zuzentarauarekin bateragarria izan behar dela.
Horregatik, Arartekoak egokitzat jotzen du Euskadiko hainbat epaileren ekimena, 2012ko azaroan Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere egin zuena, kaleratzeetan jarduera-protokolo bat ezartzeari buruzkoa. Protokolo horri esker eginbide judizial berri bat ireki ahalko da lehen inolako alegaziorik egiteko aukerarik ez zegoen lekuan, eragindakoak euren abokatuaren bidez entzun ahal izateko. Eginbide berri horrek berehalakoak diren kaleratzeak eteteko aukera eskainiko du 27/20125 Errege Lege Dekretuan jasotako kasuetan.
Hala eta guztiz ere, Kokott abokatu nagusiak bere ondorioetan aipatzen duen moduan, erkidegoko zuzenbidean indarrean dagoen eraginkortasuneko printzipioari jarraiki, deklarazioko prozedura ezagutzen duen jurisdikzio-organoak betearazpen prozedura eteteko (aldi baterako) aukera izan behar du, kontratu-klausula gehiegizkoa den edo ez egiaztatzen den arte.
2012ko maiatzean Eusko Jaurlaritzako Familien Gainzorpetzeari Aurre Egiten Laguntzeko Zerbitzua abian jarri zen. Doako eta aukerako zerbitzu gisa sortu zen, bereziki ekonomiaren alorreko profesionalek osatuta, ohiko etxebizitza ordaindu ezin denean finantza erakundeen aurrean bitartekaritza lanak egiteko helburuarekin. Zerbitzuaren xedea sortutako zorrak kitatzeko ahalik eta baldintzarik onenak bilatzea da, familia unitatearen gaitasun ekonomikoa aztertu ondoren. Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar da eta ohiko etxebizitza eta familiak duen bakarra izan behar da. Era berean, erosketa balioa 350.000 € baino gutxiagokoa izan behar da.
Arartekoak ondo hartu du Eusko Jaurlaritzaren ekimen hori. Hala eta guztiz ere, beharrezkotzat jotzen da laguntza handiagoa eta eragindako familiarekiko babes egokiagoa bideratzea prozesuaren fase guztietan. Halaber, hobe litzateke egoitza-eskubideak betetzen direla bermatzea helburu duen nahitaezko bitartekaritza prozedura izatea. Horrek eskatzen du familien gainzorpetzearen arautzea ezinbestean bideratu behar izatea.
Azkenik, aipatu beharra dago gure autonomia erkidegoan borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak (BGAE) gainbegiratze, kontrol eta ikuskapen erregimen baten mende daudela eta, behar izanez gero, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren esku-hartzea bideratzen dela, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen 5/2012 Legea, otsailaren 23koa, betetzea helburu duena.
Lege honek gizarte-aurreikuspen osagarria hedatu nahi izan du Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren artean, eta, horretarako, bereziki sistema kolektiboak eta enplegukoak sustatu ditu. Era berean, BGAEak erregulatzen dituen araudia argitu eta eguneratu du eta erakunde horien kudeaketaren gardentasuna, eraginkortasuna eta kaudimena ere indartzen saiatu da, baita botere publikoen tutoretza eta kontrol mekanismoak ere, eragindako taldeen interesak babesteko.
Taldeko eta laneko sistemen aldeko apustu irmo horrek ez du oztoporik jarri banakako edo taldeko BGAE bateko kide batentzat, haren lehen ekarpenak hamar urte baino gehiago dituenean, eskubide ekonomikoak erreskatatzeko aukera mantentzeko metatutako erreserben kargura, erabilitako finantza sistemaren arabera.
Lehen ekarpena egin zenetik 10 urte igaro direlako metatutako eskubideak erreskatatzeko aukera ez da ohiko kontingentzia laneko BGAEetan, bertan ekintza babeslea erretiroa, heriotza, ezgaitasuna, iraupen luzeko langabezia, eta abarrengatik Gizarte Segurantzaren prestazioak osatzera bideratuta dago. Hori dela-eta herritarren kexak sortzen ari dira, denboran
luzatzen ari den krisi ekonomiko sakona adierazle duen uneko egoera ekonomikoan, metatutako eskubide ekonomiko horien eskuragarritasuna une hauetan errenta osagarriak eskainiko lizkiokeelako familia unitateari.
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
2012ko maiatzean “Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzaileen eta kontsumitzaileen eskubideak ezartzea” izeneko lana aurkeztu zen, Farapi, SL ikerketa taldeak egina, izan ere, 2011. urtean erakunde horrek deitutako ikerketa-bekaren enpresa esleipenduna izan zen. Azterlan analitikoa da, EAEn teknologiaren, telekomunikazioen eta aireko garraioaren sektoreetan pertsona erabiltzaile eta kontsumitzaileek dituzten eskubideen egoera zabaltzeko eta sentsibilizatzeko helburua duena. Azterlanaren helburu nagusia erabiltzaileek hiru sektore horietan erreklamatzeko eta defendatzeko dituzten moduak eta prozedurak eta esku hartzen duten agente ezberdinek erreklamazio-prozesuan burutzen duten zeregina aztertzea izan da.
Farapiko ikertzaile nagusiak Ararteko erakundeak antolatutako 2012ko UPV/EHUko Udako Ikastaroen esparruan egindako lana aurkezteko aukera izan zuen. Ikastaro horien helburua eztabaida publikoa sortzea zen, oinarrizkotzat eta ezinbestekotzat jotzen diren interes orokorreko zerbitzuetarako irismena herritar guztientzat unibertsala eta kalitatezkoa dela bermatzeko herri administrazioek burutu behar duten kontrol eraginkorra eta errealaren irismenean sakontze aldera.
Jardunaldi horietan txostengile-multzo handia egon zen: Clara Asúa doktoreak kontsumitzaileen eskubideen zaintza mekanismoetara hurbildu gintuen hiru lurralde esparruetan (Europa, Espainia eta Euskadi); Teresa Costa doktoreak eskumen-esparru hori osatzen zuen ekonomiaren eta enpresaren ikuspuntuarekin; eta mahai-ingurua, Kontsumobideko zuzendariak, Barakaldoko kontsumitzaileei arreta emateko bulegoaren arduradunak, Euskalteleko aholkularitza juridikoko zuzendariak eta Farapi enpresako ordezkariak osatuta. Azken horrek ikuspuntu ezberdinetatik kontsumitzaile eta erabiltzaileek enpresa pribatuen interes orokorreko zerbitzuak eskaintzearen gainean dituzten eskubideen egunerokotasunari buruzko ikuspegi erreala osatu zuen.
Bestalde, finantza erakundeen jarduerei buruzko atalean azaltzen genuenez, 2012an zehar herritar askok helarazi digute, idatziz zein ahoz, banku eta aseguru erakunde batzuen jarduerarekin ados ez zeudela eta babesgabetasun sentsazioa zutela.
Euskal herri administrazio bati dagokion gatazka baten aurrean ez gauden arren, erakunde hau inplikatutako agente guztiekin lankidetzan egon da eragindako pertsonen babesean aurrera egin ahal izateko, bereziki, hipoteka zordunen kasuetan.
Horrela bada, erakundeak Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkunak “Hipoteka zordunak babestearen eremuan jarduteko proposamenak” izenekoen inguruan antolatutako jardunaldien esparruan laguntza eskaini zuen gogoeta batekin eta Familien gainzorpetze egoeren aurreko proposamenekin.
Era berean, Oviedon Asturiasko Prokuradoretza Nagusiak (Herriaren defentsa-erakundeak) antolatutako lan-saio batean parte hartu zuen Iñigo Lamarca arartekoak, “Krisi ekonomikoko egoeran etxebizitzarako eskubide konstituzionala eraginkortasunez babesteko neurriak” gaiaren gainean. Topaketa horretan, Iñigo Lamarca arartekoak “Etxe kaleratzeak: giza eskubideen ikuspegitik aztertu beharreko gizarte-arazo larria” izenburuko ponentzia aurkeztu zuen.
Topaketan barrena, Espainiako Herriaren Defendatzaileak, Arartekoak eta autonomia erkidegoetako gainontzeko herriaren defendatzaileek adierazpen garrantzitsu bat onartu zuten krisi garai honetan etxebizitza izateko eskubideari buruz, eta hainbat neurri proposatu zituzten etxe kaleratzeen arazo larriari aurre egiteko.
Era berean, 2013. urteko UPV/EHUko Udako Ikastaroen esparruaren barnean, Ararteko erakundeak pertsonek finantza erakundeekiko harremanetan dituzten eskubideak babesteari buruzko gogoeta eta eztabaida jardunaldia antolatuko du, datorren uztailerako aurreikusita dagoena.
Gure gizartea pairatzen ari den krisi ekonomikoaren ondorio gisa, bankuetako produktuak eta zerbitzuak erosi izanagatik sortutako zaurkortasun eta babesgabetasun egoeren aurrean eta kontrolatu gabe dauden eta familiaren bizitzan eragin handia duten ondorioak sortu dituzten bankuen jardueren aurrean babesik gabe gaude. Egoera hau larritasun maila handienera heltzen da hipoteka betearazpenekin.
Bankuetako zerbitzuak interes orokorreko zerbitzuak al dira? Ikuspuntu horren alde egin behar dugu, izan ere, kontsideratu izan da interes orokorrak eskatzen zuela banku-erakundeak diru publikoarekin erreskatatu behar zirela. Babestu behar dugun ikuspuntu horretatik, zerbitzu horien gaineko administrazioaren esku-hartze zuzena eskatu behar dugu, horiek arautzeaz gain, kontrol eraginkorra ere gaineratuko duena.
Estatuak bermatu behar du herritarrek kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideak legez babestuta daudela, eta bankuen esparruko kontrataziotik sortutako beharrak oinarrizko eskubide horiek errespetatzen dituztela.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Aurten ere esan behar da arlo honetan jorratu dugun kexa kopurua gutxitu egin dela, aurkeztu dizkiguten kexa guztien artean azpimarragarriak badira ere oinarrizkotzat jo ditzakegun zerbitzuetako erabiltzaileek sustatutakoak –adibidez, gas edo elektrizitate hornidurari edo telefonia zerbitzuei buruzkoak–. Dena den, zerbitzu horiek enpresa pribatuek ematen dituzte baina herri-administrazioek interes orokorreko zerbitzuen ematearen gaineko nahitaezko kontrol-lanak egin behar dituzte.
Hala eta guztiz ere, ekitaldi honetan autonomia erkidego honetako herritarrek ekonomia eta finantza erakundeekiko izandako harremanetan sortu zaizkien arazoen inguruan aurkeztutako erreklamazio kopuruak nabarmenki egin du gora.
Zehazki, hori ez da Arartekoaren esku-hartzearen barruko esparru bat; izan ere, finantza- eta kreditu-erakundeen jardunaren kontrola ez dago otsailaren 27ko 3/1985 Legeak –Ararteko erakundea sortu eta arautzekoak– erakundeari ematen dizkion eskumenen barruan: hala eta guztiz ere, pertsona horiek orientatzen saiatu gara, hau da, haien erreklamazioak eta kexak organo eskudunei aurkezteko informazioa eman diegu.
Euskal herri administrazio bati dagokion gatazka baten aurrean ez gauden arren, Ararteko bulegoa ezin da alde batera geratu bizitzen ari garen egoera larriaren aurrean eta, horregatik, inplikatutako agente guztiekin lankidetzan aritzen saiatu da, eragindako pertsonen babesean, bereziki, hipoteka zordunen babesean, aurrera egin ahal izateko.
Ahaleginik handiena egin behar da etxebizitza izateko eskubide konstituzionala babesteko, familiarik geratu ez dadin etxerik gabe.
Zentzu horretan, Arartekoak ordainean ematearen alde egin behar dela defendatzen du, hipoteka kreditu bat sinatzean bere gain hartutako erantzukizun guztia iraungitzeko bide gisa, gutxienez, ohiko etxebizitzan eragina duenean, eta maileguaren ordainketan luzamendua ezartzea gomendatzen du, bat-bateko arrazoiengatik, fede oneko mailegatzailea zaurkortasun egoeran dagoenean.
Familiaren gainzorpetzearen aurrean, botere publikoen lehentasuna zordunari mailegua itzultzeko aukera eskaintzen dioten neurriak bideratzera zuzendu behar da baina, aldi berean, posible den guztietan, etxebizitza mantenduz. Hura galtzea betiere azken aukera izan beharko litzateke, egoitza-eremua ezinbesteko baldintza da nortasuna garatzeko eta babes-elementua da gizarte bazterkeriaren aurrean.
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
1. Arloa kopurutan
Arartekoaren erakundeak 145 erreklamazio jaso ditu herri-administrazioaren zerbitzurako langileen arloan. Kopuru hori 2012. urtean jasotako kexa guztien %5,73 da.
Honako hauek dira ukituriko administrazioak:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza).....91
– Tokiko administrazioa.....22
– Foru administrazioa.....9
– UPV/EHU.....3
Edukiari erreparatuta, azpiarlo hauen inguruko kexak izan dira:
– Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozesuak.....35
– Ordezkapenak.....28
– Oporrak, lizentziak eta baimenak.....27
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....17
– Beste alderdi batzuk.....9
– Lanpostuak betetzea.....8
– Ordainsariak.....7
– Herritarren eskubideak.....5
– Hizkuntz normalizazioa.....3
– Lanpostuen zerrenda.....3
– Laneko jazarpena.....1
– Diziplina-araubidea.....1
– Administrazio egoerak.....1
Urte honetan zehar kudeatu diren kexen (jasotakoak zein ebazteke egoteagatik horiei gaineratutakoak) izapide prozesuaren xehetasunei dagokienez, azpimarratzekoa da txosten hau idatzi den unean honako egoera honetan daudela:
Datu horien arabera, jasotako kexa-kopurua handitu dela azpimarratu behar dugu. Horietako gehienak, %65 inguru, sarbiderako hautapen prozedurei, ordezkapenei, lizentziei eta baimenei buruzko kontuak izan dira, eta bereziki lehenengoak nabarmendu dira, sarbide kontuei buruzkoak, %25 inguruko ehunekoa lortu dutenak. Administrazio orokorrak (Eusko Jaurlaritza) kexa gehienak hartzen jarraitzen du.
Oro har, salbuespen gutxi batzuk izan ezik, kexek ukituriko administrazioek jarrera ondo izan dute, eta behar izan duen laguntza eman dioten erakunde honi. Hala ere, hainbat kexa izapidetzeko beharrezkoa ez den atzerapena eragiten ari diren zenbait jarrera nakar ere antzeman ditugu. Hala gertatu da zenbait kasutan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarekin.
2. Kexarik aipagarrienak
Enplegu publikoaren sektorean ere berdintasun printzipioaren irakurketa egon da eta, Espainiako Konstituzioaren 9.2. artikuluan xedatutakoari jarraiki, enplegu publikora sartzeko zailtasun bereziak dituzten taldeen aldeko diskriminazio positiboko neurriak hartu dira.
Talde horietan ezgaitasunen bat duten pertsonek osatutakoa azpimarratzekoa da. 2012. urte honetan arreta berezia eskaini diogu talde horri III. atalean azalduko ditugun hainbat jarduerekin.
Aurreko urteetako joera jarraituz, emakumeen sarbidea sustatzera bideratutako hainbat neurri positibo ere kexa-hizpide izan dira. Hala gertatu da, adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiko su-itzalketa eta salbamenduko ofizialen lanpostuak betetzeko iragarritako hautapen-proben deialdian. Erreklamatzaileak, erakunde honen aldez aurreko adierazpenetan oinarrituta, kexan ahalegin handia egin zuen proba fisikoetarako ezarritako gutxieneko markak egokiak ez zirela argudiatzen saiatzeko. Era berean, langabezian zeuden pertsonak kontratatzeko onartutako enplegua sustatzeko programa positibotzat baloratzeko aukera izan dugu, izan ere, gizarte eta lan alorreko beste parametro batzuk gaineratzeaz gain (langabeziagatiko prestazioa ez jasotzea, etab.) hautagai emakumeen kontratazioa sustatu du.
Bestalde, ohikoa den moduan, hautapen prozesuen konfigurazioa eta kudeaketarekin loturiko kexak jaso ditugu. 2012. urtean bereziki aipagarria izan da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) instrumentistak aukeratzeko iragarritako deialdiaren inguruan sustatutako kexa. Erakunde honen ustez, hautapen prozesu horien izapidetzean gerta daitezkeen eragozpenek (jakin badakigu bereziak direla) ezin dute eragin lanpostu horiek eskuratu nahi dituzten interesdunek merezi duten tratamendu berdintasuna urratzea. Zentzu horretan, orkestrari ohartarazi diogu merezimenduak baloratzeko aldez aurreko fase batek hautapen prozesua hutsaldu dezakeela, printzipioz interesdun guztien lehia askeko oposaketa irekiko sistema gisa konfiguratzen baita.
Eusko Legebiltzarreko langileen artean dauden atezain lanpostuak betetzeko iragarritako lehiaketa-oposaketa baten deialdiarekin loturiko kexa ere azpimarratu nahi dugu, aldez aurreko esperientziaren balorazioaren ingurukoa. Kasu horretan egin ditugun kudeaketen ondorioz epaimahaiaren erabakia babestu dugu, hau da, aldez aurreko esperientziaren inguruko merezimendu horren egiaztagiriak zuzentzen ez uztea.
Azkenik, EITB erakunde publikoaren 2010. urteko Lan Eskaintza Publikoaren esparruan ezarritako kexa aipatuko dugu. Erakunde honen esku-hartzeari esker epaimahaiak kontuan hartu zuen kexagilearen asmoa eta bere ariketa praktikoa berrikusi zuen horren kopia eskainiz. Erakunde honetatik, gainera, erakunde publikoaren arduradunari proposatu diogu deituko diren hurrengo hautapen prozesuetan epaimahai ebaluatzaileei jakinaraz diezaien proba bakoitza egin aurretik horiek zuzentzeko irizpideak berariaz zehaztu behar dituztela.
Jakina den moduan, 2012. urtean neurri garrantzitsuak hartu dira sektore publikoan langileen gastua geldiarazteko, besteak beste, aldi baterako langileen kontratazioa, aldi baterako estatutupeko langileen izendapena eta bitarteko funtzionarioena murriztu dira. Horren inguruan, interesgarritzat jo dugu neurri hori dela bide sortu diren hainbat ondorio azpimarratzea. Hala gertatu da, adibidez, udan zehar kirol eta aisialdi instalazioetan informazio, zaintza, etab. lanetara bideratutako langileen kontratazioarekin. Gasteizko Udalak aurreko enplegu publikoko eskaintzetatik lortutako aldi baterako kontratazio-poltsen bidez bete ohi zituen behar horiek. Neurri horiek ezarritako mugen ondorioz (kontratatzeko aukera lehentasuneko sektoreei edo oinarrizko zerbitzu publikoen funtzionamenduan eragiten duten sektoreei buruzko, ezohiko eta larrialdiko beharretara lotzen dute), udalak ohiko jardunbide hori alde batera utzi du eta kanpo-kontratazioaren formulara jo behar izan du zerbitzuen kontratu publikoaren irudiaren bidez.
Aldi baterako langileen atal horri dagokionez, aldi baterako kontratazio zerrendak burutzeko eta kudeatzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 9ko Erabakiaren 4.1.2 b. ataleko bigarren paragrafoan ezarritako xedapenaren eragina pairatu duten pertsonek sustatutako hainbat kexa jaso ditugu. Agindu hori aplikatzean, enplegu eskaintza publikotik sortutako aldi baterako kontratazio-zerrendak osatuko dituzten pertsonen lehentasun ordena ezartzerakoan herri administrazio guztietan eskainitako zerbitzuak baloratzen diren arren, zerrenda horiek urtero eguneratzerakoan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan eskainitakoak bakarrik zenbatuko dira. Kexagileen arabera, erakunde publikoan eskainitako lan-esperientzia bakarrik eguneratzean, beste herri administrazio batzuetan zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalek erakunde publikoan antzeko funtzioak burutzen dituzten profesionalen lehentasuna pairatzen dute, arrazoizko justifikazio objektiborik ez duen desberdintasuna sortuz. Oraindik ere ez dugu horren inguruan mintzatzeko aukerarik izan, aipatu dugun moduan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lankidetza falta dela-eta.
Sektore publikoan langileen gastua geldiarazteko hartutako neurrien inguruko lehen aipamen bat egin dugu jada. Erakunde honen aurrean aurkeztu dituzten kexen eragile izandako beste neurri batzuk abenduko aparteko ordainsaria kendu izana eta borondatezko erretiroagatiko primak aldi baterako etetea izan dira. Lehenengoei dagokienez, Espainiako Herriaren Defendatzailera bidaltzea erabaki dugu eta erakunde horrek kexetan proposatzen zen moduan konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa sustatzea baztertu du.
Lizentzia eta baimenen atalari dagokionez, aurten gertutik jarraitu dugu EAEko Administrazio Orokorrak burututako kudeaketa minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen seme-alaba adingabea zaintzeko baimenaren inguruan. Arlo pribatuan lanaldiaren murrizketa %99,99ra heltzeko arazorik jartzen ez dituztela jakin izan dugu. Hala eta guztiz ere, aukera hori funtzio publikoko zenbait alderditan mahaigaineratzean, hala nola, irakaskuntzan, adostutako murrizketak, gutxienez eta modu eraginkorrean, funtzionarioak eskaintzen duen zerbitzua ematea ahalbidetu behar duela uste izan da. Horren ondorioz, hainbatetan, baimendutako murrizketak lanaldiaren bi herenak gainditu ezin dituela defendatu izan da. Hala eta guztiz ere, azkenik, Funtzio Publikoko Sailburuordetzak instrukzio berri bat eman du lanaldiaren %99 murritzeko aukera eskaintzeko adingabea ospitalera eramaten duten bakoitzean eta tratamenduaren fase kritikoan zehar.
Era berean, kexa gisa, lan esparruan gertatzen denarekin alderatuz, funtzio publikoaren esparruan legezko zaintza arrazoiengatik lanaldiaren murrizketaren irismen kuantitatiboa legez ezarri ez izana salatu izan da. Oinarrizko Estatutuaren isiltasunaren zein oraindik ere burutzeke dagoen Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen (horren 72.2. artikuluak legez zaintzeko arrazoiengatik lanaldiaren herena edo erdia gutxitzeko aukera besterik ez du jasotzen) erreformaren ondorioz , une honetan, lan baldintzen negoziazio esparruetan lortutako adostasunetara jo beharra dago murrizketarako eskubide horren irismen doi-doia zehaztu eta ezarri ahal izateko.
Hain zuzen ere, aurreko horri zuzenean lotuta, garrantzitsua iruditzen zaigu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren erakunde publikoan atxikitako langile baten kasua azpimarratzea. Bere erakundean ezarri den lanaldiaren murrizketaren ordutegiaren araubidean ezarritako irizpideekin ados ez zegoenez, guregana jo zuen irizpide horiek bere lana eta familia bateratzeko aukera eskaintzen ez diotela alegatuz. Kexa hori jorratzean “Familia, lana eta norberaren bizitza bateratzeko neurri gisa bideratzea lanaldia murrizteko eta moldatzeko edo aldatzeko eskaerak” abenduaren 28ko Arartekoaren 5/2010 Gomendio Orokorrean jasotako ondorioak mahaigaineratu ditugu.
Era berean, garrantzitsua iruditzen zaigu familia eta lana bateratzeko laguntzekiko interesa zuen langile baten kexa azpimarratzea. Kexagileak adierazi duenaren arabera, zaintza bere gain ez duen aita dibortziatua denez laguntza horietatik kanpo geratzen da. Erakunde honetan jakin badakigu ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuak hobekuntza nabarmena eragin zuela aurreko araudiarekin alderatuz, zaintza partekatua gaineratu baitzuen eta, aurrekontu horri esker, gurasoek bateratzeko laguntzak jasotzeko aukera daukate. Hala ere, uste dugu azken xedapen horren erabateko eraginkortasunak araudiaren doikuntza berri bat eskatzen duela, diruz lagundu daitezkeen egoerak zabaltzen dituena eta bateratzea beharrezkoa dela egiaztatzen duten egoera guztiak barne hartzen dituena, hala nola, oporraldietan zaintza bere gain ez duen gurasoak seme-alabak zaindu behar dituenean –hitzarmen arautzaileak hala ezarri baitu–. Familia eta Komunitate Politikako zuzendariak gai horren inguruan azterlan bat burutzeko adierazitako konpromisoak hasitako esku-hartzeari amaiera emateko erabakia hartzera bultzatu gintuen. Hala eta guztiz ere, txosten honen burutzapena ixterako unean, aldaketarik gertatu ez dela eta kexa eragin zuen egoera mantentzen dela jakin izan dugu.
Beste kontu mota batzuk aztertzean aipatu behar dugu, zalantzarik gabe, 2012. urtean berritzailea izan dela Herrizaingo Sailak Aldi baterako Ezintasunen inguruan onartutako instrukzioari dagokionez aurkeztutako kexa, izaera pertsonaleko datuen babesaren alorreko araudira egokitzen ez dela uste izanagatik. Jakin izan dugu Datuak Babesteko Euskal Agentziak instrukzio horren edukiaren inguruko iritzia emateko aukera eduki duela eta adierazi duela Ertzaintzako kideen osasunari buruzko informazioaren exijentziaren inguruko gaitzespenak oinarrituak daudela. Kexa izapidetu bitartean, Herrizaingo Sailak, nahita sortutako anbiguotasunez, honako hau besterik ez du adierazi: “kontuan hartuko du, egokia balitz, gai horren inguruan aurrerago har ditzakeen jokabideetan”. Horren ondorioz, hasitako esku-hartzearekin jarraitu behar dugu.
Kexa bat sortu duen polizia esparruko beste instrukzio bat Ertzaintzaren irudi korporatiboari buruzkoa izan da. Kasu honetan, Herrizaingo Saileko arduradunek irudiari eta itxura pertsonalari dagokionez aurkeztutako eskaerak, eragindako batzuek arbitrariotzat eta diskriminatzailetzat jo zituztenak, justifikatu dituzte apaindura pertsonaleko elementuak zerbitzua eskaintzeko oztopo ez direla eta herritarrentzat edo agenteentzat arrisku fisikoa sortzen ez dutela argudiatuz.
Aipamen labur bat egin behar dugu Euskadiko Erizaintza Sindikatuak (SATSE) aurkeztutako kexaren inguruan. Bertan, hainbat osasun zerbitzuri, hala nola, aldez aurreko hitzorduari, osasun kontseiluari, etab. emandako publizitatearen edukia salatu zuten. Sindikatu horren ustez, publizitate horrekin lan-baldintzak arautzen dituen Akordioko Aukera berdintasunerako Batzordearen inguruan hartutako konpromisoak urratuko lirateke eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Planaren esparruan aztertu beharko litzateke. Kexa horrek, gainera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lankidetza faltaren adibide berri bat azaltzeko aukera eskaintzen digu.
Dagoeneko amaitzeko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lan-kontratu baten bidez lotutako langile batek sustatutako kexa aipatu beharko genuke. Langile horrek, bateraezintasunagatiko eszedentzia eskatu izan arren, 2011-2012 ikasturtean ezin izan zuen liberatutako irakasle baten ordezkapena egin. Kexak hizpide zuen gaia aztertu ondoren lortu genituen ondorioak 2012ko azaroaren 15eko Arartekoaren Ebazpenean islatu dira. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko langile batek eskatutako bateraezintasunagatiko eszedentziaren adierazpen bati buruzko kexa-espedientea amaitzen da.
Halaber, aurten laneko jazarpeneko salaketei buruzko gaietan bi ebazpen eman ditugula jasota utzi behar dugu (Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 13koa. Horren bidez laneko arriskuen prebentzioa ez betetzeagatik jarritako salaketa bati buruzko jarduera amaitzen da. Arartekoaren ebazpena, 2012ko uztailaren 26koa. Horren bidez, Ertzaintzan ustezko laneko jazarpen kasu bat ikertzeko prozeduraren inguruko jarduera amaitutzat jo da).
Halako kontuetan burutu dugun lanaren ondorio gisa, berriro ere azpimarratu beharko genuke laneko jazarpeneko salaketak ikertzeko dagoeneko onartu diren ikerketa protokoloak edo prozedurak behar bezala izapidetzeak duen garrantzia.
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Aurten, arlo horretan jarduteko planean finkatutako ildoei jarraiki, ezgaitasunen bat duten pertsona-taldean jarri dugu arreta berezia eta, zehazki, euskal herri administrazioek euren aldi baterako kontratazio-poltsak osatzen dituzten halako pertsonei eskaintzen dieten tratamenduan sakontzea erabaki dugu.
Horretarako, bi premisatik abiatu gara: lehenengoa, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuak eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, lan-eskaintza publikoetan ezgaitasunen bat dutenentzako lanpostuak nahitaez gordetzeko beharra erregulatzen duten arauak izanik, karrerako funtzionario edo langile finko bihurtzeko aukera bakarrik azaltzen dutela eta ez dutela inolako zehaztapenik ezarri ezgaitasunen bat duten pertsonak aldi baterako edo bitarteko langile izateko formulen inguruan; eta bigarrena, gure ustez, egoera horrek ez duela oztoporik jartzen formulak burutu daitezen administrazioak kontratatutako edo bitarteko izendatutako kopuru jakin bat talde horretako pertsonak izateko beharra ezartzeko.
Hain zuzen ere, aldi baterako lan-poltsak erregulatzen dituzten arauak, orokorrean, bi irizpideren arabera bakarrik zehazten dute euren kideen ordena: lan-eskaintza publikoetatik sortutako hautapen-prozesuen kalifikazioak eta administrazioan eskainitako zerbitzuak; baina, gure ustez, hautagaiak lanpostua betetzeko duen gaitasuna, Espainiako Konstituzioaren arabera funtzio publikorako sarbidea arautu behar duena, betiere bermatzen bada, ez dago arrazoirik hizpide dugun pertsona-taldeari aldi baterako lana eraginkortasunez bermatzen dioten bestelako formulak ez bilatzeko, bai horiei lanpostu jakin batzuk gordez, bai horiek hartuta lortu nahi den helburua lortzea errazten duen beste edozein neurri arbitratuz.
Helburu hori lortze aldera, hau da, ezgaitasunen bat duten pertsonek aldi baterako lanpostuak lortzeko dituzten aukerak handiagoak izan daitezen berariazko formulak burutzeko, eta horretarako gure autonomia erkidegoko administrazioek gaiaren inguruan duten egoeratik abiatu beharko ginatekeela kontuan hartuta, horietako batzuen laguntza eskatu genuen gutxienez honako datuak jasoko lituzkeen txostena helaraz ziezaguten: (1) auren erakundean aldi baterako zerbitzuak eskaintzen dituzten ezgaituen kopurua guztira eta kopuru horrek osatzen duen ehunekoa aldi baterako langile guztiekiko eta (2) euren erakundean ezgaitasunen bat duten pertsonak aldi baterako kontratatzeko poltsen kudeaketa erregulatzen duen araudian jasotako erreserba kupoen edo antzeko neurrien xehetasunak.
Txosten hau idatzi dugunean oraindik ere eskatutako informazio guztia jaso ez badugu ere, gaur arte erakunde honetan sartu dena aztertzean egiaztatu ahal izan dugu gaiaren inguruko berariazko araudirik ez egotea ez dela oztoporik izan euskal herri administrazio batzuek ezgaitasunen bat duten pertsonak lan publikora sar daitezen neurri positiboak ezarri ahal izateko; hori bai, asko harritu gaitu beste batzuek, zehazki aldi baterako langile kopururik handienak dituztenek, zentzu horretan aurreratu ez izanak.
Adibide gisa, ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzko 2006ko maiatzaren 30eko Akordioak ez lan-poltsak eratzeko prozesura deitzeko Funtzio Publikoaren sailburuordearen 2006ko ekainaren 14ko Ebazpenak, ez dute inolako neurri positiborik jasotzen ezgaitasunen bat duten pertsonentzako.
Hori dela-eta, euskal herri administrazio guztiei, bereziki horren inguruan une honetan xedapenak ez dituztenei, lan publikorako sarbidea arautu behar duten printzipioak bermatuta, aldi baterako kontratazio-poltsak erregulatzen dituzten arauetan ezgaitasunen bat duten pertsonak euren ezaugarrietarako egokiak diren lanpostuetarako sarbidea errazten duten diskriminazio positiboko neurriak ezar ditzaten eskatu diegu.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
2012. urtean herri administrazioen zerbitzura dauden langileen alorrean jasotako kexa-kopurua handitu da. Hala eta guztiz ere, aldi baterako kontua dela uste dugu, ez dela arlo honetan aipatu beharreko inolako aldaketa nabarmenaren ondorio, izan ere, azaldutako kontuak, gehien bat, kexak sortu izan ohi dituzten gaiei buruzkoak izan dira.
Orokorrean, kexen eragina izan duten administrazioek laguntza eskaini izan diote erakunde honi, baina jokabide nakarren kasuak ere egon dira, horietako batzuk izapidetzea zaildu dutenak. Hala gertatu izan da, adibidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarekin.
Zalantzarik gabe, aurten azpimarratu beharreko kontua da sektore publikoko langileen gastua geldiarazteko neurrien ezarpena. Jakina den moduan, neurri murriztaileak ezarri dituzten arauzko xedapenak onartu dira. Neurri horiek ez dira ordainsariari buruzkoak bakarrik izan, hala nola, soldataren murrizketa, borondatezko erretiro primak etetea, pentsio-planetarako ekarpenak etetea... beste arlo batzuei buruzkoak ere egon dira, adibidez: langile berrien gaineratzea etetea, baimenen erregimena norberaren aukerako eta antzinakotasuneko egunen murrizketarekin homogeneizatzea, ordezkapen-kontratuak burutzeko hitzarmenak etetea, etab.
Neurri sorta hori herri administrazioen funtzionamendua hobetzeko eta uneko egoerara eraginkortasunez egokitzeko eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea mantentzeko aukera eskainiko duen egitura-aldaketa gisa aurkeztu da. Hala ere, eztabaida juridiko handia sortu du, aurkako ikuspuntuekin, eta, azkenik, hainbat kasutan, Konstituzio Auzitegiaren aurrean konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoak aurkeztea eragin du.
Beharbada, komunikabideetan oihartzun gehien izan duen eztabaida gatazkatsuenetako bat 2012ko abenduko aparteko ordainsaria eteteari buruzkoa izan da. Hala eta guztiz ere, azaldutako gatazkek beste ekimen batzuetan ere eragina izan dute, hala nola, pentsio-planetarako ekarpenak etetean edo hezkuntza arloko gastu publikoa arrazionalizatzean (irakastegunak, irakasleen ordezkapenak, etab.).
Ez dugu une honetan gizarte eta politika arlo guztietan nagusitu behar den ezinbesteko elkartasunaren printzipioa eskatuz nahitaezko neurri gisa aurkeztu diren neurri horien inguruko eztabaida piztu nahi. Hala ere, langile publikoek garatzen duten lan garrantzitsua baloratzeko unea dela uste dugu, horien laguntza ezinbestekoa baita kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzeko eta, hain zuzen ere horregatik, gure ustez saihestu behar den euspen-egoera honen ustezko arriskuen berri eman behar dugula uste dugu.
Zentzu horretan, erakunde honetatik berariazko oharra egin nahi dugu langile berriak barneratzeko ezarri diren mugek ez dezaten alde batera utzi enplegu publikoetara sartzeko zailtasun gehien dituzten taldeak babesteko ezinbestekoak diren diskriminazio positiboko neurrien aplikazioa. Izan ere, iritzi hori izanagatik, 2012an euskal herri administrazioei gomendatu diegu aldi baterako euren kontratazio poltsak erregulatzen dituzten arauetan diskriminazio positiboko neurriak ezar ditzaten ezgaitasunen bat duten pertsonek errazago eskura ditzaten euren ezaugarrietarako egokiak diren lanpostuak.
Era berean, gure ustez, sarbiderako hautapen prozesuen kudeaketan ahalik eta gardentasunik handiena bermatzeko eta bertan parte hartzen dutenak babesten dituzten bermeak zaintzeko kontu handia izan behar da. Inoiz baino gehiago lan publikoak eskuratu nahi dituzten herritarren erabateko aukera-berdintasuna bermatu beharra dago.
Familiak eta lanak ezarritako erantzukizunak bateratzeari buruzko eremuak ere euspen-egoera honen eragina paira dezake. Dagoeneko adierazi dugun moduan, 2012. urtean onartu diren neurrien artean, lizentzia eta baimenen araudiari buruzkoak daude (norberaren aukerako eta antzinakotasuneko egunak murriztea) eta argi dago langile publikoek arlo horiek bateratzeko dituzten aukeretan antzemango direla. Zentzu horretan, bereziki kezkagarria iruditzen zaigu zenbait bateratze beharri erantzuna emateko erabakigarriak diren baimenei eman dakiekeen tratamendua. Horixe da aurten kexak eragin dituzten hainbat baimenen kasua: minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen seme-alaba adingabea zaintzeko baimena, legezko zaintzagatiko lanaldiaren murrizketa, etab. Erakunde honen ustez, baimen horiek erantzuten saiatzen diren egoeren garrantzia eta larritasuna dela-eta (bertan norbere zaintzapean dauden adingabeen beharrezko arreta eta babesa bezalako betebeharrak arrisku handian egon daitezke), arreta berezia jarri behar dugu ustezko euspen-neurrien eragina ahalik eta txikiena izan dadin.
10. Animaliak babestea eta edukitzea
1. Arloa kopurutan
2012. urtean 7 kexa jaso dira animalien babesaren arloan, alegia, erakundeak ekitaldi osoan zehar izapidetu dituen kexen %0,28.
Ondoko taulan kudeatutako kexen izapidetzearen gaineko xehetasunak ageri dira. Datuak 2012ko abendukoak dira, hau da, ekitaldiaren itxierakoak. Hauxe da informazio estatistikoa:
2. Kexarik aipagarrienak
Lehenik eta behin, erakunde honetan jaso ditugun zenbait kexa-idazki aipatu nahi ditugu. Bertan desadostasuna adierazi zen Andoaingo Udalak gune zoologiko bati esleitu ziolako udalerrian dagoen katuen kolonia baten gaineko kontrolaren kudeaketa.
Alde batetik, erreklamatzaileek salatu zuten udalak mugatu zuela zenbat bider elikatu ahal zituzten katuak, bai eta hori egiteko leku zehatza ere.
Bestalde, toki korporazioak aukeratu zuen gune zoologikoak katuak harrapatzeko erabiltzen zuen kaiola mota ere salatu zuten, bai eta katuek inolako arretarik jaso gabe bertan giltzapetuta pasatzen zuten denbora luzea ere.
Gure eskaerari erantzunez, aipatutako toki erakundeak jakinarazi zigun kaleko katuek herriko eremu jakin batean eragiten zituzten arazoen berri eduki zutela (auzotarren artean arazoak sortzen ari zirela jakin zuten) eta gai horretan esku hartzea erabaki zutela, hortaz, beste udalerri batzuetan antzerako zerbitzuak burutu dituen zentro espezializatu batekin harremanetan jarri ziren.
Hasiera batean, gai horren inguruan iritzi desberdinak zeudela aintzat hartuta, jarduera horretan parte hartu nahi zuten talde, elkarte eta partikularrekin bilera bat egitea beharrezkotzat jo zen, horrela, garatu beharreko zereginak denen artean adostu ahalko ziren. Izan ere, udalak ez zuen onartu behar herritarren osasun publikoan eragina eduki zezakeen egoerarik eta neurri zorrotzagoak hartzea saihestu nahi zuen.
Egindako deialdiaren ondorioz, bilera horietan partikularrez gain, animaliak babesteko zenbait erakundek parte hartu zuten. Egin zituzten ekarpen guztiekin jarduteko protokolo bat osatu zen. Parte hartzaile guztiek adostu zuten ardura handiz eta lankidetza garatuz jarduteko beharra zegoela. Halaber, ahoz batez onartu zuten boluntario talde batekin batera katuei jaten emateko modurik onena eta aldizkakotasun egokia zehaztu behar zirela. Gauzak horrela, hurrengo jarduerak programatu ziren:
Erabilitako kaiolen inguruan esan ziguten animaliak babesteko elkarteek eta katuak jasotzen dituzten zentroek erabili ohi dituztenak erabili zituztela eta horiexek zirela bileretan esku hartu zuten elkarteekin adostu zituztenak.
Azkenik, arretarik jaso gabe katuek giltzapetuta pasatzen zuten denborari dagokionez, ohartarazi zuten katuak harrapatzen zituztenean beti egoten zela norbait, bai zentroko langileren bat, bai boluntarioren bat, beraz, beti egoten zela lekuko bat. Horrez gain, azaldu zuten katuak harrapatzen zirenetik gehienez ere bi ordu pasatzen zituztela kaioletan.
Hori guztia ikusita eta udala zerbitzua hobetzeko ekarpen eta proposamen berriak onartzeko prest zegoela ikusita, ondorioztatu genuen udalaren jarduna egokia izan zela eta horrela jakinarazi genien gure esku-hartzea eskatu zuten pertsonei.
Urte honetan zehar, pertsonen eta animalien arteko bizikidetzaren ondorioz sortzen diren arazoen inguruko zenbait kontsultari erantzun diegu, izan ere, gure udalerrietan gero eta txakur gehiago daude.
Azkenik, aipatu nahi dugu Animaliei Tratu Etikoa Ematearen Aldeko Elkarteak (ATEA) egindako erreklamazio batzuk jaso zirela eta bertan desadostasuna adierazi zutela arretarik ezaren ondorioz, hau da, administrazioaren isiltasunaren erabilera dela-eta. Izan ere, zenbait toki administrazioren aurrean salaketak aurkeztu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan animaliak dituzten zirkuetan animalien babeserako 6/1993 Legearen urraketa posible bat aditzera emateko asmoz eta ez zuten erantzunik jaso.
Horri dagokionez, interesgarria iruditu zaigu gogora ekartzea Gasteizko Udalak kontu horren inguruan egin zituen ohar batzuk:
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Ikusi dugun moduan, zirkuko jarduna garatu baino lehenago, animaliak dituzten zirkuen jarduera ikuskapen sistema zorrotzen menpe dago. Hori guztia gune zoologikoei buruzko apirilaren 11ko 81/2006 Dekretuan ezarritakoa betez. Hori dela-eta, foru aldundietako zerbitzu teknikoek zein udaleko albaitarien zerbitzuek modu zorrotzean kontrolatu behar dituzte dekretuaren 1. eranskinean ezarri diren baldintza guztiak.
Hala eta guztiz ere, transkribatu den udalaren txostenean baieztatu den moduan, gero eta mugimendu eta elkarte gehiago animaliarik gabeko zirkuen aldekoak dira. Beharbada, bizikidetza eta errespetuaren aldeko gizarte batean hausnartu beharko litzateke pertsonek ongi pasatzeko asmoz zirkuan erabiltzen diren animalien sufrimendua benetan beharrezkoa ote den. Gaur egun ikusi dezakegu euren artisten gaitasunen bitartez eta animaliarik esplotatu gabe publikoa irabazten ari diren zirkuak aurrera doazela.
Zentzu horretan, azpimarragarriak dira animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunak barne hartzen dituzten zirkuak debekatu dituzten herrialdeak, hala nola, Kanada, Brasil, Finlandia, Danimarka, Suitza edo Suedia.
Azkenik, aipatu beharra dugu aurtengo ekitaldian, pertsona eta animalien arteko bizikidetzak zenbait esparrutan eragindako gatazken inguruan jasotako kexen kopurua gailendu egin dela animalien egoera edo jasotako tratua zalantzan jarri duten kexen kopuruarekin alderatuta. Ezin dugu ukatu EAEko udalerrietan gero eta txakur gehiago daudela, begi bistakoa baita. Herritarrek aurten ere erakunde honetara jotzen jarraitu dute administrazioek zenbait animaliek espazio publiko jakin batzuetan jasan dituzten eraso edo gertakarien aurrean erantzun ez dutela salatzeko.
Horren harira, gogora ekarri behar dugu berriro ere udalen zeregina dela pertsonei kalteak eragitea ekiditeko xedearekin animaliak edukitzeari buruzko araudia betetzen dela ziurtatzea. Hartara, hiriko bide eta espazio publikoetan txakurrek kontrolaturik eta loturik egon behar dute eta, horretarako, kateak edo uhalak erabili behar dira. Halaber, animalia horiek mikrotxiparekin identifikaturik, erroldaturik eta kasuan kasuko udalerriko erregistroan erregistraturik egon behar dute. Horretarako, garrantzitsua da toki erakundeek animaliak identifikatzeko kanpainak egitea, txakurrak abandonatzeak, erasoek, kexek, etab. eragin ditzaketen ondorio negatiboak ekiditeko.
Horrenbestez, udalerrien eskutik kontrol politikak ezartzea ezinbestekoa den arren, agian, komenigarria izango litzateke etxeko animaliak dauzkaten pertsonen eta gainerako herritarren arteko bizikidetza orekatua lortze aldera bestelako irtenbideak hartzea. Hala, elkarteek adierazi dute animalientzako aisialdirako eremu zehatzak egokitzea beharrezkoa dela, izan ere, animaliak etengabe uhalekin daudenean eta, zenbaitetan, baita muturrekoekin ere, jarrera erasotzaileak garatu ditzakete. Horrez gain, azpimarratu dute hiriko bitarteko nahikoak ezartzea ezinbestekoa dela animaliak dituzten pertsonek txakurren gorozkiak jaso ahal izateko.
Amaitzeko, informazio kanpainak erabakigarriak dira animaliak dituzten herritarrak animaliak edukitzearen inguruko gaien inguruan kontzientziatzeko eta hezteko, euren betebeharren eta horiek ez betetzearen ondorioen gaineko informazio nahikoa izan dezaten.
11. Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
1. Arloa kopurutan
Aurten arlo honetan 133 erreklamazio jaso dira guztira. Kexa horiek honako administrazio hauei buruzkoak izan dira:
– Tokiko administrazioa.....108
– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza).....12
– Foru administrazioa.....3
Azpiarloen araberako banaketari dagokionez, sailkapena honakoa da:
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....46
– Kontratazio-araubidea ondarea eta administrazioaren erantzukizuna.....41
– Tokiko zerbitzu publikoak.....22
– Udal erroldaren kudeaketa.....14
– Informazioa eta herritarren parte-hartzea.....6
– Herritarren eskubideak.....2
– Beste alderdi batzuk.....2
Arlo honetako kexen informazio estatistikoa, ekitaldia itxi den unean, ondorengoa da:
Jasotako kexa gehienen izapidetze egoera arrazoizkoa da, eta gure jarduna, gutxi gorabehera, amaitu egin da eskuratutako guztien bi herenetan. Batez ere, laugarren hiruhilekoan jasotako kexei dagozkien jarduera fase ezberdinetan daudenak falta dira. Orokorrean, herri administrazioen erantzuna arrazoizkoa izan da eta helarazi dizkiegun gogoetak kontuan hartu dituzte, jarduera okerren bat antzeman dugun kasuetan. Hala ere, emandako gomendioen alorrean, ondorengo ataletan antzemango dugun moduan, Arartekoaren proposamenaren onespen-maila, gutxi gorabehera, kudeatutako kexa-espedienteen erdia izan da.
2. Kexarik aipagarrienak
Idatz zati honetan, izapidetu ditugun kexa azpimarragarrienen laburpen bat egingo dugu aurten garatutako jarduera islatzeko, bereziki helduz gomendio edo iradokizunen baten xede izan direnei. Kexak azpieremu materialei jarraiki multzokatuko dira, jarraian xehatuko ditugun epigrafeak gorabehera.
2.1. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Atal honetan hainbat herri administraziori zuzendutako gomendioak jorratuko ditugu. Bertan, legezkotasun formala eta materiala bete ez dela agerian geratzen da eta, bereziki, izapidetutako kasu batzuetan, zenbait udal-zerbitzu arautzen dituzten araudi eta ordenantzak berrikusteko eta aldatzeko beharra azpimarratzen da.
Horrela bada, 2012ko abuztuaren 9ko Arartekoaren ebazpena azpimarra dezakegu. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio gizarte etxe eta kirol instalazioetako udal araudia ez betetzearen ondotik hasitako zigortzeko espedientea berrazter dezan.
Gure ustez, udal administrazioak, udal araudia urratzeagatiko zigortze-espedientea ebazterakoan, ez zituen behar bezala eta elkarrekin aztertu kasuko egoera salbuesleak eta aringarriak, beraz, izapidetutako espedientea zigortzeko eskumenaren erabilerarako funtsezko arau orokorren araberakoa ez zela uste dugu, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen arabera.
Ondorioz, espedientea egoera horiek baloratzeko izapidera atzera eramatea egokia zen, erreklamatzaileak egindako alegazioen arabera. Kexaren harira, era berean, udalari gomendatu genion Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Udal Araudia berrikus zezan, instalazioen erabilera gabetzeko zigorraren graduazioa bideratu ahal izateko denbora muga bat ezarrita eta irismena argitze aldera (zigor independentea edo osagarria, erabiltzaile eta abonatuaren zehaztapena, etab.). Ez zen gomendioa onartu.
Bestalde, 2012ko otsailaren 1eko Arartekoaren ebazpena ere eman genuen. Horren bidez, Errenteriako Udalari gomendatzen zaio Salmenta Ibiltaria arautzen duen Ordenantza berrikusteko.
Ebazpen horretan, Europako araudia aplikatzetik sortutako aldaketa sakonen aurrean, salmenta ibiltariaren esparruan legezko araudia betetzearen arazoa azaldu zen. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentarauak, barne-azokako zerbitzuei buruzkoak, establezimendu-askatasunerako eta zerbitzuen prestaziorako oztopo juridiko eta barrera administratibo justifikatu gabe guztiak ezabatzeko betebeharra ezartzen die estatu-kideei.
Zuzentarau hori betez, zerbitzuetako jardueren sarbide libreari eta horien egikaritzari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legeak zerbitzuen jardueretan esku-hartze publikoa arautu behar duten printzipio eta xedapen orokorrak sartzen ditu, eta, beraz, arauen aniztasunean aldaketa garrantzitsuak egin behar dira. Salmenta ibiltariaren arloan, zehazki, Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari buruzko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legea erreformatzeko martxoaren 1eko 1/2010 Legea eta salmenta ibiltariaren edo ez sedentarioaren jarduna arautzen duen Otsailaren 26ko 199/2010 Errege Dekretua onetsi dira.
Errenteriako Udalak, erreferentziako ordenantza eguneratu izan arren, aipatutako sektoreko arauak kontuan hartu zirela adieraziz, praktikan ez zuen kontuan hartzen, araudian debekatutako baldintzak barne. Udal administrazioak indarreko ordenantza legezkotasunera egokitzeko berrikustea onartu zuen, baina unera arte ez dugu abian dauden izapideen inguruko informaziorik.
Azkenik, atal honetan interesgarria litzateke agirien sarrera erregistroari eta administrazio elektroniko barneratzaileari buruzko iradokizun bat aipatzea. 2012ko ekainaren 21eko Arartekoaren ebazpenari buruz ari gara. Horren bidez Pasaiako Udalari iradokitzen zaio agiriak erregistratzeko zerbitzua hobetu dezan, barrutietan egindako agirien aurkezpena erraztuko duten neurri antolatzaile eta teknikoak hartuta.
Ebazpen horretan Pasaiako Udalari iradoki genion barrutietako egoitzetan agiriak aurkezteko aukera emango zuketen neurri antolatzaile eta teknikoak aztertu zitzala, aurkeztutako agiri horien kopia zigilatua lortzeko bermearekin, gehiegizko gasturik gabe eta eskuragarri dauden baliabideak optimizatuz. Zerbitzu elektronikoen nahitaezko garapen horrek ez du inolaz ere ekarri behar erabiltzaile gehienek erabilitako zerbitzu presentzialen hobekuntza ukatzea eta, ildo horretan, herri-administrazioek baliabide teknologikoek erakusten duten ahal guztia erabili beharko lukete aipatu baliabideak antolatzeko eta haien zerbitzuetako erabiltzaile guztiei zerbitzu publiko hobea emateko.
2.2. Udal erroldaren kudeaketa
Iaz azaltzen genuenez, eragindakoentzat aldeko ebazpena lortzen duten arte pilatutako atzerapenak kalte larria sortzen duela badakigun arren, gure esku-hartzearen ondotik, arlo honetan aurkeztutako kexa gehienak ebatzita geratu ziren.
Ekitaldi honetan, hala ere, izapidetutako kexa batzuetan oraindik ez dugu erantzunik lortu edo lortutakoa gaitzeslea izan da eta kasuren batean ere, interesduna azkenik bere egoitzaren helbidean erroldatu den arren, alta baimentzeko eskatutako baldintzak ez ziren indarreko legezkotasunaren araberakoak.
Lankidetza faltaren eta legezko araudiaren kontrako erroldatze ukapenaren adibide gisa, 2012ko urtarrilaren 31ko Arartekoaren ebazpena aipa dezakegu, Horren bidez, Ortuellako Udalari gomendatzen zaio senar-emazte erreklamazio-egileak biztanleen udal-erroldan inskribatzeko.
BLMAren 59.2. artikuluan xedatutako udalen eskumenak ez du berekin ekartzen okupazio tituluaren legezkotasuna edo legezkotasun eza aztertzeko ahalmena duenik, bere helburua identitatea eta egoitza eraginkorra benetakoa dela egiaztatzea baita. “El Ayuntamiento podrá comprobar la veracidad de los datos consignados por los vecinos, exigiendo al efecto la presentación del documento nacional de identidad o tarjeta de residencia, el libro de familia, el título que legitime la ocupación de la vivienda u otros documentos análogos”. Titulu edo agiririk ez izatekotan, udalek aipatutako helbidean benetan bizi dela beste bitartekoen bidez, adibidez, udaltzaingoaren txostenen bidez, egiaztatzeko eskumena dute, baina egoera hori inolaz ere ezin izan da erroldatzea ukatzeko arrazoi. Laburbilduz, udalaren eskumenaren helburua alta jaso nahi duen helbidean benetan bizi dela bermatzea da.
2.3. Informazioa eta herritarren parte-hartzea
Arlo honetan kontu ugari jorratzen dituzten kexak aurkeztu dira, baina guztiak informazio publikorako irisgarritasun handiagoa, informazioaren edukiak kalitate hobea izatea eta herritarren parte-hartzeari dagokionez legezko xedapenak betetzea eskatzeko helburuarekin.
2012ko ekainaren 11ko Arartekoaren ebazpena aipatu beharra dago, Duranako udalbatzako saioen aldizkakotasunari buruzkoa.
Herritar batek kexa bat aurkeztu zuen erakunde honetan Duranako Administrazio Batzarrak ez zituelako deitzen udalbatzako saioak legeak eskatutako gutxieneko aldizkakotasunarekin. Administrazio Batzarrak, bestalde, herritarren batzordea deitu ez izana justifikatu zuen jorratu beharreko inolako gairik ez zutela eta formalismorik gabeko erakundea zela esanez.
Erakunde hau ados dago udalbatzen antolamenduaren funtzionamendua arina eta beharrezkoak ez diren formalismorik gabekoa izatearekin, haien egitura eta eskura dituzten bitarteko urriak kontuan hartuta, baina nahitaez errespetatu behar diren gutxieneko elementuak daude eta Arabako Lurralde Historikoko Herri-batzarrei buruzko martxoaren 20ko 11/1995 Foru Arauak nahitaez bete beharreko estatu juridikoa eratu du eta gutxienez hiru hilabetean behin bilerak dei daitezen eskatzen du.
Aurrekoaren harira, eta udalbatzen funtzionamenduari dagokionez, Kaizedo Beheko Administrazio Batzarraren akta bat eta kontuak aztertu ezin izanagatik izapidetutako kexa aipatu behar dugu. Kasu honetan adierazitako arazoa konpondu zen eta, bide batez, aldeei gaiaren inguruko amaierako gogoeta helarazi genien. Komunitateko gaietan herritarrek zuzenean parte-hartzeko, Administrazio Batzordea eta errejidore-presidentea bezalako gobernuko organoak apartak izan behar dira interesa duten herritar guztiei erakundeak duen informazioa eskaintzean, euren kudeaketaren emaitza kontuan hartuta eta erabakian errespetatuz eta betearazten, legezkotasunaren esparruan.
Bestalde, herritarrek ere udalbatzaren eguneko kudeaketa bere gain hartzen duten pertsonen lanean laguntzeko eta errazteko erantzukizuna dute, komunitate guztiaren onerako bideratzen duten jarduera behar izan gabe oztopatu gabe, izan ere, orokorrean, ez dago administrazio egiturarik lan hori egin ahal izateko eta batzordeko kideek bete behar izaten dute.
Informazio publikoa eskuratzeari dagokionez, elkarte batek erreklamazioa aurkeztu zuen Busturiako Udalak berak ez zuelako bete Auzotarren partaidetza eta informaziorako araudia (2010eko azaroaren 23ko 225. zk.ko BAO), ez elkarteari ez herritarrei orokorrean ez zielako behar bezalako informazioa eman udal jardueraren eta gobernuko eta osoko bilkurako organoen inguruan. Udaleko iturriek ahoz esan zieten informazio hori argitara emateko mugak zeudela Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren babesean.
Orokorrean, elkarte erreklamatzaileek aurkezten zuen kontua kokatzeko, proportzionaltasun eta arrazionaltasun printzipioak aplikatu behar direla uste dugu datuak erabiltzerakoan pribatutasun eta gardentasun eskubideak zein kontu publikoetarako informazioa eta parte-hartzea lortzeko eskubidea jokoan egon daitezkeenean. Hala azaltzen du Datuak Babesteko Euskal Bulegoak (DBEB) (CN06-015) irizpenean.
Kontu hori tokiko administrazio askok ebazten dute datu izendunak banantze teknikaren bidez, unean dauden bitarteko informatikoekin arazoa modu praktikoan eta eraginkorrean konpontzen duen formula, sesioz sesio ikerketa zorrotzik egin behar izan gabe jakiteko zer datu izendunek izan zezaketen berariazko legezko estaldura eta zein egoeratan ez. Hori guztia gai baten inguruko berariazko informazioa jasotzeko eskaerak unean dagoen legezko estaldurari buruzko azterketa eskatzeko kaltetan izan gabe, horren bidez hainbat datu eman ahal izateko interesdunaren baimenik gabe. Azkenik udalak gaia konpondu zuen, deialdiak eta aktak Web orrian zein auzo ezberdinetako iragarki-tauletan argitara emango zituela adostuta eta interesa zuten elkarteei informazioa posta elektroniko bidez bidaltzeko konpromisoa hartuta.
2.4. Herri-administrazioen ondarea
Iazko memorian adierazitakoaren ildoari jarraiki, ekitaldi honetan ere azpimarratu behar dugu herri administrazioek eskura dituzten legezko bitartekoak erabili behar dituztela ondare publikoa defendatzeko. Horrela xedatzen da 2012ko ekainaren 26ko Arartekoaren ebazpenean. Horren bidez, Artzentalesko Udalari gomendatzen zaio erregistroko izen-emate baten aurrean esku hartu dezan, bide publiko bat partikular baten izenean baitago.
Desadostasuna sortzen zen, alde batetik, herritarren erabilera orokorrerako irekita dagoen bide publikoaren errealitate fisiko eta jabetza-egoeraren eta, bestetik, erregistroko errealitatearen artean, azken horren arabera lursail publikoaren zati hori onibar partikular baten zati gisa gaineratuta geratu baitzen. Erregistroko titularraren aldeko presuntzioa iuris tantum izaerakoa denez, hau da, argudiatzen duenak egiaztatu behar duen frogaren karga alderantzikatu egiten denez, espediente horiek izapidetzea zaila da, lortzeko erregistroaren izen-ematea baliogabetzen duten aurkako frogak aurkeztu behar baitira. Gainera, kasu askotan, bide judizialera jo beharra dago, erreibindikazio-akzioa auzitegi zibilen aurrean erabiliz, deklarazioko judizioaren bidez eta, bitartean, ezin da dagokion erregistro inskripzioa zuzendu, inskripzioaren titularra borondatez zuzentzearekin ados egon ezean. Artzentaleseko Udalak izapidetutako gomendioa onartu zuen.
2.5. Ondare erantzukizuna
Arlo honetan kexa ugari jaso ditugu, herri administrazio ezberdinei zuzendutako erreklamazioak oinarri zituztenak. Bertan, funtsean, aurreko ekitaldietan antzemandako gaiak errepikatzen dira. Horrela bada, kexa-bloke bat izapide ezari buruzkoa da, hau da, eragindako administrazioek ez dutela espediente egokia izapidetzen eta kexa aurkezten duen pertsona guztiz babesik gabe geratzen dela administrazioaren jarduera ezaren aurrean. Beste kexa-bloke bat espedienteak amaitzeko justifikaziorik gabeko atzerapena dutenei buruzkoa da, horrela bada, administrazioak erreklamazioa abian dagoela esan arren, ez da behar bezala ebazten, eragindakoentzat horrek dakartzan ondorioekin. Azkenik, beste kexa-multzo batean erreklamatzaileek erreklamazioa ukatu izanarekin ados ez daudela azaltzen dute.
2.6. Tokiko zerbitzu publikoak
Landa guneko oinarrizko zerbitzu publikoak erreklamazio iturri izaten jarraitzen dute, eragindakoek ur-hornidura, argiteria publikoa eta ibilgailuak sartzeko bideak mantentzea bezalako zerbitzuak hiri inguruan eskaintzen diren baldintza beretan eskaintzea eskatzen baitute. Arazoa da zerbitzu horiek, kasu batzuetan, ezin direla proposatu hiri inguruan eskatzen diren intentsitate eta ezaugarriekin (argiteriaren kasuan, adibidez), eta beste kasu batzuetan, sare publikoen urruntasunak, ur-hornidurarekin gertatzen den moduan, hodi orokorrera lotzea zailtzen edo galarazten du eta hitzartutako beste konponbideak hartu behar dira, nahita ez eragindakoen parte-hartze ekonomikoa eskatzen dutenak, udal administrazioak ez baitu zertan zerbitzu horiek isolatutako etxeetaraino eraman.
Bestalde, jabekideen elkarte batek aurkeztutako kexa-idazki bat ere izapidetu dugu, ur-emakidaren titulartasuna eskualdatzeko espedientea behar bezala izapidetu eta ebatzi ez izanagatik. Kasu honetan kexa aurkeztu zen Uraren Euskal Agentziak (URA) elkartea behartu zuelako Txingudi Zerbitzuen udal sarearekin lotzera eta emakida iraungitzeko espedientea hasi zuelako, eta ez zegoen horretarako arrazoirik, aldaketa berariaz zegoela justifikatu ondoren, ez baitzitzaizkion eman emakidaren inskripzioaren baldintzetara egokitzeko izapideak. Uraren Euskal Agentziak jarduerak emakidaren titular berria inskribatzeko izapidera atzera eramateko helarazi genion proposamena onartu zuen.
Azkenik, interesgarria iruditzen zaigu zaborra biltzeko AAB (atez ateko bilketa) sistemari dagokionez jasotako hainbat kontsulta aipatzea. Interesdunek udalak zaborrak biltzeko sistema zehazteko duen eskumenaren inguruko informazioa eskatu dute eta zabor-poltsak ikuskatzeari dagokionez eska ditzaketen bermeen inguruko kezka helarazi dute. Hondakinei buruzko apirilaren 21eko Legeak, alor honetako esparru orokorra ezartzen du eta hiri-hondakinak bildu, garraiatu eta, gutxienez, baztertzea, derrigorrezko zerbitzu gisa, udalei dagokiela xedatzen du, dagozkien ordenantzek ezarritakoari jarraiki. Bestalde, hiri-hondakinak dituztenei toki erakundeei emateko beharra ezartzen die, horiek birziklatu, balioztatu edo baztertu ditzaten, eta zaborra jasotzen dutenetik erakunde horiek horien jabetza izango dute.
3. Ofiziozko jarduerak
Ofiziozko espediente bat izapidetu dugu, Errenteriako salmenta ibiltaria jorratzen duena. Zehazki, eta administrazioaren funtzionamenduaren atalean gai honen inguruan aipatu dugun gomendioari dagokionez, egokitzat jo genuen espediente hori hastea salmenta ibiltariari eta egon zitekeen eskaerarekiko udalaren erantzunari buruzko informazio zehatza biltzeko, bien bitartean, indarrean zegoen ordenantza aztertzen zen. Une honetan udal administraziotik jasotako erantzuna baloratzeke dago.
Bestalde, beste kexa-espediente bat ere izapidetu genuen Zarautzen agertutako zinegotzien kontrako pintada mehatxagarrien inguruan prentsan agertutako informazioa eta udalaren jarduera faltari buruzko salaketa zirela-eta. Zarauzko Udalak eskainitako informazioa kontrastatu ondoren, udal administrazioak paramentu bertikalak, pintadak, graffitiak eta baimenik gabeko pankartak eta kartelak kentzeko udal administrazioak ezarrita duen jarduera-protokoloa behar bezala bete zela ondorioztatu genuen. Zehazki, zerbitzu arduradunek, hainbat egunetan zehar, 101 pintada ezabatu, 24 pankarta eta itsatsitako kartel ugari kendu zituzten, pintadetakoren bat egin eta hainbat egin geroago ezabatu ez izanaren kaltetan izan gabe.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Ekitaldi honetan izapidetu ditugun kexa-sorta zabala da, autonomia erkidegoko hainbat udali zuzendu dizkiegun gomendioetan eta arloko II. epigrafean azpimarratu ditugun kexa laburtuetan islatzen den moduan. Kasuistika horretatik abiatuta, herri administrazioek herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuak hobetzeko politika publikoetan aurrera egite aldera azpimarratu behar diren gai garrantzitsuenak zertzelada batzuetan laburbildu ditugu.
Zentzu horretan, herritarrek, herri administrazioekiko harremanetan dituzten zailtasunengatik, urtero erakunde honen aurrean izapidetutako kexetan azaltzen dizkiguten arazoak ez dira berriak. Horrela bada, herri administrazioek aurkezten diren eskaerei erantzuna emateko duten beharra azpimarratzen jarraitu behar dugu. Administrazio isiltasuna, ondoz ondoko memorietan aipatzea errepikakorra gertatzen den arren, herritarren administrazioaren jarduera faltaren aurrean erantzun ahal izateko pentsatutako mekanismoa da, baina ez da itxierako administrazio mekanismoa edo, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (HAAJAPEL) zioen azalpeneko IX. atalean azaltzen duen moduan, ez da ahalmen juridiko arrunta, administrazioak euren xede diren funtzioak eraginkortasunez eta behar bezalako azkartasunez burutzen ez dituztenean partikularren eskubideek edukia galtzea eragozten duen bermea baizik.
Administrazioaren jarduera eza horrek administrazio jarduera zuzendu behar duten printzipio orokorrak urratzen ditu, HAAJAPELko 3. artikuluaren xedapenen babesean. Zehazki, eraginkortasunaren eta herritarren zerbitzuaren printzipioei buruz ari gara, baina baita gardentasun eta parte-hartze printzipioei buruz ere. Dagozkion legezko izapideak eta baldintzak bete ondoren, aurkezten zaizkion eskaerak behar bezala edo inolaz ere izapidetzen ez dituen administrazio batek nekez adierazi ahalko du bere jarduera herritarren zerbitzura dagoela. Publikoak eragin nabarmena dauka gure eguneroko bizitzaren alor guztietan (osasuna, hezkuntza, oinarrizko tokiko zerbitzuak, etab.) eta, ondorioz, herri administrazioei eska dakieke euren jarduera eraginkorra izan dadin.
Aurrekoarekin lotuta, gorago aipatutako artikuluak eskaintzen duen legezkotasun printzipioa ere aipatu behar dugu, baita administrazioak, mugitzen garen esparruan, bere jarduera administrazio-zuzenbidearen diziplinaren mende jartzeko duen beharra ere. Beste batzuetan adierazi izan dugun moduan, herri administrazioek legezko tresna garrantzitsuak dituzte, nolabaiteko “lehentasunak” partikularren aurrean (zehatzeko ahala, jabetza kentzeko ahala eta bere burua babesteko ahala, besteak beste). “Lehentasun” horiek dituzte legeak herri administrazioei eskaintzen dizkien tresnak direlako berezkoak dituzten helburuak bete ditzaten eta, horren guztiaren ordainean, herritarren eskubideak bermatzeko mekanismoak ezartzen dira, kalitateari, arintasunari eta azkartasunari dagokienez. Herritarrentzako berme horietako bat dagokien prozedura bideratzean zein kasu zehatz bakoitzari dagokion legearen aplikazio zuzenean legezko izapideak eta formaltasunak bete behar izatea da. Azken finean, elkarrekiko harremanetan legez ezarritako jolasaren arauak zorrozki betetzean datza.
Bestalde, iazko memorian iragarki-ohol elektronikoa garatu eta ezartzeak zuen interesa eta tresna horien erabilera herritarrei orokorrean errazteko bitarteko ezberdinak eskaintzearen praktika ona azpimarratzen genituen bitartean, aurten administrazio elektronikoa ezartzetik, zerbitzu publikoak aurreratzeko eta hobetzeko tresna bakartzat jotzen badugu, ondoriozta daitezkeen arazoak aipatu nahi ditugu. Gogoeta hori arlo honetako II. epigrafean aipatu dugun Pasaiako Udalari zuzendutako iradokizunaren harira dator. Bertan, herritar batek erregistro orokorraren zerbitzua hobetzeko beharra azaltzen zuen eta udalerriko barruti bakoitzean (lau barruti daude, garrantzi handiko oztopo fisiko natural eta artifizialekin) erregistro bat irekitzea eskatzen zuen. Udalak erantzun zion ez zutela herritarren arretarako bulegoak irekitzeko asmorik, izan ere, udalak administrazio elektronikoa sustatzea erabaki zuen.
Gure ustez, administrazio elektronikoaren garapenak kontuan hartu behar du zerbitzu elektroniko horiek pixkanaka-pixkanaka ezarri behar direla herritar batzuek erabiltzen dituztelako, erabilera oraindik ez baita orokorra, eta, ondorioz, garapena ezin da kaltegarria izan edo administrazioak ematen dituen zerbitzu presentzialak hobetu eta modernizatzeko aukeratzat jo, bai, ordea, dagoeneko badauden bideei gehitu beharreko bidetzat.
Administrazioak ematen dituen zerbitzuen maila eta zerbitzu elektronikoetako erabiltzaileak izan daitezkeenak dimentsionatu eta zehazteko, interesgarria da herritarrek administrazio elektronikoaren inguruan duten asetasunari buruzko 2011ko txostenaren datuak aipatzea. Txosten hori AEVALek egin zuen (Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Behatokiko txostena. Politika Publikoen Ebaluazioa eta Zerbitzuen Kalitatearen Estatuko Agentzia). Txostenak agerian jarri du herritarren herena duela gutxi bihurtu dela e-administrazioaren zuzeneko erabiltzaile eta erabiltzaile horietako gehienek administrazio elektronikoa informazioa bilatzeko eta inprimakiak deskargatzeko erabili dutela eta ehuneko 25ak bakarrik adierazi duela bide honen bitartez gauzatu dituela izapideak osorik. Hala ere, ia herritarren erdiak ez du inoiz erabili zuzenean edo zeharka administrazio elektronikoa, adinak, hezkuntza-mailak eta gizarte-klaseak
e-administrazioaren erabileran garrantzi handia duten aldagaiak direla azpimarratuz.
Horregatik, administrazio elektronikoaren garapena eta ezarpena herritarrentzat onurarik handia dela agerian jar dadin, pertsonek baliabideak (Interneterako sarbidea), prestakuntza jaso ditzaten eta horiek erabiltzeko beharrezko tresna elektronikoak (NANaren irakurgailu elektronikoa eta beste egiaztapen mota batzuk) eduki ditzaten aintzat hartuko duten politika inklusiboak diseinatu beharko dira, e-administrazioaren erabiltzaile izan daitezkeenak gerturatuko dituzten baliabide pertsonalak eta materialak eskuragarri jarrita.
Dena den, zerbitzu elektronikoen garapen horrek ez du inolaz ere ekarri behar erabiltzaile gehienek erabilitako zerbitzu presentzialen hobekuntza ukatzea eta, ildo horretan, herri-administrazioek baliabide teknologikoek erakusten duten ahal guztia erabili beharko lukete aipatu baliabideak antolatzeko eta haien zerbitzuetako erabiltzaile guztiei zerbitzu publiko hobea emateko, eta hori guztia, gehiegizko gasturik burutu behar izan gabe. Horrela bada, agiriak erregistratzeko kasu zehatzean, adibide gisa, hainbat aukera aipa genitzake: administrazio egoitzetan edota bestelako udal bulegoetan erabilera askeko terminal informatikoak ezartzea, erabiltzaile gehienek euren kabuz edo udalak gaitutako langileen laguntzarekin agiriak erregistratu ahal izateko; erregistro orokorraren erregistro laguntzaileak sortzea (gaur egun, sarean lan egiten dela eta eskanerra bezalako bitartekoak daudela kontuan hartuta, aukerak ugaritzen dira).
12. Osasuna
1. Arloa kopurutan
2012. urtean zehar 97 erreklamazio izan dira Osasunaren arloan; beraz, Erakundeak izapidetutako kexa guztien %3,84 arlo honetakoak izan dira.
Honela sailkatu ditugu aztertutako kexak, gaiak edo azpiarloak kontuan hartuta:
– Erabiltzaileen eskubideak.....45
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....19
– Itxaron zerrendak.....14
– Osasun laguntza.....12
– Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazioaren erantzukizuna.....5
– Osasun publikoa.....2
Ondoko taulan 2012ko ekitaldian kudeatutako kexen estatistikak ageri dira, ekitaldia itxi denean (abendua) eduki diren datuen arabera.
2. Kexarik aipagarrienak
Arlo honetan jaso ditugun kexa batzuek 2012. urtean osasuna babesteko eskubidearen inguruan egon diren legezko aldaketekin lotura zuzena izan dute. Adingabe atzerritar baten eskubidea onartzeko zailtasunari eta neurri berriek farmazia-zerbitzuaren hainbat alorretan izan duten eraginari buruzkoak izan dira.
2012ko maiatzaren 28ko Arartekoaren ebazpenean –horren bidez Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailari gomendatzen zaio eskolatzeko asmoz aldi baterako egonaldian dagoen adingabe atzerritar bati osasun arreta onar diezaioten– adingabe atzerritar horrek osasun txartela eskuratzeari buruzko gure balorazioa jaso genuen.
Farmazia zerbitzuari dagokionez, bi arazo adierazi dizkigute, biak sendagaiak banatzeari buruzko neurri berriekin eta irizpide berrien arabera dagokion sendagaiarekiko intolerantzia dagoenean bestelako aukerarik ez izatearekin lotuak.
Estatuko Osasun Sistemaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuak osasun produktuen eta medikamentuen garantiei eta arrazoizko erabilerari buruzko uztailaren 26ko 29/2006 Legeari emandako idazketa berriaren arabera, sendagaien banaketa prezioaren mende egoteaz gain generikoa izatearen mende ere badago.
Horren ondorioz, gerta liteke dagokion sendagaiarekiko intolerantzia arrazoiengatik medikuak gaixoari beste bat agindu badio hura finantzatzeko eskubiderik ez izatea, biek prezio bera izan arren.
Sendagaia banatzeko beste egoera batean, entzefalopatia mioklonikoa pairatzen duen pertsona baten gurasoek arazoa azaldu zuten Estatuko Osasun Sistemaren farmazia-prestaziotik kanpo geratzen diren sendagaien zerrenda eguneratzeko Estatuko Osasun eta Farmazia Sistemaren Oinarrizko Zerbitzu Zorroaren Zuzendaritza Nagusiaren 2012ko abuztuaren 2ko ebazpenak bere medikuak agindutako sendagaiaren finantziazioa kanpo uzten duelako.
Intolerantziari eta intolerantzia hori sortzen duen bestelako sendagairik ez dagoenari buruzko txosten xehatua ikusita, Osasun eta Kontsumo Sailari kasuaren banakako azterketa aurkeztu genion. Txosten hau itxi zeneko unean prozedura irekita zegoen.
2.1. Erabiltzaileen eskubideak
Kexa batzuek osasun zerbitzuak eskuratzeko koordinazio printzipioak duen garrantzia gogorarazten digute.
Bitiligo gaixotasuna ospitale jakin batean fototerapiaren bidez tratatzeko ukapenarekin loturiko espediente batean jakinarazi zitzaigunez, kexan adierazitakoari aurre eginez, bitiligoa duten gaitxoen tratamendu hori ez zen kanpo utzi zentroko fototerapia unitatearen uneko saturazioarengatik, dermatologia zerbitzuak patologia hori zuten gaixoen inguruan egindako sesio kliniko batengatik baizik.
Erantzun hori gaixoarekin kontrastatuta, berriz, horrek adierazi zigun, berak hala proposatuta, beste zentro bateko itxarote-zerrendan onartu zutela. Jarduera horrek Osakidetzak emandakoarekin bat egiten ez zuenez, gure esku-hartzea eten genuen fototerapia tratamendua benetan ematen zioten ikusi arte.
Paziente horrek tratamendua hasi zuela baieztatu ondoren, berriro ere Osakidetzara jo genuen horren berri emateko eta, tratamenduaren lehen eskaera ukatu zuen zentroko dermatologia zerbitzuaren irizpideak zalantzan jartzea ez dagokigun arren, osasun sistemaren informazio sistemak erabiltzaile horren asmoa birbideratzeko bide egokia eskaini ez zuela kontuan hartu beharra zegoela aipatu genion. Tratamendua behin eta berriro saiatu izanagatik eta ahalegin handia egin izanagatik lortu zuen eta halako kasuen azterketek erabiltzaileek sistema publikoan dauden zerbitzuen inguruko informazioa jasotzeko duten eskubidearen inguruko hutsuneak, aztertutakoaren modukoak, hobe bideratzen saiatzeko balio beharko lukete.
Gaixoen hainbat behar prestazio ortoprotesikoen katalogoan jasotako xedapenekin lotzeko sortzen diren zailtasunak aztertu ahal izan ditugu.
Atal honetako zenbait kexen azterketak ez zuen zalantzarik uzten ukatzeko arrazoiek legezkotasunaren inguruan (adibidez, Osasun sistema nazionaleko zerbitzu erkideen zerrenda eta horren eguneratze-prozedura ezartzeko irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuaren 6. eranskineko 7. atalean karbonoarekin egindako elementuak kanpo uzteko xedatutako agindua). Hala eta guztiz ere, hainbat produktu eskuratzeko aukera ireki beharko litzatekeela uste dugu, beharra duen pertsonaren baldintzak oinarri izanik horien beharra eta abantaila justifika daitezkeenean.
Zentzu horretan, produktu berrienen eskutik etor litezkeen abantaila logikoez gain (adibidez, arestian aipatutako karbonozko protesiak), horien kostea gaineratuta dauden produktuak berritzeko aurreikusitakoarekin konpentsatuta gera liteke erabilera luzeagoa izango luketelako. Ikuspuntu horretatik, osasun administrazioari proposatu genion kanpo uztearen arau orokorra salbuespenak onartzearekin bateraezina izan ez zedila salbuespen hori zein egoeratan onar daitekeen modu objektiboan har daitekeenean. Osasun eta Kontsumo Sailak asmo hori gaineratzearen aldeko iritzia helarazi zigun zegokion Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluaren aurrean.
Berriro ere kexak jaso ditugu beste prestazio ortoprotesikoen inguruan, gurpil-aulki motordunen erabilerarako eskatutako gaitasuna egiaztatzeari dagokionez eskatzaileek aurkeztutako txostenak baloratu ez direlako. Eskainitako txostenen balorazio bat eskatu genuen arren, osasun administrazioak, gaitasunari buruzko antzeko beste espedienteetan bezalaxe, ez zuen kontuan hartzeko arrazoirik ikusi eta haren txostenetan oinarritutako dagoeneko hartutako erabakia mantendu zuen.
Eskatzaileek aurkeztutako txosten medikoak kontuan hartu ez izanari dagokionez antzeko egoeran daude inkontinentzia pairatzen duten pertsonek behar dituzten pixoihal kopuruaren inguruan kexa batzuek aurkeztu dizkiguten arazoak.
Egoera horietan banakako beharrak aztertzeko aukera bideratu behar da, pixoihal kopurua ez baita produktu honen arauzko konfigurazioak ezarritako muga.
Zerbitzu-zorroko hainbat prestaziok horiek eskuratu ezin dituzten pertsonen zailtasunak kontuan hartzen dituzte. Hala ere, uneko xedapenak ez dira nahikoak.
Ezgaitasunen bat duen pertsona baten gurasoek kexa bat aurkeztu zuten ebakuntza odontologiko baterako laguntza ukatu zietelako. Bertan, osasun arloen arteko tratu ezberdina egon zela adierazi zuten. Kexa hori oinarritzat hartuta, Osasun eta Kontsumo Sailera jo dugu egoera hau argitzeko eta adimen urrituentzako kalitateko hortz-arreta berrantolatzeari buruzko txostena garatzeko xedapenak ezagutzeko.
Laguntza bidezko ugalketa-tratamenduak (LUT) eskuratzeari buruzko kexa berriak jaso ditugu. Horien artean, ezarpenaren aurreko diagnosi genetikoa (DGP) duten tratamenduen finantziazioa handitzeko (une honetan hiru saiakeratan ezarrita dago) hainbat eskaera azpimarratu behar ditugu.
Kasu horiek bereziak dira, izan ere, ez da gauza bera gaixotasun genetikorik gabeko ondorengoak bilatzea edo modu naturalean ondorengorik izan ezin duen emakume batean ondorengo biologikoak bilatzea.
Aurrekoari jarraiki, kexa hau izapidetzera eraman gintuen beste arlo bat DGPa baimentzeko prozedurarekin lotuta dago, izan ere, ez dirudi uneko prozedurak Osasun eta Kontsumo Sailak ondorengo saiakera batean arrakasta izateko tratamendurik egokiena zein izan zitekeen baloratzeko eta helarazteko bidea bultzatzen duenik.
Oinarri hori kontuan hartuta, laugarren saiakera bat burutzeko aukera proposatu genuen, baita transferentziaren unera haurdun geratzeko probabilitate gehiagorekin heltzeko aukera eskaintzen duen enbrioi kopurua lortzeko prozedura ere. Aipatutako kasuan, tratamendu bakar batean egon zen enbrioiak transferitzeko aukera.
Proposamen horri emandako erantzunean, Osasun eta Kontsumo sailak helarazi zigun Osakidetzako lagundutako giza ernalkuntzako (LGE) Batzorde Aholkulariak protokoloa eta deribazio zirkuituak berrikusteko asmoa zuela kasuen izaeraren eta baldintzen arabera eraginkorrena denera egokitzeko. Ez zuten arrazoi nahikorik antzeman DGP saiakera berri bat egiteko.
LUT horien inguruan bikote batek kexa bat aurkeztu zuen, tratamenduaren fase baterako 10 hilabetez itxaron ondoren, emakumeak adinaren baldintza betetzen ez zuela jakinarazi ziotelako.
Sarbiderako irizpideen inguruko alderdiak aipatzeaz gain, hasiera batetik adinaren baldintza eta itxarote-zerrendaren aurreikuspenen arabera hura betetzeko zailtasuna helarazi behar izan zizkietela adierazi zuen.
Une horretan itxaroteko aurreikuspen jakin batean oinarrituta, baldintza bat beteko ez zela aurreratu izango zukeen Osakidetzaren erabakia ez litzateke egokia izango baztertzea eragin izan balu. Hala ere, funtsezko inguruabarra denez, prestazio hori jaso nahi duten pertsonei jakinarazi behar zaie zein den aurreikusitako itxaronaldia, batez ere, baldintza baten betetzean eragina izan dezakeenean.
Hain zuzen ere sarbide-baldintzak hizpide zituzten beste kexa batzuetan erabiltzaileei horren berri eman zaiela ikusi dugun arren, kasu honek prozesuak berrikusteko eta luzez itxaron izan ondoren frustrazioak saihesten saiatzeko balio izan zuen.
Eskubideen inguruko atal honetan haurrak norbaitekin batera joateko duten eskubideari buruzko kexa bat jaso genuen. Ararteko erakundera jo zuten ZIUn ospitaleratuta zegoen semearekin batera gaua igarotzeko gurasoek zituzten zailtasunak azaltze aldera.
Gertakariak jazo zirenean (ingresatuta egon zen bitartean ZIUn egon zenean) bideratu genuen esku-hartzeari dagokionez, iruditu zitzaigun, beste gurasoek aldi berean egindako eskaerei erantzuna eman ezin izango zietela aurreikusita, zentroko arduradunek uste izan zutela eskaera bati erantzuna ematea lehentasunezko tratua ematea izango zela ZIUn egoteko barneko arauak errespetatu zituztenekiko. Ez genuen antzeman, beraz, ospitaleak adingabearekin batera egoteko eskubidea berez eztabaidatu zuenik.
Haurrekin batera egoteari buruzko eskubideak ospitalearentzat oharkabeak direla ikus daiteke, besteak beste, bisiten hasierako mugaketa handitu dutela antzematean (lehen ordu erdikoa eta orain 9.00etatik 21.00etara, salbuespenezko egoeretan luzatzeko aukerarekin).
Adingabeekin egoteari buruzko beste espedienteak zirela-eta, antolamenduan onartutako haurren eskubideak burutu ahal izateko eremuak egokitu behar direla egiaztatu dugu.
Kasu honetan jazotako egoera zela-eta –pertsona batzuen nahia bideratu ahal izateko beste batzuek (gutxienez ez askok) ez zuten halakorik eskatu beharko–, arau malguagoak aplikatzea egokia zela ikusi genuen, eskaera kopuru handia jasotzeko aukera hutsak haurrekin egoteko nahi hori helarazten duten gurasoen eskaera aldez aurretik eragotzi ez dezan.
Osakidetzari helarazitako gogoeta da, pertsona horien nahia legezkoa dela oinarritzat hartuta.
2.2. Osasun laguntza
Osasun laguntzari buruzko atal honetan ohikoa izaten da Osakidetzaren jarduera zabar bati buruzko iritziak helaraztea.
Printzipioz, kontu tekniko medikoak direnez, ezin ditugu pertsona horiek salatzen dituzten medikuen prozesuak baloratu. Halakoetan, gure muga helarazteaz gain, bide batez, praktika oker baten eta hasiera bateko diagnosia eta ondoren zuzena dena ezberdinak izatearen arteko aldea azaltzen dugu eta, nolanahi ere, erabil dezaketen ondare erantzukizuneko bidearen berri ematen diegu.
Baina beti ez dugu herritarra bultzatu behar ondare erantzukizuneko prozedura luzea hastera, bertan praktika okerra egon zen edo ez besterik ez baita argituko. Informazio osatuago batek erreklamazio batek azaltzen duen desadostasuna birbideratuko duela aurreratu ezin dezakegun arren, kexa batzuek euren laguntza prozesuari buruzko informazio nahikorik ez duten pertsonak aurkezten dizkigute.
Osakidetzari ikuspuntu hori helarazi diogu erreklamatzaile batek informazio nahikorik ez duela antzeman izan dugunean.
Zentro pribatu batean diagnosi-proba baten kostearen gastuak itzultzea ukatu izanagatiko kexa baten ondorioz, hizpide zuen laguntza-prozesuaren hainbat alderdi formal aztertu genituen. Helarazi ziotenaren arabera itxaron behar izango zuen denborak lotura zuzena izan zuen itzultzeko eskaeraren justifikazioarekin.
Azterketa horren bidez ondorioztatu dugu agindu zioten diagnosi-probarako sistema publikoan aurreikusita zegoen itxarote-denborak pertsona horrek zentro pribatu batera jotzeko hartutako erabakia justifikatu zuela. Probaren aginduak larria zela jasotzen zuen eta medikuntza pribatura jo aurretik kontuan hartu ez zen aurrerapena eskatu zuen.
Gure balorazioa medikuntza pribatua erabiltzeagatiko gastuak itzultzea ukatzeari buruzko kexa-espedientea bukatutzat eman duen 2012ko uztailaren 12ko Arartekoaren ebazpenean jasota geratu da.
2.3. Itxaron zerrendak
Aurreko urteetan bezalaxe, ohiko itxarote-denbora gainditu duten kexak oinarritutzat jo ditugu.
Kexa askoren elementu komuna esku-hartzeko aurreikuspena izan zitekeenaren inguruko informazio falta zela antzeman dugu, zegokien arreta zerbitzura jo izan arren.
Kexaren arlo hori, informazioari dagokiona, garrantzitsua iruditzen zaigu. Zentzu horretan, benetako data aurrerapenarekin jakinarazteko zailtasunari informaziorik eza gehitu behar zaio. Beraz, ebakuntzaren zain dagoen pertsonaren ziurgabetasuna murrizteko aukera emango lukeen informazio maila beharrezkoa litzateke.
Azkenik, itxarote-zerrendaren atal honen barruan zenbatutako kexen zati bat osasun laguntzaren atalean jaso zitezkeela esan dezakegu, itxarondako denborarengatik jaso genituen batzuk larrialdi-gertaerekin batera jazotako patologia mingarriak pairatzen zituzten gaixoenak baitziren.
2.4. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Ekitaldi honetan erantzukizun-espedienteak ebaztean atzerapenak egon izanagatik kexa berriak jaso ditugunez, aipatu beharra ditugu, kexa horiek azaltzen zuten izapidetze-denbora gehiegizkoa zelako. Hala azaltzen da 2012ko azaroaren 7ko Arartekoaren ebazpenean. Horren bidez, Osakidetzari gomendatzen zaio ondare erantzukizuneko espediente bat espresuki ebazteko neurriak har ditzan.
Kexa batzuek azaldu dute zaila dela agindutako diagnosi-proba prest izatea hura agindu zuen espezialistarekin ondoren izandako kontsulta baterako. Pertsona horiek, gainera, daten egokitzapena kudeatzeko koordinazio arazoa azaltzen zuten.
Horregatik, berriro ere aurreko txostenetan egindako gogoeta jaso behar dugu, zerbitzu edo funtzio ezberdinak diren arren –proba agintzen duen medikua eta probak kudeatzen dituen zerbitzua– biek laguntza prozedura berean parte hartzen baitute.
Ezinbestekoa da osasun antolakuntzak berak medikuaren agindua probak egiteko datak libre egotearekin bateratzeko dauden zalantzak argitzea edo oztopoak kentzea. Horrelako egoeretan, ikusten dugu gaixoari ematen zaizkiola hitzorduak edo probak eskatzearen izapidetze soiletik harago doazen erantzukizunak.
Tratamendu bat jasotzeke duen gaixo baten kexa jaso beharko genukeen informazioa jasotzen ez dugunean bizi ditzakegun egoeren isla izan daiteke.
Itxaronaldia 2011n hasi zen, sendagairen bat merkaturatu arteko denbora gehiegizkotzat jotzen denean, sendagai hori eskuratzeko berariazko programa baten bornean, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak onartutakoa.
Gaixoak erreklamazio bat aurkeztu zuen 2012ko urrian, hautatu zuten arren, itxaroten jarraitzen zuelako.
Osakidetzak jakinarazi zigun sendagaia 2011ko abenduan merkaturatu zela, beraz, berariazko programa hark eskuratzeko bidea izateari utzi zion.
2012ko ekainaz geroztik tratamendua (terapia hirukoitza hepatitis C kronikoan) eskuratzeko prozedura Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzak eta Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzak bere erabilerarako aurtengo ekainaren 8an emandako jarraibideetan xedatutakoa da.
2012ko urrian, zentroan erreklamazioa aurkeztu zuenean, gaixoak oraindik ez zekien zein izan zen atzerapenaren arrazoia.
3. Araudi-testuingurua
Estatuko Osasun Sistemaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretua onartzeak aldaketa eragin du osasun laguntza publikorako eskubidearen oinarrizko alderdietan, besteak beste, aseguratuaren izaera berria, hainbat talde kanpo uzten dituena, eta pertsona onuradunek prestazioen finantziazioan parte hartu behar izana.
Autonomiako ondorengo araudia, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko ekainaren 26ko 114/2012 Dekretua, aseguratu izateko eta finantziazioan parte hartzeko baldintzak bere esparruan egokitzeko onartutakoa, kautelaz eten egin da estatuak jarritako eskumenen gatazka positiboaren ondorio gisa, laguntza publikoa eskuratzeko eskubidearen esparru subjektiboa aplikatzeari buruzko 2012ko abenduaren 13ko Auzitegi Konstituzionalaren Autoak etenetik salbuetsitako artikuluetan izan ezik.
Testuinguru horretan, oraingoz garbi geratzen da gure autonomia erkidegoan 16/2012 Errege Lege Dekretu horren babesean aseguratuak edo osasun publikoaren onuradunak ez diren taldeak osasunera modu arruntean heltzeko bidea.
Legezko testuinguru berri honetan osasun sistema nazionalaren zerbitzuen zorroaren inguruan xedatutako egokitzapena, prestazio ortoprotesikoari dagokionez dagoeneko onartu dena, Osasun Sistema Nazionaleko prestazio ortoprotesikoaren zorro erkide osagarria arautzen duen eta prestazio ortoprotesikoan finantziaziorako gehieneko zenbatekoak ezartzeko oinarriak ezartzen dituen azaroaren 2ko 1506/2012 Errege Dekretuaren bidez.
4. Jarduera-plana
Gure jardueraren zati handi bat banakako kexekin lotuta dago. Kexa horietatik abiatuta, Ararteko erakundearen jarduera planak aurreikusi egiten du espedienteak ofizioz hastea, kexa horiek gizabanakoen egoeretatik harago joan daitezkeen arazoak erakusten dizkigutenean.
4.1. Ofiziozko jarduerak
Hainbat bideren bitartez Gurutzetako Ospitaleko Larrialdi zerbitzura jotzen zuten pertsonek aurkitu zuten arazoaren berri eman ziguten. Egoerak zerbitzu horren asetasun egoerarekin zerikusia zeukan, izan ere, boxak ospitalean sartzeko zain zeuden pertsonekin okupatuta egonda, gaixo asko korridoreetan artatu behar izan zituzten.
Gure balorazioa 2012ko apirilaren 4ko Arartekoaren ebazpenean jasotzen da. Horren bidez Gurutzetako Ospitaleko larrialdi zerbitzuko osasun arreta dela-eta irekitako espedientea amaitzen da.
Bigarren espediente bati hasiera eman zitzaion istripua izan zuten pertsonen familiei gertakaria helarazten zitzaiela bermatzeko mekanismoak garatu ote ziren jakiteko. Jaso ditugun datuak aztertzeak gomendio orokorren atalean aipatzen dugun baloraziora eraman gaitu, esku hartzen duten administrazioak koordina daitezen istripuren bat izan duten biktimen familiek informazioa albait lasterren jasotzeko helburuarekin.
2011n laguntza bidezko ugalketa teknikei buruzko azterlana aurkeztu zen, prestazio horren gaur egungo egoera ezagutzeko asmoz, bai eta hobetzeko aukerak ere. Ikerketa Osasun eta Kontsumo Sailak aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarraren aurrean.
Bideratu dugun jarraipenari esker, urteko txosten hau burutzeko unean Osasuneko Sistema Nazionalaren zerbitzu zorroaren berrikuspena onartzeke dagoela jakin izan dugu; prestazio horri dagokionez, Lagundutako Giza Ernalkuntzako Aditu Taldearen Txostenaren zain dago. Egoera hau kontuan hartu izan da Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendariordetzaren jarraipenerako batzordetik burutu diren jardueretako batzuetan, laguntza bidezko ugalketa teknikoen inguruan Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean aurkeztu zuen azterlanaren jarduera-ildo nagusietan, besteak beste, teknika ezberdinetara heltzeko irizpide eta baldintzetan.
Osakidetzako uneko zerbitzu zorroari dagokionez, 2012an Donostiako Ospitalean teknika berriak (in vitro ernalketa FIV) gaineratzeko aurreikuspena gauzatu da.
Donostiako Ospitalean FIV jarduera berri horrekin hasteak itxarote-zerrenda berrantolatzeko aukera eskaini du, ordura arte Gurutzetako Ospitalean gauzatzen baitzen. Era berean azken ospitale horretan obozitoak kriokontserbatzeko teknika abian jarri dela azpimarratu behar da, medikuaren agindu hertsia dagoenean bideratzen dena.
Arabako Txagorritxu Unibertsitate Ospitaleari dagokionez, jarduera horri esleitutako langile-kopurua handitu da, bai ginekologian bai laborategian.
4.2. Gomendio orokorrak
Aurreko txostenetan jaso dugunez, antzeman ditugun zenbait egoeren arabera ondorioztatu dugu auto antolaketarako ahalmenaren eta erabiltzaileen eskubideen arteko jokoa –hala nola, familia-medikua edo espezialista aldatzerakoan– malguagoa izan beharko litzatekeela.
Egokia iruditu zaigu zerbitzu espezializatuen aukeraketaren alderdi zehatzean arreta jartzea. Horrela bada, Euskal Osasun Sistema/Osakidetzaren esparruan zerbitzu espezializatua eta ospitalea aukeratzeko urriaren 30eko Arartekoaren 1/2012 Gomendio Orokorrean gure ulertzeko modua jasotzen da eta Osakidetzan ospitalea eta zerbitzu espezializatua aukeratzeko eskaerak malgutasunez balora daitezen.
Iaz aipatu genuenez, egokia litzateke istripu bat pairatu duen pertsona artatzen duten ospitale zentroek familiak egoeraren berri izan duen edo ez kontuan hartzea eta dagokien moduan jardutea. Egin dugun azterketa, Herrizaingo eta Osasuneko arloei dagokiena, abenduaren 17ko 3/2012 Arartekoaren Gomendio Orokorrean jasota dago. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Osakidetzak eta Udaltzaingoek koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripuetako biktimen familiei informazioa ahalik eta lasterren eman dakien bermatzeko.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
13. Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea
1. Arloa kopurutan
2012. urtean zehar 5 erreklamazio izan dira IETen (Informazioaren eta Ezagutzaren Teknologiak) arloan ; beraz, Erakundeak izapidetutako kexa guztien %0,20 arlo honetakoak izan dira.
Honela sailkatu ditugu jasotako erreklamazioak, azpiarloak kontuan hartuta:
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....2
– Datuen babesa.....2
– Informazioaren eta ezagutzaren teknologiak.....1
Kopuru orokorrak oraindik ere txikiak diren arren, IET azpiarloa mailaka handituz doa eta bere pisua areagotu da datuen babesaren azpiarloarekiko, iraganean arlo honen oinarrizko gunea zenarekiko.
Aurkeztutako datuen harira, jarraikako bi hausnarketa egin behar da:
Aipatutako gogoetei jarraiki, ezinbestekoa da administrazioarekiko harremanetan IETen erabilera sustatzen duten ekimenak hedatzea, baita berariazko esparru horretan herritarrek dituzten eskubideak ezagutzea eta zabaltzea ere. Horretarako, Arartekoak hainbat ekimen sustatu ditu, VI. kapituluko 4. atalean azaltzen direnak.
Ekimen horiek justifikatzen dituen datu enpiriko gisa, kontuan hartu behar dugu Eusko Legebiltzarreko 2011ko Soziometroaren arabera, euskal herritarren %32k administrazioarekiko izapideak online egitea nahiago duela, bulego fisiko batera jotzea erabakitzen duten % 65en aurrean. Hala ere, herritarrak pozik daude Internet bidezko zerbitzu publikoen kudeaketarekin, izan ere, inkestatutako pertsonen % 57k administrazioek teknologia berriak gaineratzean hobetu dutela uste dute, batez ere Internet bidezko sarbideari esker.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Izenpe: Enpresa batek Izenperen ziurtagiria berritzeko kostua zein informazioa zalantzan jarri zuen. Izenperen weban informazioa eta gure informazio-eskaerari emandako erantzuna aztertuta, irregulartasunik ez zegoela eta Izenpek zentzu horretan eskainitako informazioa behar bezain argia zela ondorioztatu genuen.
2.2. Herrizaingo Saila: Sail horrek aldi baterako ezgaitasunen inguruan onartutako instrukzioak talka egiten du Ertzaintzako kideen osasun-datuak babesteko eskubidearekin, herri administrazioetako langileen atalean jasotzen den moduan.
2.3. Getxoko Udala: Elkarte batek Arartekora jo zuen Udalak salaketa bat ukatu zuelako bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu izanagatik. Bi aldeen arteko gaizkiulertua konpontzeko aukera eskaini zuen gure esku-hartzearen esparruan, herritarrek administraziora bitarteko elektronikoen bidez zuzentzeko duten eskubidea gogoratu ahal izan genuen.
2.4. IETen eta datuen babesaren arloarekin loturiko beste kexa batzuk
Hainbat web orri pribatutan agertzen diren datu pertsonalei buruzko beste kexa batzuk ere nabarmendu nahi ditugu. Bertan, Arartekoaren eskumena euskal herri administrazioen kontrolera mugatzen denez, ezin izan dugu esku hartu eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziara bideratu ditugu.
Beste arloek kudeatutako kexak bideratu bitartean, IETen eta datuen babesaren inguruko kontuak agertu dira eta duten interesarengatik aipatuko ditugu:
3. Araudi- eta gizarte-testuingurua
2012. urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoan bi arau garrantzitsu onartu ziren esparru honetan:
Urtero ohikoa izaten den moduan, Eustatek Euskal Autonomia Erkidegoko Informazioaren Gizartearen Ikuspegia 2012 argitaratu berri du, familiei, enpresei eta landa munduari buruz. Ondorioetan argi uzten da euskarri digitalen eta horiekin lotutako ekipamenduen kopuruak pixkanaka hazten doala eta Euskadin aro analogikotik digitalera bizkor pasatzen ari garela, izan ere, Euskadi buruan dago Estatuko beste komunitateekin zein inguruko herrialdeetakoekin alderatuta.
Estatuan, berriz ere, ezagutzera eman behar dugu 11/2007 Legeko amaierako zazpigarren xedapeneko 4c) artikuluaren lege garapena ez dela egin, minusbaliotasuna duten pertsonei eta adinekoei sartzeko berdintasuna bermatzeko, zein ere diren haien egoera pertsonalak, baliabideak edo ezagutzak; izan ere, Arartekoarentzat talde horienganako arretak lehentasuna dauka eta IETak bereziki erabilgarriak dira haientzat.
Europako eremuan, indarrean jarraitzen du Malmöko adierazpenarekin administrazio elektronikoa estrategikoki birbideratzeko hartutako erabakia. Horren ondorioz, Europar Batzordeak “Europarako Administrazio Elektronikoaren Ekintza Plana, 2011-2015” diseinatu zuen, Ministerioen arteko erabaki horrek dakarren garrantziarekin, baina haren ekintza batzuk Europarako Agenda Digitalean daude sartuta. Ekintza planaren helburu orokorra IETek dauzkaten gaitasunak ustiatzea da, administrazio adimentsu, berritzaile eta iraunkorrak sustatzeko.
2012ko martxoan, Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren mende jarri du Google-i eta datuak babesteko Europako legeriaren (95/46/CE Zuzentaraua) bilakaerari buruzko epaitu aurreko arazoa eta hainbat kontu azaldu ditu, besteak beste: zuzentarau horren lurralde aplikazioa, interneteko bilatzaileen jarduera edukien hornitzaile gisa zuzentarauaren zentzuan edo ezerezteko eta aurre egiteko eskubidearen irismena ahazteko eskubidearekiko, besteak beste. Inolako zalantzarik gabe, Justizia Auzitegiak aurkeztutako kontuei emango dien erantzunak egoera berria marraztuko du alorrean Europar Batasun guztirako.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Arestian aipatu dugunez, Arartekoaren lan arlo hau 2010ean sortu zen eta haren helburuen artean datuen babesari eta administrazio elektronikotik eratorritako eskubideei buruz herritarrek dituzten eskubideei balioa ematea eta haiek hedatzeko eginkizun ekintzailea izatea daude. Izan ere, ulertzen dugu eskubide horiek erabiltzeak eta haiek babesteak berritzeko ahalmen handiagoa duten herritarrak sustatzen laguntzen dutela, eta hori lehen mailako elementu estrategikoa da krisi ekonomikoko eta enplegua suntsitzeko egungo testuinguruan.
Horrexegatik, 2012an helburu horri lotutako zenbait jarduketa planifikatu eta burutu dira.
4.1. Ofiziozko jarduerak
Komunikabideen bidez jakin izan genuen Internet eta telefono mugikorren bidez antza Deustuko Unibertsitatearekin loturiko hainbat pertsonen argazki eta bideo intimoak baimenik gabe hedatu zirela. Hori ikusita, Arartekoak ofiziozko espediente bat irekitzea erabaki zuen gertatutakoaren inguruko informazioa biltzeko intimitaterako, duintasunerako, osotasun moralerako eta nortasunaren garapen askerako eskubideekiko errespetuaren ikuspuntutik eta, hala zegokionean, baita izaera pertsonaleko datuen babesaren ikuspuntutik ere.
Gertakariak ezagutzeko eta jazotakoa argitzeko burututako jarduera horretan informazioa jaso eta kudeaketak burutu bitartean (horren amaierako ebazpena txosten hau argitaratu aurretik eman da), unibertsitateak erantzukizunik ez zuela ondorioztatu da eta bide batez, hezkuntza erakundeei eta herritarrei orokorrean, bereziki gazteenei, gizarte sareetako datuek eta irudiek babesik ez dituztela eta horrek ondorioak eragin ditzakeela gogorarazi zaie, baita datu eta irudi horiek zaintzeko gutxieneko neurriak hartu behar direla ere. Laburbilduz, Internetek eta sareen bidezko informazio-trukeak eskaintzen dituzten abantaila handiak informazio pertsonalaren babesaren inguruko praktika onekin bateratzea, sare publiko edo pribatuen erabileran arreta berezia jarriz, horiek ondo erabiltzearen erantzukizuna erabiltzaile bakoitzari baitagokio.
4.2. Txosten bereziak
2012an e-inklusioari eta Euskadiko herritarrek IETen bidez gizarte esparruan eta esparru publikoan duten partaidetzari buruzko txosten berezia amaitu da eta, txosten hau burutzean argitaratzeke bazegoen ere.
Eta kategoria horietan guztietan gomendioak egin dira, besteak beste: tokiko agenda digitalak sustatzea, gaitasun digitalen inguruko esparru estrategikoa definitzea, e-Administrazioa eten digitalak dituzten edo arriskuan dauden taldeei hurbiltzea, aniztasun funtzionala duten pertsonen edo mendeko pertsonen autonomia IETen bidez bultzatzea, Euskadin IETen bidezko parte-hartzearen inguruko agiri estrategikoa burutzea; identitatearen kudeaketarako teknologiak garatzea edo e-partaidetzarako prestatu diren bide digitalen irisgarritasuna era erabilgarritasuna bermatzea.
4.3. Arloan giza eskubideak eta praktika onak sustatzeko jarduketak
Arartekoak zenbait ekimen abiarazi ditu. Halakoak Arartekoaren berrikuntza jarduketei buruzko VI. kapituluan jaso ditugu Horien artean, Herritarrek herri-administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan egoteko dauzkaten eskubideen dekalogoa bereziki azpimarratu behar dugu. Horren helburua, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanetan IETen erabilera sustatzea eta esparru horretan herritarrek dituzten eskubideak sustatzea da.
Tresna honekin, Arartekoak eskubide horiek ulertu eta hedatu daitezen lagundu nahi du, honelaxe laburbiltzen dena:
Herritarrek herri-administrazioekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan egoteko dauzkaten eskubideen dekalogoa euskarri digitalean editatu da. Arartekoaren webgunean(www.ararteko.net) eskuragarri dago, hainbat formatutan burututa eta, era berean, edozein webgunetan integratzeko kodea eskaintzen da, hedatzeko aukera emanez.
4.4. Ikerketarako beka
2012n emandako ikerketarako beka amaitu eta argitaratu da. Haren helburuak telekomunikazioei, teknologiari eta garraio mota orori buruzko erabiltzaile eta kontsumitzaileen eskubideak aplikatzea eta eskubide horiek gure erkidegoan defendatzea eta eskatzea dira. Ikerketa lan honetan (haren edukia txosten honen IV. kapituluan ezagutu daiteke xehetasun gehiagorekin kontsumitzaile gisa ditugun eskubideen kontzientzia eta ezagutza zertxobait eskasak izaten jarraitzen dutela antzeman dugu, izan ere, kontsumoaren alorrean eskubideak defendatzera bideratutako legeria ugaritu bada ere, horrek ez du saihestu kontsumitzaileen eskubideak urratzen jarraitzea.
Horrela bada, teknologiei dagokienez, bai telefonia mugikorra eta finkoaren sektorean, bai Interneteko zerbitzuetan, erabiltzaile eta kontsumitzaileen ez-gogobeteko maila urtebeteko tartean pairatutako arazoen rankinean mailarik altuenean dago: Euskal Autonomia Erkidegoan inkestatutakoen artean, % 12,7k Internetekin arazoren bat izan du, % 6k telefonia finkoan eta % 5,6k telefonia mugikorrean (EIN, 2006).
Ikerketa beka horren esparruan, ikerketa horren bidez lortutako azterlanaren edukiaz gain, erabilera praktiko handiko hiru tresna osagarri izateko bidea eman da:
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Datuen babesaren esparruan, herritarrek askotan helarazten dizkigute euren ulertezintasuna eta kexa Google bezalako bilatzaileetan edo Facebook bezalako gizarte-sareetan haiei buruz agertzen den informazioa ezabatzen ez delako, eta kaltegarritzat jotzen dituzten hainbat informazio bizitzan guztian zehar jasan behar dituzte web pribatuetan edo komunikabideetako berrietan argitaratutakoaren ondorioz.
Horregatik, datuen babesaren esparruan Arartekoak jarraitzen dituen kontuen artean, intimitaterako eskubidearen eta ohorerako eta norbere irudirako eskubidearen adierazpen gisa (Europar Batasuneko oinarrizko eskubideen gutunaren 8. artikuluaren barnean babestuta) “ahazteko eskubidea” izendapenarekin ezagututakoa dago, mugaz haraindi gertatzen den interneteko fenomenoaren gizarteratzearen ondorio.
Zentzu horretan, ez dago zalantzarik Europa mailako eguneratu gabeko legeriak datu pertsonalak kaltetzeko bide ematen duen hazitegia eskaintzen duela, beraz, Europar Batasuneko Justizia eta oinarrizko eskubideen komisarioak, Viviane Redingek, 2013an datuak babesteko Europako legea eguneratzeko aurkeztutako ekimena geureganatu dugu eta datorren urtean zehar bereziki hausnartuko dugu, datu pertsonalak eta norbere irudia babestearekin loturiko eskubideen defentsa egokia burutzeko aukera eskaintzen duten ekimenak hartuz.
Internet bidez argazki eta bideo pribatuak hedatu izanaren ondorioz hasitako ofiziozko jardueraren esparruan, gizarte sareen eta komunikazioko sare publikoen erabileran informazio, kontzientziazio eta arrisku jokabideen saiheste falta orokorra antzeman ahal izan dugu. Horren ondorioz, datuak nahi izan gabe hedatu dira, artxibo horien zaintza eta igorpenaren zaurkortasuna dela medio.
IET eskubideei dagokienez, Arartekoak herritarrek herri-administrazioekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan egoteko dauzkaten eskubideen dekalogoa argitaratzean hedapen-tresna berri bat eskaini du euskarri erabilgarrian eta terminologia ulergarriarekin. Zalantzarik gabe, erronka honako hau da: eskubide horiek abian jartzean, herritarrek euren izapideak errazago burutu eta gehiago erabili ahal izatea, informazio publikoa eskuratzeko hurbiltasun gehiago izatea eta administrazioen gardentasun handiagoa lortzea. Horretarako, administrazio eta erakundeok betiere hiru alderdi kontuan hartu behar ditugu:
Datozen hilabeteetan inklusio digitalari eta gizarte parte-hartzeari buruzko Arartekoaren txosten berezia argitaratzean, irizpide-elementu berriak eskainiko ditu uneko egoeraren diagnosia egiteko, baita proposamen eta ekimen multzo bat ere euskal herri administrazioekiko gomendio gisa.
Ondorioen harira, eskubide horien garapenaren esparruan hemendik gutxira erakunde guztiok erantzun beharko dugun galdera da IETek benetan herritarren izaera aktiboa eta barneratzailea sustatzen eta haien parte-hartzea bultzatzen ote duten. Europako kaleetan dauden gizarte-mugimenduak ikusita agerikoa dirudi IETak eta, zehazkiago, gizarte sareak, informazio trukerako tresna azkarra eta indartsua eratzen ari direla eta praktika demokratikoa aktibatzen dutela.
Europar Batasunak 2013. urtea Europako herritarren urtea izendatu du eta Europako herritarrak eta partaidetza-demokrazia agendaren erdigunean egongo dira. Horri esker, europarrek eta, bereziki, gazteek, euren eskubideen berri dutela eta horiek erabiltzeko modurik onena ezagutzen dutela bermatuko da, baita, zalantzarik gabe, IETen esparruan ere.
14. Lana eta Gizarte Segurantza
1. Arloa kopurutan
Aurten arlo honetan 22 kexa jaso dira guztira. Kexa horiek azpieremutan sailkatu ahal dira:
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....16
– Enplegua sustatzeko neurriak.....3
– Laneko administrazioa.....2
– Beste alderdi batzuk.....1
Ondoko taulan 2012ko ekitaldian kudeatutako kexen estatistikak ageri dira, ekitaldia itxi denean (abendua) eduki diren datuen arabera.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1 Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa
Jaso ditugun kexa asko zerbitzuen funtzionamenduari lotuta daude, enplegu-eskarien kudeaketa sistemaren edo enplegu eta lanbide prestakuntza sustatu eta babesteko jardueraren alorrean.
Prestakuntzari dagokionez, ikastaroen edukiaren eta hautapen irizpideen arteko egokitzapenari lotutako alderdiez gain, aurreko deialdietan ikastaroak antolatzeaz arduratzen ziren erakundeei dagoeneko emandako zenbatekoen ordainketetan jazotako atzerapenaren ziozko arazoa mahaigaineratu da, baita ikastaro horiek emateko laguntza berriak onartzerakoan jazotako atzerapenagatik ere. Hala, erakundeei kalteak eragin zaizkie, haien funtzionamendua neurri handi batean laguntzen ordainketak baldintzatzen baitu. Horrez gain, deialdi berrian jazotako atzerapenak ikastaro berriak emateari eragin dio.
Zor diren zenbatekoen ordainketari dagokionez, adierazi ziguten kontabilitatea Lanbidera egokitzeko premiagatik izan dela eta, orain organismo autonomo bihurtuta, kontabilitate publikoaren printzipioei lotzen zaiola. Arrazoi horri organismo autonomorako eraldaketa horren ondoriozko garapen informatikoari buruzko zailtasunak batu zaizkio.
Kultura Ekintzailea eta Enpresa Sortzeko Aukera babesten duen abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko laguntzen eremuan, zehazki langabezian dauden pertsonek enpresa egitura berriak sor ditzaten, kexa bat izapidetzearen zioz ondorioztatu genuen diruz lagundutako jarduera gelditzeko aukera kontuan hartu zela, behar ez bezala, dagoeneko ordaindutako laguntza baten itzulketa eskatzeko arrazoi gisa.
Gure balorazioaren ondotik –Lanbidek egindakoarekin bat ez datorrena– erabakia berrikusteko eskatu zen, hain zuzen, 328/2003 Dekretuan jasota ez dagoen baldintza bat –jardueran epe zehaztugabean egotea– ez betetzea oinarri izateagatik. Onartu gabeko gomendioa 2012ko martxoaren 6ko Arartekoaren ebazpenean jasotzen da. Horren bidez Lanbideri gomendatzen zaio enpresak sortzeko aukerari diru-laguntza bat itzultzeko betebeharra aitor dezan.
Enplegu-eskarien kudeaketari dagokionez, kexa batzuek agerian jarri zuten hautagaitzak nola aukeratzen diren –gero enpresetara bidaltzeko– gaiari buruzko zalantza jakinak argitzeko emandako informazioa eskasa zela.
Gure informazio-eskaerari emandako erantzunak aukera eman zigun hautagaitzak kudeatzeko prozeduraren berri izateko (prozedura hori eskarien kudeaketa eskuliburuan jasota dago). Hain zalantza zehatzen inguruko galderak segur aski ez dira ohikoak eta, horregatik, ez dago halakoak planteatzen dituztenei informazio hain zehatza emateko xedatutako biderik. Nolanahi ere, Lanbideri adierazi genion kexaren bidea izan zela eta ez, ordea, Lanbideren ohikoak aukera eman zuena informazio zehatz hori eskuratzeko.
Enplegu-eskariak izapidetzeko idatz-zati horren barruan, joan den urtean, Lanbideri adierazi genion bizilekuari lotutako baldintza erraz bete daitekeenez, “a priori” baztertzaile moduan ez aplikatzeko, ordura arte egiten ari zen moduan. Argudio horiek aintzat hartuta, erakunde horrek bizilekuari lotutako baldintzaren aplikazioari buruzko jarraibide bat eman du, baldintza hori beharrezkotzat jotzeko egoerak batu eta argitzeko: oro har, bizilekua enplegu-eskarietako hautagaitzen baldintza baztertzaile gisa aintzat ez hartzen saiatuko da; salbuespen bakarra eremu jakin bateko eskatzaileen bereizkeria positiboaren programa publikoei dagozkien eskaintzak.
Enplegu-eskarian alta emanda izateak ondorioak ditu prestazioak eskuratzerakoan eta batzuetan, gainera, estatuko eskumenak dira. Datuek, hortaz, egoera agerian jarri behar dute, pertsona bati lotutako datuak eremu batean eta bestean desberdin islatu gabe. Ohar hori egin dugu atzerritar batek egindako kexaren harira, izan ere, Lanbidek eskatzaile gisa baja eman zion bizileku baimena iraungi zitzaiolako.
Lanbideren sistema informatikoak antzematen du baimen bat iraungi denean, hura berritzeko izapidea hasi ahal izan dela eta prozedura horrek dirauen bitartean aurreko egoitza baimena luzatuta geratzen dela kontutan hartu gabe. Alegia, gaur egun egoitza baimen jarraitua duen pertsona bati, ordea, baja eman diezaiokete baimenaren luzapena saihesten duelako.
Arazoa bideratu bazen ere eta interesdunak zegokion baldintzetan izen-ematea lortu bazuen ere, egokia iruditu zitzaigun Lanbidera jotzea gure balorazioaren berri emateko, hau da, gertatutakoak balio behar izan zuela informazio sistemak egokitzeko, kontuan hartuta, hala izan ezean, eragindakoak jarduerarik bideratu izan ez balu, administrazio baten eta bestearen (Lanbide eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) informazioaren arteko koordinazio faltaren ziozko akatsaren ondorioak pairatuko zituela.
Enplegu-eskari bati emandako bajaren ondotik bideratutako beste kexa batean eskari horri berritzeko denboraren zenbaketari buruzko arazo bat mahaigaineratu ziguten.
Bazirudien arazoak igarotako denboraren kalkuluari lotutako datuen tratamenduarekin zerikusia zuela. Kexarekin aurkeztutako datuen azterketak agerian jarri zuen unean-unean haren txartela 2008ko abuztuaren 18an alta eman zuenetik berritu zuela baina Lanbidek baja eman ziola 2012ko urriaren 17an, azaroan beharrean.
2.2. Laneko osasuna
Laneko osasunaren esparruan, ASVIAMIE eta OSALANekin amiantoak eragin dien pertsonen arazoaren inguruan izandako bilera gailentzen dugu.
Aipatu elkarteari gai horri lotutako hainbat jarduerei buruzko OSALANen txostenaren edukia helarazi ondoren, hainbat zehaztasun egin zizkigun eta horietatik honako hauek gailentzen ditugu, Laneko Segurtasun eta Osasun Estrategian jasotako batzuk: Jarduerei buruzko informazio zehatzagoa, adibidez, amianto zuntzen eraginpean dauden langileei buruzko txostenak egitea, jardunaldi informatiboak prestatzea, gaixotasun profesionalen ikerketarako barne prozedura, eraginpean egon daitezkeenen erregistroa, Enplegua-Eragina matrizea aztertzea, lehen mailako arretarako jarduerak optimizatzea, etab.
Gure ustez, ohar horiek ondoen jorratzeko modua elkarte horren eta OSALANen artean bilera bat egitea zen eta, hala, aurrerago (IV. atala) jasotzen den moduan gauzatu genuen.
Laneko osasunaren atal horretan ezin dugu alde batera utzi laneko ezbehar-kopurua. Bertan, estatistikek, zifra hobeak eman baditzakete ere, istripuak oraindik ere jazo jazotzen direla gogora ekartzen digute. Gasteizko Gizarte Langintzako Eskolan antolatutako ikastaro batean arazo horren inguruan hausnartzeko aukera izan genuen –Laneko Segurtasun eta Osasun estrategiak horixe jorratu nahi du–.
Ekonomiak gizarte eskubideen gainean eragina duela jakina denez, adi egon behar dugu egungo egoerak atzera egiteaz gain, langileen osasunean aurrerapausoak eman ditzan, langile horien baldintzak hobetuz. Horregatik, administrazioak diseinatutako estrategiak aurreikusitako aldian zabaltze eraginkorra lortuko duelakoan gaude.
3. Araudi testuingurua
Garrantzitsua da atal honetan aipatzea zer garrantzi izan dezakeen Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Estrategia 2011-2014 izenekoak, hain zuzen, erreferentzia bat baita laneko ezbehar-kopuruaren arazoa jorratzeko dagoeneko egindako arauzko garapena osatzeko jardueretan.
4. Bestelako jarduerak. Bilerak elkarteekin
Amiantoak eragindako pertsonen elkarteen eta OSALANen artean harremanetarako bide bat bilatu nahian, aipatu organismoaren eta ASVIAMIEren artean bilera bat sustatu zen eta Ararteko erakunde bertan izan zen.
Jorratutako gai nagusiak hauek izan ziren: Administrazioek –osasun, laneko osasun arlokoak, GSIN– hainbat plan eta arautan jasotako xedeak betetzeko dauden zailtasunak; ezgaitasunen espedienteen izapidea, osasun sistemak OSALANi egindako jakinarazpena, zaintza postokupazionala eta haren irismena eta Konpentsazio Funts baten garrantzia, azken kontu hori Legebiltzarreko lantaldearena.
Arartekoak konpromisoa hartu zuen enpleguaren harremana amaituta duten eta, egoera horren ondotik, GSIN institutuak laneko gaixotasunagatiko ezgaitasuna onartzeko eskaerak izapide ditzan zailtasunak dituzten pertsonen banakako kasuak aztertzeko. Horrez gain, talde horri eragiten dion kontuetan laguntza emateko prest dagoela esan zion OSALANek elkarteari.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Jakina denez, bata eta bestea eskumen esparru desberdinak dira eta hori gehitutako arazo bat izan daiteke erabaki okerrak diren horiek bideratzerakoan.
Horregatik, funtsezkoa da zerbitzuen funtzionamendua hobetzeko arazo teknikoak konpontzea. Informazio sistemek benetako egoerak islatu behar dituzte, pertsona baten datu berberek esparru batean eta bestean desberdin jaso beharrean.
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
1. Arloa kopurutan
Hirigintza eta lurralde antolamenduaren arloan, Arartekoak diziplina horren inguruan egindako esku-hartzeak biltzen dira; horren barruan sartzen dira hiri antolamendua, lurzorua urbanizazioaren bidez eta ondoko eraikuntzaren bidez hirigintza aldetik eraldatzeko prozesua eta hirigintzako legeriaren babesa.
Hirigintza eta lurralde antolamenduaren arloan jasotako erreklamazioak 60 izan dira guztira, hau da, izapidetu diren erreklamazio guztien %2,37.
Eragindako administrazioen arabera, kexak modu honetan banatzen dira:
– Tokiko administrazioa.....52
– Foru administrazioa.....10
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza).....2
Azpi-arloak, berriz, honakoak izan dira:
– Hirigintzako diziplina.....36
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....16
– Hirigintzako kudeaketa.....5
– Hirigintza arloko informazioa jaso ahal izatea.....2
– Irisgarritasuna.....1
Arlo honetan jarritako kexen izapidetze-egoerari eta emaitzari dagokionez:
Ekitaldi honetan arlo honetako erreklamazio-kopurua mantendu da. Erreklamazioak, batez ere, hirigintza salaketei administrazioak erantzunik eman ez izanagatik edo hirigintza kudeaketatik sortutako arazoengatik (hirigintza gastuen ordainketa, etxebizitza ematea) izapidetu dira.
Arartekoak alor honetan duen eraginkortasun mailari dagokionez, kontuan hartu behar dugu arlo honetako Arartekoaren ebazpen kopurua handitu dela. 2012an zehar 12 ebazpen burutu dira, gure web orriko dagokion atalean kontsulta daitezkeenak. Bertan, azaldutako arazo ezberdinei buruzko gomendioak, iradokizunak eta ondorioak aurkezten ditugu.
Espedienteen artean Arartekoaren ebazpen ezberdinen aldeko erantzuna azpimarratu behar dugu. Santa Juliana auzoa gizarteari zein hirigintzari dagokionez leheneratzeko gure ondorioei emandako erantzuna nabarmentzen dugu. 2010. urtean Arartekoak hainbat gogoeta aurkeztu zituen Abanto-Zierbenako Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari zuzendutako ebazpenean. Etxebizitza sailak Abanto-Zierbenako Udalarekin lankidetzan hartutako neurrien berri eman digu eta bertan gure proposamenetako batzuk gaineratu dira.
Inolako interes zehatza bermatu behar izan gabe hirigintza espedienteak eskuratzeko aukerari dagokionez, Bilboko Udalak bidalitako gomendio bat onartu du eta eskatzaileari espedientea ikusteko aukera eskaini dio hirigintza legezkotasuna kontrolatzeko interesari dagokionez ekintza publikoa erabiltzeko eskubidea duela ulertuta.
Portugaleteko Udalak maizter bikote bati etxebizitzan sartu aurretik ustez hirigintza arau-hauste bat egin izanagatik ezarritako 2.250 €ko zorraren kontua ere konpondu zen.
Barakaldoko Udalak ere aldeko erantzuna eman dio birpartzelazio-proiektu baten eragina pairatu zuten hiru familiek, haiekin kalte-ordain osagarria hitzartu izanik, kobratzeke zituzten kopuruengatik aurkeztutako erreklamazioari.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Etxebizitza duinaz, egokiaz eta irisgarriaz gozatzeko eskubidea
Etxebizitza izateko eskubidearen edukia Espainiako Konstituzioaren 47. artikuluan dago jasota, eta eragin berezia dauka hirigintzako esparruan. Eraikin berriak egitea xede duten etxebizitza politiken osagarri gisa, auzune eta ingurune degradatuenak gizarte eta hiri aldetik biziberritzeak funtsezkoa izan behar du esku-hartze publikoan, artikulu horretan erantsitako hirigintza eskubidea zaintzeko. Hirigintzako legedian etxebizitza duin, egoki eta eskuragarri bat, igorpen kutsatzailerik gabea eta ingurumen eta paisaia aldetik egokia den leku batean kokaturikoa lortu ahal izatea planteatzen da.
Hirigintza aldetik biziberritzeko edozein prozesuk eduki behar du erreferentzia gisa legezko pertsona okupatzaileek berriro bizilekua jasotzeko duten eskubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin bat etorriz.
Atal honetan 2012ko martxoaren 9ko Arartekoaren ebazpena gaineratzen dugu. Horren bidez, Barakaldoko Udalari gomendatzen zaio berariaz erantzun diezaion hirigintzako birzatiketa baten ondorioz berriro bizilekua jasotzeko eskubidearen gainean egindako eskaerari. Espediente horretan, pertsona batek erakunde honetara jo zuen hirigintzako jarduera batek eragiten zion Barakaldoko etxebizitza bat legez okupatzearen ondotik aitortuta zuen bizilekua berriro jasotzeko eskubidea baliatzeko zituen zailtasunen berri emateko. Erreklamazioan helarazi zigunez, sektore horretako kudeaketa bideratzen zuen enpresa sustatzailearekin etxebizitza berria eskainiko zela bermatzeko hartutako erabakiaren ondoren, 2003an ordura arte zuen etxebizitza utzi zuen. Harez geroztik behin-behinean etxebizitza aurrefabrikatu batean bizi da. Erreklamatzailea sektoreko birpartzelazioaren eragina pairatu duten herritarren artean dago eta enpresa sustatzailearekin etxebizitza berria eskaintzeko lortutako erabakia udal-administrazio horrek onartutako birpartzelazio-proiektuan gaineratu zen. Bizileku berria izan behar zuen etxebizitza emateko atzerapena enpresaren finantza-egoeraren ondorio izan da, konkurtso-prozedura batean sartuta baitago, eta ezin izan du etxebizitza eskaini adostutakoari jarraiki. Etxebizitza emateko atzerapena egon zenez, erreklamatzaileak Barakaldoko Udalari eskatu zion etxebizitza berria ematearen bermatzaile gisa jardun zezan, baina ez du eskaera horren berariazko erantzunik jaso. Bidalitako ebazpenean Barakaldoko Udalari azpimarratu genion erreklamatzailearen idazkiei albait lasterren erantzun behar ziela egindako eskaeran eta hirigintzako legerian xedatutakoari jarraiki. Onartutako birpartzelazio proiektuan etxebizitza berria emateari aitortutako izaera juridikoaren inguruan egindako udal gogoetei dagokienez, etxebizitza berria jasotzeko eskubidea hirigintza legerian gaineratu dela jakinarazten dizugu, hirigintza jarduera baten ondorioz etxea utzi beharko duten ohiko etxebizitzen legezko hartzaileak beste etxebizitza bat izango dutela bermatu ahal izateko araudi honetan xedatutakoaren arabera. Horregatik, udal administrazioak etxebizitza berria jasotzeko eskubidea onartzetik sortutako hirigintza betebeharrak betetzen direnaren bermatzaile gisa jardun behar du. Etxebizitza berria jasotzeko eskubide hori birpartzelazio proiektuaren barnean gaineratzeak betebehar horri birpartzelazio hitzarmenerako antolamendu juridikoan xedatutako ondorio juridiko errealak eta ekonomikoak eskaintzen dizkio. Konkurtso-prozedura batean gaineratuta dagoen enpresa sustatzailearen uneko egoera ekonomikoa eta juridikoaren zailtasunaren kaltetan izan gabe, udal horrek bere eskura dituen bitarteko guztiak agortu beharko lituzke birpartzelazio proiektuan aitortutako eskubideak argitu eta gauzatzeko eta, bereziki, bideratzeke dauden etxebizitza berrien esleipenak, ezin baitugu ahaztu hirigintzako kargak direla, eta afekzio errealagatik lortutako lurzatiek eragindakoak. Horregatik guztiarengatik, Barakaldoko Udalari gomendatu genion erreklamatzaileak udal administrazio horri egindako eskaerak ebatz zitzala eta espediente horretan enpresa sustatzaileari eska ziezaiola –antolamendu juridikoan eta hirigintzako legerian xedatutakoaren arabera– bizileku berri gisa eskaintzeko aurreikusitako etxebizitza emateko.
2.2. Eraikin eta eremu publikoetara eta ekipamendu kolektiboetara arkitektura-oztoporik gabe sartzeko eskubidea
Eskubide honen edukiaren bidez, herritarrak ekipamendu kolektiboetara eta zuzkidura publikoetara fisikoki iritsi ahal izatea bermatu nahi da, izan daitezkeen arkitektura-oztopoak kenduta. Ekipamendu edo zuzkiduraren kontzeptu horren barruan, kontuan hartu behar ditugu herritarrei zerbitzuak emateko beharrezkoak diren azpiegiturak (hirigintzakoak, garraioak, hezitzaileak, sozialak, kulturalak eta abar).
Irisgarritasuna igogailurik ez duten uneko egoitza-eraikuntzen inguruan ere aztertu da. Gomendio orokor bat burutu dugu, txosten hau argitaratzerakoan dagoeneko argitaratuta egongo dena. Bertan arazo hori azaltzen da bi kontu nagusiren inguruan. Alde batetik, botere publikoek jabekideen komunitateak arkitektura-oztopo horiek kentzera behartu ditzaketen posible den zehazten saiatuko gara. Bestetik, igogailu bat ezartzeak edo arkitektura-oztopoak ezabatzeak eraikuntzen segurtasunerako edo bizigarritasunerako arazoak eraginez gero administrazioen irizpidea zein izan beharko litzatekeen.
2.3. Hirigintza diziplina eta administrazio-espedienteak bultzatzeko beharra
Hirigintza arloak aurkezten duen kontu ohikoenetako bat hirigintza salaketei erantzunik eman ez izana da. Herri administrazioek berariazko erantzuna eman behar diete interesdunek egindako eskaerei. Administrazio izapideak eta herritarrentzako egiazko erantzuna egotearen bermea Espainiako Konstituziotik beretik dator –103.1 eta 105. artikuluak– eta Lisboako Itunak sartutako Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Kartako 41. artikuluak xedatzen duenez, herritarrek administrazio onerako duten eskubidearen baitakoak dira.
Kontu hori hainbat ebazpenetan aurkeztu da. Besteak beste, 2012ko urtarrilaren 20ko Arartekoaren ebazpenean. Horren bidez, Oiongo Udalari gomendatzen zaio lur eremu baten segurtasun eta osasungarritasun baldintzak egiaztatzeko administrazio espedientea izapidetu dezala. Hirigintza-diziplinaren esparruan, lur eremuen jabeek horiek segurtasun baldintza jakin batzuetan mantendu behar dituzte, osasungarritasunean eta apaingarri publikoan kalterik ez eragiteko eta pertsonak eta gauzak arriskuan ez jartzeko. Betebeharra jabearena da, lurrarekiko titulartasunaren arabera. Nolanahi ere, udal administrazioaren eskumena da betebeharra betetzen dela bermatzea, dagokion espedientearen bidez, eta, bidezko txosten teknikoak lortu ondoren, dagozkion betearazpen aginduak ematea. Ahalmen hori Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 199. artikuluak ezartzen du. Lurren jabeek segurtasuna, osasungarritasuna, apaintasun publikoa eta itxura mantentzeko betebeharra dute. Ebazpen horretan udalari gomendatu genion zegokion administrazio espedientea izapidetu eta ebatz zezala, salatutako lurzatiaren egoera egiaztatze aldera, eta, beharrezkoa izanez gero, jabeari agindu segurtasun eta osasungarritasun baldintza egokiak bermatzeko beharrezkoak ziren mantentze lanak egin zitzala. Era berean, erreklamatzaileari aurkeztutako salaketen inguruan jarraitutako udal neurrien inguruko informazioa bidali behar ziola adierazi genion.
2.4. Hirigintza arau-hausteen eta zigorren araubidea
Erreklamazio batean arau-hauslearen datuak hedatu izanaren kontua azaldu da. Herritar batek erakunde honetara jo zuen udal baten jarduera helarazte aldera komunikabideei berak ordezkatzen duen enpresari ezarritako bi hirigintza-zehapen jakinarazi baitzien. Arartekoak ondorioztatu du udalek gobernu organoek hartutako udal erabakiei publikotasuna emateko beharra dutela. Publikotasun eta gardentasun behar hori informazio horrekin loturiko pertsonen eskubideetan eraginik sortu gabe gauzatu behar da. Hirigintza arau-hausteei buruzko informazioa hedatzeagatik ohorerako eskubidearen kalteari dagokionez, Konstituzio Auzitegiak bere adierazpenetakoren batean xedatu du zigor baten ezarpenari buruzko informazioak ez dakarrela per se pertsonen ohorerako eskubidean ez-zilegizko sartzea. Aurrekoaren kaltetan izan gabe, aipatu beharra dago antolamendu juridikoak berariazko prozedura ezarri duela zigortzeko erabakiei publikotasuna emateko. Horrela bada, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 226.3. artikuluak, tipifikatutako kasuetan, arau-hausteari, ezarritako zigorrari eta hirigintza legezkotasuna berrezartzeko neurriei buruz publikotasuna emateko aukera eskaintzen du. Erakunde honen ustez, horixe da administrazioek jarraitu beharreko prozedura zigortzeko ebazpenei publikotasuna emateko, horretarako, zigortzeko prozedurarako ezarritako prozedura eta bermeak jarraituz. Bestalde, pentsa dezakegu udal erabakien laburpena hedatzeko beharrak ez dakarrela pertsona fisikoak identifikatzeko aukera eskaintzen duten datu pertsonalak gaineratzea. Horretarako, erabakiaren laburpenak pertsona fisikoentzako datuen babeserako legerian jasotakoaren arabera desegokiak, ez aproposak edo gehiegizkoak izan daitezkeen espedientearen datuak banatu behar ditu.
2.5. Lurralde antolamendua eta genero ikuspegia
Elkarte batek Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolamendurako Sailak hasitako Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak aldatzeko prozesuarekin ados ez dagoela jakinarazi digu. Zehazki, 1997. urtean onartutako LAAk 2012. urtean berrikustearekin ados ez daudela adierazi dute, izan ere, duela 15 urte xedatutako lurraldearen ereduaren azterketa sakonik proposatu gabe eta izapide sinplifikatua egiteko aukera eskaintzen duen aldaketa prozedura bidez egingo da. Aldaketa prozedura horren bidez, elkarte horren arabera, aldez aurreko fase batean prozesu parte-hartzailea bideratzeko izapide interesgarriak saihesten dira. Hori dela eta, lurraldearen antolamendurako garrantzitsua den tresna horrek lortu nahi duen gizarte-ereduaren gaineko aldez aurretiko eztabaida bat barne hartzen duen berraztertzea egokiagoa dela diote. Era berean, berariaz aipatu digute lurraldearen antolamendurako tresna horrek ez duela genero eraginaren aldez aurreko ebaluaziorik eta, beraz, ez duela betetzen Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa. Azkenik, LAAen aldaketa hasiera batean onartu izan dela eta alegazioak aurkezteko epea ireki dela jakinarazi digute. Arartekoaren aurrean egindako kexaren bidez, elkarte honek zalantzan jarri nahi du Eusko Jaurlaritzak LAAk aldatzeko izapidearekin jarraitzea parte hartzeko prozesu egokirik gabe eta genero eraginaren ebaluazio zuzenik gabe. Izapidetze fasean dagoen prozedura izatearen kaltetan izan gabe, Ararteko erakundeak egokitzat jo zuen esku hartu zuten administrazioei erreklamazioan azaldutako kontuen inguruan zuten iritziari buruzko informazioa eskatzea. Urteko txosten hau amaitzerakoan aztertzeke dauden agiri horiek jaso ditugu.
3. Araudi testuingurua
Barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzeko apirilaren 23ko 7/2012 Legeak lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen hainbat artikulu aldatu izan ditu. Aldaketak irekiera lizentzia lortzeko baldintza orokorrean kentzean dautza, tasatutako egoera jakin batzuetan mantenduz. Irekiera lizentzia hori kasu batzuetan komunikazio araubidearen mende egotearekin ordezkatuko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen Azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua onartu da. Dekretu horrek katalogatutako edo babestutako eraikuntza edo eraikinen ikuskapen teknikoak bete behar dituen irizpide eta baldintzak arautzen ditu, baita Euskal Autonomia Erkidegoko egoitza erabilerako eraikinenak ere.
Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretua ere aipatzen dugu. Dekretu horrek lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzea du helburu, hirigintza estandarrak arautzeari dagokionez: Hirigintza-eraikigarritasunaren mugak, zuzkidura-estandarrak, babes publikoko etxebizitzen estandarra eta zuzkidura-bizitokien estandarra.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Jarduketa plan honetan jasotako proposamenak lotura zuzena du ingurumen arloko planean sartutakoekin, bereziki ingurumenaren eremuan jarduten diren elkarteekin batera aurreikusitako jarduketei dagokienez.
4.1 Bilerak elkarteekin
Hirigintza jardueren eraginak pairatu dituzten pertsona edo taldeekin bilerak egin dira. Lamiako Vive elkarteak Lamiako ibarraren egoeraren berri eman zigun eta dagoen hezegunea babesteko araubide berezia behar dela esan zigun. Elkarteren batekin ere bilerak egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak aldatzeko prozesuaren inguruan.
4.2. Gomendio orokorra
2012. urtean izaera orokorreko gomendioa burutu da euskal herri administrazioei hainbat proposamen aurkezteko igogailurik ez duten eraikinen irisgarritasun unibertsala bermatze aldera.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
16. Etxebizitza
1. Arloa kopurutan
2012. urtean, gaitzetsi diren kexak edo beste herriaren defendatzaileren bati helarazitakoak kanpo utzita, guztira 121 erreklamazio jaso dira etxebizitzaren eremuan. Hau da, Ararteko erakundean izapidetutako kexa guztien %4,78. Dagozkien administrazioen arabera, kexak honela sailkatzen dira:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza).....99
– Tokiko administrazioa.....14
Bestalde, kexen gaiei erreparatuta, honela sailkatu dira kexak:
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....49
– Etxebizitza babestuaren alokairua.....36
– Etxebizitzarako sarbidea: premia frogatzea eta esleitzeko prozedura.....23
– Kalteak etxebizitza babestuetan eraikitze akatsengatik.....10
– Etxebizitza erosteko eta eraberritzeko laguntzak.....1
– Beste alderdi batzuk.....1
– Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazioaren erantzukizuna.....1
Urte honetan zehar kudeatu diren kexen izapidetze prozesuaren xehetasunei dagokienez, 2012. urtean jaso diren kexa guztiak, 2012ko urtarrilaren 1ean abian zeuden kexak barne, txosten hau idatzi zen unean ondorengo egoera honetan zeuden:
Hurrengo atalean nabarmendutako kexen gainean egin den azterketan ikusi ahal den moduan, herri-administrazioak harberak izan dira Ararteko erakundeak egin dituen proposamen eta gomendioen aurrean. Horren emaitza izan da herritarrek salatu dituzten jarduera okerren portzentaje altu bat modu positiboan konpondu dela.
Dena den, erantzuteko erabilitako epeei dagokienez, egiaztatu dugu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak oso gutxitan erantzun dituela gure laguntza eskaerak horretarako ezarritako epearen barruan eta, ondorioz, askotan zegokion errekerimendua bidali behar izan dugu.
2. Kexarik aipagarrienak
Etxebizitza arloaren barruan dauden gaien sailkapenari jarraituz, herritarren erreklamazioa eragin duten kontu nagusiak aztertuko ditugu jarraian.
2.1. Etxebizitza eskuratzea: premia frogatzea eta esleitzeko prozedura
Aurten herritarrek aurkeztutako kexa batzuetan azaltzen zen babes ofizialeko etxebizitzen esleipendun izandako zenbait familiek etxebizitza aldaketa bat eskatu dutela hainbat arrazoi direla-eta, esleitutakoa egokia ez zela uste zutelako, hala nola, tamainagatik, kokapenagatik edo haren ezaugarri teknikoengatik. Aztertu ditugun kasuetan, geroago aipatuko ditugun salbuespenekin, egiaztatu ahal izan dugu ez zirela eskatutako legezko baldintzak betetzen edo ezin izan dela egiaztatu eskatutako aldaketaren beharra. Hori dela-eta gure esku hartzea amaitutzat jo dugu babestutako etxebizitzen erabiltzaile ziren familien nahiak gaitzetsi dituzten herri-administrazioei ezer leporatu gabe.
Bi seme-alaba nerabe dituen herritar batek mahai gainean jarri zuen kasua, aldiz, desberdina zen. Alokairuko babes ofizialeko etxebizitza bat esleitu zioten, logela bakarra zuena eta 37,45 m2-ko azalera erabilgarria zuena. Kasu horretan erreklamatzaileak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari etxebizitza aldatzeko eskatu zion baina sailak ez zuen onartu bere ustez etxebizitza onartu izanak ez ziolako etxebizitza handiagoa eskatzeko aukerarik ematen. Herritarraren erreklamazioa aztertu ostean, ondorioztatu genuen kexagileak honetarako eskubidea zuela: etorkizunean sailak pertsona bakoitzeko 15 m2 erabilgarriko gutxieneko ratioa betetzen duen babes ofizialeko etxebizitza esleitu diezaion eta gure iritziaren oinarriak jasotzeko “2012ko apirilaren 17ko Arartekoaren ebazpena” eman genuen. “Horren bidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari iradokitzen zaio dagozkion neurriak har ditzan erreklamatzaileak bere familia-unitateak dituen espazio beharrei egokitzen den babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko aukera eduki dezan”.
Sailak erakunde honek egindako proposamena onartu zuen eta erreklamatzaileak, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena eman ostean, esleitzeko hurrengo prozeduretan parte hartu ahalko du, bere garapen pertsonala eta bere seme-alaben garapena ahalbidetzeko behar duten tamainako babestutako etxebizitzaz gozatu dezaten.
Modu berean, etxebizitzaren behar egoerari dagokionez, jakin dugu zenbait pertsonek aurkeztutako erreklamazioen bidez, alokairuko erregimenean babestutako etxebizitzen esleipendun izan diren zenbait pertsonek haserrea eta desadostasuna adierazi dutela Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak atzerapen handiarekin eman zituelako 2010eko azaroan egin zen zozketa batean esleitu zizkieten etxebizitzak. Salatu zuten Etxebizitzako Arabako Lurralde Ordezkaritzak ez ziela horren inguruko informaziorik eman. Izan ere, kasu batean hauxe izan zen erreklamatzaileak jaso zuen erantzuna: “idazki honen bitartez jakinarazi nahi dugu Ordezkaritza honek ez dakiela 2010eko zozketari dagokion promozioaren barruan dauden etxebizitzak –zuri esleitutakoa promozio horretakoa da– noiz emango diren”.
Erreklamazio horietan guztietan sailari etxebizitzak horrenbesterako atzerapenarekin emateko arrazoien inguruko azalpen bat eman ziezagun eskatu genion. Horrez gain, esan genion etxebizitzak noiz eskualdatzeko asmoa zuen jakinaraz ziezagun Erantzunean sailak etxebizitzen emakidan egondako atzerapena finantzazioari lotutako arazo baten ondoriozkoa zela azaldu zuen baina, bere hitzen arabera, herritarrek aurkeztutako erreklamazio guztiak konpondu dira eta esleipendunei dagozkien alokairuko kontratuak sinatzeko dei egin diete.
Berehala, erreklamatzaileei informazio horren berri eman genien eta, jarraian, sailaren jardun desegokia konpondutzat jo genuen. Hala eta guztiz ere, herritarrek aurkeztutako salaketa horiek mahai gainean jarri dute berriro ere alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen promozioari zuzendutako baliabide publikoak ez direla nahikoak eta eskumena duten herri-administrazioek euren politikak eta alokairuko programak sendotu behar dituztela krisi ekonomikoak areagotu duen eta geroz eta handiagoa den eskariari erantzun ahal izateko.
Finantza zailtasunek oztopoak jarri dituzte babestutako alokairu-erregimeneko promozio berriak aurrera ateratzeko, hala baieztatu baitu Etxebizitzaren Euskal Behatokiak ekainean argitaratu zuen txostenean “Etxebizitza babestua esleitzeko prozesuen eraginkortasunaren azterketa” izenekoa.
2.2. Etxebizitza babestuaren alokairua
Aurten babestutako alokairuaren kudeaketak, bai babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez, bai “Etxebizitza Hutsaren Programaren (Bizigune)” barruan dauden etxebizitzei dagokienez, hainbat kontsulta eta erreklamazio eragin ditu. Horiek guztiak Etxebizitzaren arloaren barruan aztertu egin dira. Alokairuetako fidantzak itzultzeko atzerapenak, aurreko errentariek ordaindu gabe utzi zituzten fakturen kudeaketa, baita alokatutako etxebizitzak dituen gabeziak ere, gero eta gehiago errentariek erakunde honen esku jartzen dituzten kontuak dira. Oro har, aztertu ditugun esku-hartzeetan, atseginez egiaztatu dugu erreklamazioek hizpide izan dituzten arazoak bizkortasunez konpondu dituela Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari atxikita dagoen Alokabide sozietate publikoak.
Atal honetan herritar batek aurkeztu zuen kexaren gaineko aipamena egin nahi dugu; izan ere, desadostasuna adierazi zuen mendekotasun egoeran dagoen bere aitaren etxebizitzari dagokion alokairua garestitu zuten. Erreklamatzaileak azaldu zuen bidegabea zela garestitzea honetan oinarritu zelako: familia inguruneko zainketak burutzeko jasotzen zuen laguntzaren (mendekotasunari buruzko araudia aplikatuz) ondorioz bere aitak zituen diru-sarreretan. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari herritarraren erreklamazioaren berri eman genion eta aditzera eman genuen diru-sarrerak handitu baziren ere –aintzat hartu behar da jasotako laguntzaren helburu argia zaintzailearen laguntza konpentsatzea dela–, ez zuela alokairu gisa ordaintzen zuena garestitzea justifikatu zezakeen erosteko ahalmen handiagorik.
Sailak, emandako argudioak ikusita, mendekotasun egoeran zegoen pertsonaren errenta berriro aztertzeko eskaera onartu zuen eta kalkulua egiteko laguntzagatiko prestazioaren zenbatekoa deskontatu zuen. Horrez gain, aurreko hilabeteetan gehiegi ordaindutako zenbatekoak itzuli zizkion.
Modu berean, errentariek laguntza eskatu digutenean burutu ditugun esku-hartzeak aipagarriak dira. Euren alokairuetako errenten ordainketari aurre egin ezinik bizi ziren pertsona horiei, alokairuan zituzten etxebizitzetatik botatzeko prozeduraren hasieraren berri eman zieten. Kasu horietan, bitartekotza informala gauzatu dugu eragindakoen eta Alokabide sozietate alokatzailearen artean eta, azkenean, errentariekin zenbait konpromiso sinatu dituzte zor dituzten zenbatekoak geroago ordaintzeko. Modu horretan, alokairuan dauden familia eta pertsona horiek babestutako etxebizitzaz gozatzen jarraitu ahalko dute. Argi dago arazo hori eta hipoteka maileguen ez-ordaintzeen ondoriozko kaleratzeen arazoak kontuan hartuta, neurri eraginkor berriak beharrezkoak direla herri-administrazioek herritar eta familia askok pairatzen duten krisi ekonomikoa dela-eta ahuldu den funtsezko eskubidearen bermatzaile gisa duten eginkizuna burutu dezaten.
2.3. Kalteak etxebizitza babestuetan, eraikuntzako akatsengatik
Babes ofizialeko etxebizitzetan eraikuntza arazoen berri ematen diguten erreklamazioak jasotzen jarraitu dugu. Aurreko urteetan bezala, gure esku-hartzea honetan datza: eskumena duten herri-administrazioei herritarren salaketa helaraztean eta gabezi horren jatorria zehazten duen ikuskapen bat sustatzean. Horrela administrazioak, beharrezkoak diren legezko baldintzak betetzen badira, enpresa eraikitzaileari eskatu ahalko dio antzemandako akatsak konpondu ditzan.
Ekitaldi honetan amaitutzat jo ditugun espedienteak aintzat hartuta, erreklamazioen %50ean Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren konpromisoa lortu dugu. Horren arabera, etxebizitzaren enpresa eraikitzaileak edo, hala badagokio, alokairuan emandako etxebizitzen sozietate kudeatzaileak beharrezkoak diren neurriak hartu behar ditu salatutako akatsak konpontze aldera. Aztertutako gainerako kexen kasuan, ezin izan da ondorioztatu eraikuntzako gabezien jatorria eraikuntzaren akatsak edo okerrak zirenik; izan ere, eskumena duten herri-administrazioek egindako txosten teknikoetan azaldu da eraikuntzako gabezien sorreraren arrazoiak beste batzuk zirela, hala nola, mantentzerik eza edo babestutako etxebizitzan kalteak jasan dituzten elementuen erabilera desegokia. Hori guztia dela-eta, azken kasu horietan ez dugu beharrezkotzat jo herri-administrazioek euren gain hartzea eraikuntzako gabezien konponketari lotutako erantzukizuna.
2.4. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Ikusi ahal izan dugu babestutako etxebizitzen titularrei esleitutako etxebizitza okupatzeko eginbeharra ez betetzeagatik zigorrak ezarri izanari lotuta aurkeztu diren kexen eta kontsulten kopuruak gora egin duela. Erreklamazio guztietan (horien izapidetzea txosten hau ixterakoan amaitu genuen) ezin izan dugu egiaztatu etxebizitzaren okupazioa justifikatzen duten froga-elementu nahikorik edo, hala bazegokion, ikuskapena burutu zen bitartean bertan ez bizitzeko bidezko arrazoirik zeukatenik. Logikoa den moduan, hori dela-eta ezin izan dugu esku-hartze arduratsu bat burutu zigortzeko ahalmena gauzatu duen administrazioaren aurrean eta hala jakinarazi diegu zigorra jaso duten pertsonei.
Zigortzeko espedientea izapidetze fasean zegoen bitartean kontsultak jaso ditugunean, gure zeregina hau izan da: ikuskapenak hizpide zituen etxebizitzen jabeei azaltzea administrazioaren jardunaren helburua argia eta legezkoa dela, esleipenduna babestutako etxebizitza erabiltzen ari dela eta esleipen zehatz hori eragin duen etxebizitzaren beharra asebetetzera zuzentzen dela ziurtatzea hain zuzen ere. Premisa hori abiapuntutzat hartuta, erreklamatzaileei gomendatu diegu entzunaldi eta alegazioak aurkezteko izapideetan babes ofizialeko etxebizitzan benetan bizi direla egiaztatzen duten froga eta agiri guztiak aurkez ditzaten, herri-administrazioak behar bezala aztertu eta egiaztatu ditzan; izan ere, zalantzarik gabe, edozein administrazio zigor ezarri baino lehen, administrazio jardulea legez ezarritako gizabanakoaren eskubide eta bermeekiko adeitsua izan behar dela bidezkoa eta saihestezina da.
3. Araudi- eta gizarte-testuingurua: Arloko lege erreformak edo sektoreko planak
2012. urtean ez da Etxebizitzari buruzko Legea onetsi, hau da, etxebizitza duina eta egokia edukitzeko eskubidea eskagarria dela bermatzen duen legea. Dena den, etxebizitzari buruzko politika publikoak garatzeko xedez herri-administrazioen jarduera araudiari lotuta handia izan da –bereziki, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak sustatutakoa–.
ASAP Etxebizitza Librearen Alokairu Merkatuko Bitartekaritza Programa sortu duen martxoaren 27ko 43/2012 Dekretua argitaratuz, programa berri bat abian jarri da etxebizitza libreak arrazoizko prezioan alokatzea sustatzeko programa berria hain zuzen. Haren funtzionamendua “Etxebizitza Hutsen Programa” ezagun eta arituari gehituko zaio. Kasu horretan, alokairuko etxebizitza behar duten pertsonen eta hutsik dauden etxebizitzen titularren arteko harreman-zeregina Agente Laguntzaileen Sarearen (jabetza higiezineko agenteak) bidez egiten da eta etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak bere esku-hartzea mugatuko du eta ez-ordaintzeak, akats posibleak eta laguntza juridikoa estaltzen duten aseguruen polizak kontratatu besterik ez du egingo. Horrek guztiak “Etxebizitza Hutsen Programari” zuzendutako aurrekontuetako kostua gutxituko du.
Irizpide kronologikoari jarraiki, aipatu behar dugu aurtengo maiatzean “Eusko Jaurlaritzako gainzorpetutako familiei laguntzeko zerbitzua” sortu zela. Zerbitzu hori araudiaren xedapen batean oinarrituta ez badago ere, krisi garai hauetan agerian jarri diren arazoen artean larrienetako bati erantzuna emateko ezarri da: ohiko etxebizitza erosteko hipoteka maileguen ez-ordaintzeen ondoriozko kaleratzeen arazoa.
Zerbitzu hori kontsumo, justizia eta etxebizitzaren arloan eskumena duten sailen lankidetzarekin eratu da. Lehenengo biei dagokie finantza erakundeekin aholkularitza eta bitartekotza lanak egitea eta azkenari, hau da, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari hauxe bermatzea dagokio: hipoteka betearazpen prozesu baten ondorioz etxebizitza galdu duten eta gizarte bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden familiei babestutako etxebizitza alokairuko erregimenean eskuratu ahalko dutela bermatzea. Jarduera ekonomikoaren antolamenduaren arloan kontu hori aztertu dugu eta ekitaldi honetan hipoteka zordunak babesteko onartutako estatu mailako araudi lotsakor eta urria berariaz aipatu dugu.
Aurten etxebizitza eskatzaileen eta autonomia mailako babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-ostatuak esleitzeko prozeduren gaineko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko sailburuaren 2012ko urriaren 15eko agindua ere onartu da (indarrean sartzea 2013ko urtarrilaren 2ra arte atzeratu zen). Horrek aldaketa esanguratsuak eragingo ditu Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroaren funtzionamenduan eta egungo babestutako etxebizitzen esleipen sisteman. Arau horren helburu nagusia esleipen prozesuetan eraginkortasuna hobetzea da, babestutako etxebizitzei uko egiten dieten etxebizitza eskatzaileen kopurua murrizteko mekanismoak ezarriz. Azken urteetan uko egite horiek modu esanguratsuan gora egin dute eta, kasu askotan, ez dira esleipendunei egozgarriak diren arrazoien ondorioz gertatzen, askotan arazoa hauxe baita: finantza erakundeek ez dituzte eskuratzaileek etxeak jabetza erregimenean edo azalera eskubidearen erregimenean eskuratzeko behar dituzten maileguak ematen (arazo hori aurreko atalean aipatu dugun “Etxebizitza babestua esleitzeko prozesuen eraginkortasunaren azterketa” izeneko txostenean jorratu da).
Agindu horrek barne hartzen dituen berritasunen artean, baloraziorik positiboenak merezi dituztenak azpimarratu behar ditugu, izan ere, horiei esker behar gehien duten pertsona edo kolektiboek babestutako etxebizitza lortzeko aukera edukiko dute. Alde batetik, urteetan zehar babestutako etxebizitzak zozketa bidez esleitu ostean, azkenean, 2013. urtetik aurrera, alokairuko erregimeneko etxebizitzen esleipena baremazio sistema batekin bat eginez burutuko da. Ararteko erakundeak urteetan zehar errepikatu duen eskaera bat izan da hori eta “Gazteentzako etxebizitza politika publikoak EAEn” gaiari buruzko txosten bereziak egindako gomendioen barruan dago.
Bestalde, hipoteka betearazpen baten ondorioz euren etxebizitza galdu duten eta gizarte bazterkeria pairatzeko arrisku larria duten adinez txikiko seme-alabak dituzten familiei zuzenean alokairuko babestutako etxebizitza esleitzeko erabakia ere egokia eta beharrezkoa iruditzen zaigu. Lehen ere aipatu dugun moduan, 2012ko urriaren 15eko aginduaren xedapen gehigarriaren bidez ezarri den neurri hori Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak erabili izan du “Eusko Jaurlaritzako Gainzorpetutako familiei laguntzeko zerbitzua” abian jarri zenetik.
Aurreko urteetan hasitako eta indarrean jarraitzen duten ekimenen artean, aurten ere babes ofizialeko etxebizitzen titularrei Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren jabetzakoa den lurzorua erosteko aukera ematen dieten deialdi publikoak aipatu ditzakegu (Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko sailburuaren 2012ko uztailaren 26ko agindua eta geroagokoa den 2012ko urriaren 22ko agindua).
Modu berean, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan, kreditu erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren arteko finantza lankidetzarako dekretua aldatzen duen urriaren 30eko 228/2012 Dekretuaren bidez etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan babesgarriak diren jardueren finantzazio baldintzak adostu dira 2013ko abenduaren 31ra arte eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak kaudimenik gabe dauden babes ofizialeko etxebizitzak berrerosteko bermea mantendu du. Sailak eginbehar hori gain hartu du hipoteka mailegu jakin batzuen kasuan, 2011. urtean finantza erakundeekin sinatutako finantza hitzarmenaren ondorioz emandako maileguen kasuan hain zuzen ere. Horrek esan nahi du neurri hori baliatu ahalko duten babestutako etxebizitzen titularren kopurua argi eta garbi mugatuta dagoela.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean jasotako eraikuntzen aldian behingo ikuskapenari buruzko xedapenak garatuz, azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua onartu da. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikinen azterketa teknikoa arautu da eta Eraikinen Azterketa Teknikoa (EAT) eraikinen segurtasun, bizigarritasun eta erosotasun baldintzen ezagutzan sakontzeko funtsezko tresna bilakatu da, bai eta horien egoera ona eta segurtasuna bermatzen duten neurriak hartzeko tresna ere (Hirigintzari eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko atalean araudiko xedapen horren gaineko ohar zehatzagoa gaineratu dugu).
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorretik datorren araudiarekin amaitzeko, 2012ko abenduaren 28an Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren 2012ko abenduaren 12ko agindua argitaratu zen, babes ofizialeko etxebizitzak erosteko aukerarekin alokatzeari buruzkoa. Erosteko aukera ematen duen alokairua arautuz hauxe da sailak lortu nahi izan duena: etxebizitzen esleipendunek behar dituzten hipoteka maileguak lortzeko ezintasuna dela-eta, eskualdatzeko sortu diren zailtasunen ondorioz hutsik dauden babestutako etxebizitzentzat (jabetza osoan edo azalera eskubidean eskuratzen direnak) konponbide bat topatzea.
Azkenik, berriz aipatu behar dugu aurten ere euskal udalek euren eskumenak gauzatu dituztela udaleko etxebizitza tasatuen erregimena ezartzeko edo, hala badagokio, aldatzeko dagozkion udal ordenantzak argitaratuz (Zuiako Udala, Zizurkilgo Udala, Urdulizko Udalak, Derioko Udalak eta Ibarrako Udalak).
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
2011. urtean ofiziozko jarduera bati hasiera eman genion babes ofizialeko etxebizitzak zuzenean esleitzean datzan salbuespenezko prozeduraren aplikazioari buruzko informazioa eskuratzeko asmoz (prozedura hori etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan babes ofizialeko etxebizitzen araubide juridikoari eta finantza neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuan arautu da).
Prozedura hori ezohikoa denez eta etxebizitza babestuaren esleipen zuzenerako kasuen eta betekizunen publizitate egokia bermatzen duen araudi-garapenik ez dagoenez, esku-hartze hori burutu genuen, babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozesuetan gardentasuna eta herritar guztientzako tratu berdintasuna biziagotzen laguntzeko.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari laguntza eskatu genion eta 2010. urtean egindako babestutako etxebizitzen esleipen zuzenen gaineko datuak eta informazioa helarazi zizkigun. Bidalitako informazioa aztertu eta gero, jarraian laburbildu ditugun ondorioak atera genituen:
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Krisi ekonomikoaren gaur egungo testuinguruan, etxebizitza duina eta egokia edukitzeko oinarrizko eskubidearen berme erreal eta eraginkorra bermatu ahal izateko botere publikoek premiazko neurri arauemaile eta ekonomikoak hartu behar dituzte.
Errepikatu nahi dugu etxebizitzari buruzko legearen argitalpena beharrezkoa dela, beharra duten pertsona eta familiek ostatua edukiko dutela eta justizia auzitegien aurrean etxebizitza duina edukitzeko eskubidea exijitu ahalko dela bermatzeko. Era berean, herri-administrazioek babestutako alokairuari buruzko politikak finkatu eta sendotu behar dituzte. Horretarako, euren ezarpena eraginkorra izan dadila, beharrezkoak diren baliabide publikoak egokitu behar dituzte.
Gizarteak modu zabalean gaitzetsi duen pertsonak eta familiak euren ohiko etxebizitzetatik kaleratu izanak neurri osagarriak nahitaezkoak direla agerian jarri du; izan ere, orain arten hartutako neurriek argi utzi dute ez direla nahikoak.
Beraz, hipoteka betearazpena jasateko arriskuan dauden zordunak babesteko onartu diren arauak baliatu ahal dituzten pertsonen kopurua handitzea behar-beharrezkoa da, bai eta kaleratzeak gauzatu beharrean etxebizitzen gizarte alokairua sustatzea eta hipoteka zorra kitatzeko modu gisa ordainean ematea onartzea ere. Modu berean, kaleratzea alokairuko erregimenean okupatutako etxebizitzen kasuan gertatzen denean, ordaintzeke dauden errenten negoziazioa eta atzerapena ahalbidetzen duten mekanismo zehatzak abian jarri behar dira.
Oro har, herri-administrazioek urte honetan zehar jasotako herritarren kexen eta kontsulten izapidetzean zehar erakutsi duen prestutasuna modu positiboan baloratu dugu. Horrez gain, alokairuko etxebizitza parkea handitzea, babes ofizialeko etxebizitzak etxearen beharrari lotutako baremazio sistema baten bidez esleitzea sustatzea eta hipoteka betearazpen prozesu baten ondorioz euren etxebizitza galdu duten familiek babestutako etxebizitza eduki ahalko dutela bermatzea helburu duten programa eta arauak onartzea ere egokitzat jo dugu.
Amaitzeko, zera eskatu nahi diegu herri-administrazioei: zailtasun ekonomiko eta lan arloko zailtasun larriak nagusi diren une hauetan, aintzat har dezaten pertsona eta familia askoren etxebizitza duina edukitzeko eskubidea babestutako etxebizitzen gaineko politiken sustapen eta defentsa egokiaren menpe dagoela.